Busturialdeko Hitza

Busturialdeko Hitza

Beatriz Egizabalek ‘Magma mia’ bakarrizketa aurkeztuko du

Egizabalek 'Magma mia' umorezko bakarrizketa eskainiko du domekan [martxoak 2], 19:00etan, Eako Eskolondon.  2025/03/02 - 01:24:02

Gobernu taldeak 2,6 milioi eurotik gorako kontratuak esleitu dituela salatu du EAJk

2024an 630 kontratu esleitu zirela salatu dute jeltzaleek, Guzan eta EH Bilduk osatutako udal gobernuarean "kudeaketa txarra" azpimarratzeagaz batera.  2025/03/02 - 01:24:02

Mario Lopezen kontrako epaia "bermetzat" hartu du Gernika-Lumoko Sare Feministak

Gernika-Lumoko Sare Feministako kideek azpimarratu dute "inpunitateak herria izan duela aurrez aurre".  2025/03/02 - 01:24:02

Bizkaian euskararen erabilera suspertzeko asmoz dator Bizkaian Bagara programa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak elkarlanean martxan jarri dute Bizkaian Bagara egitasmoa. Bere ardatzak dira euskararen erabilera handitzea, hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak egitea eta biztanleria sektore berrietara normaltasunez hurbiltzea.  2025/03/02 - 01:24:02

Katixa Agirrerekin solasaldia antolatu du mugimendu feministak

'Amek ez dute eta Salve Maria: liburutik pantailara' jardunaldia antolatu du Bermeoko Mugimendu Feministak biharko [otsailak 28]: 18:00etan jarri dute hitzordua, Nestor Basterretxea aretoan.  2025/03/02 - 01:24:02

Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dituzte Nardiz tar Jon kalean

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, Nardiz tar Jon kaleko lanek "gutxi gorabehera hiru hilabete" iraungo dute. Astelehenean hasiko dira lanokin, eta horiek iraunbitartean Intxausti kaleko trafikoaren noranzkoa aldatu egingo da.  2025/03/02 - 01:24:02

Atxilotu bat Bermeon, lapurretan espezializatutako talde antolatu bateko kide izateagatik

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu, horietako bat Berrmeon, azken hilabeetan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen "dozenaka lapurretan" parte hartu izana leporatuta. "Jauzilari" izena jarri diote polizia-operazioari, lapurren "modus operandiagatik".  2025/03/02 - 01:24:02

20 proiekturen atariko zerrenda aurkeztu dute plan estrategikoaren bigarren bileran

Busturialdeko Plan Estrategikoaren talde eragilearen atzoko bileran udalek lehentasunezko proiektuei buruz duten iritzia azaldu zuten, eta, horri esker, atxikimendu handienekoak identifikatu zituzten. Zerrenda hori herritarrek egindako ekarpenek aberastuko dute  2025/03/02 - 01:24:02

Zesta-puntarekin euskara bultzatzen duen txapelketa

Goi mailako parte hartzea edukiko du Araba Euskaraz Master Seriesak. Martxoaren 7an, 14an eta 21ean, puntistarik onenek Olabe frontoian jokatuko dute Jai Alai Ligarako puntuagarria izango den lehiaketa.  2025/03/02 - 01:24:02

Mendatak hasiera eman dio HAPO berria egiteko prozesuari

Lehenengo informazio bilerara 50 lagun inguru bertaratu ziren, eta hurrengo topaketak ere zehaztu dituzte: lehenengoa, martxoaren 12an.  2025/03/02 - 01:24:02

Nabigatu euskaraz