Goierriko Hitza
Goierriko Hitza
Lehen aldiz, Periazoka egingo dute martxoaren 16an Gaintzan
21 ekoizlek osatuko dute azoka. Arkume jana ere egingo dute. Autobus zerbitzu berezia izango da Gaintzara joateko. 2025/03/03 - 16:01:02
Naroa Elizalderen omenaldia eta binakako partidak bertan behera gelditu dira
Zumarragako Udalak babes osoa erakutsi die senitartekoei eta lagunei. Partidak beste data batean jokatuko direla iragarri dute. Ados pilotak jakinarazi duenez martxoaren 29an Labriten egingo da omenaldia. 2025/03/03 - 00:00:06
Dantza eta festa Legazpin, Sustraiak taldearen konpartsarekin
Konpartsaren 35. urteurrena ospatzeko, Legazpiko dantzariek herrira ekarritako dantzak eta pertsonaiak bildu dituzte. Goizeko festak arratsaldean ere izango du jarraipena. 2025/03/02 - 17:21:20
Martxoan Bertsoa txapelketako argazki barregarrienak
Aurtengo txapelketako lehen kanporaketa gaur jokatuko da, 22:30ean, Soraluze tabernan. 2025/03/01 - 06:52:02
Ikastetxeetako inauteri desfileak iruditan
Inauterien etorrerarekin bat eginez desfileak eta jaialdiak egin ohi dituzte Goierriko ikastetxeetan, kantuan eta dantzan. Beasaingo, Legazpiko, Ordiziako, Urretxu-Zumarragako eta Zaldibiako bideoak eta argazki bildumak dituzue ikusgai albiste barruan. 2025/02/28 - 19:34:03
Ezkioko harrera etxea inauguratu dute
Ezkioko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek hartu dute parte ekitaldian. Harrera etxea Argindegi eraikineko pisu batean egokitu dute eta lanak 150.000 euro pasatxo kostatu dira. 2025/02/28 - 17:12:20
Batzuek mendiari su eman eta besteek 1.000 zuhaitz baino gehiago landatu
Joan zen ostiralean, 15 hektarea erre ziren Izazpi mendian. Hurrengo egunean, Urretxu eta Zumarragako Bizikik kuadrillako kideak 1979ko otsailaren 25ean Pagotxoetan landatu zuten basoa bisitatzera joan ziren. 2025/02/27 - 12:47:21
Martxoan Bertsoa ostiralean hasiko da, txapelketako lehen saioarekin
Lehen kanporaketa Soraluze tabernan jokatuko da, eta finala martxoaren 29an Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. 2025/02/26 - 16:52:01
Mariarats berreskuratzeko lehenengo urratsak egin dituzte
Ordiziako eta Beasaingo udalek, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, errekaren eta arroaren egoera aztertu dute. Dibertsitate handiko eremua dela zehaztu du Aranzadik. 2025/02/25 - 18:11:03
Arri Iraetaren Izazpiko suteko argazkiak
Gaur goizaldean, 01:00ak aldera, sua piztu da Izazpi mendian. Arri Iraeta (arriki.eus) argazkilari zumarragarrak sua ikusi du eta berehala argazkiak ateratzera abiatu da. Bost ordu eman ditu lanean, autoarekin alde batetik bestera, eta argazki bikainak atera ditu. ETBn ematen ari diren bideoa ere berea da. Goizean elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian. Horra hor Iraetaren argazkietako batzuk. Antioko elizako kanpaia. Argazkia: Arriki.eus. 2025/02/24 - 21:13:20