Busturialdeko HitzaAjangiz â Busturialdeko Hitza
Busturialdeko albisteak
Garbigune mugikorrak daude asteon Ajangizen eta Muxikan
Metalezko zein plastikozko kapsulak, etxetresna txikiak, erradiografiak, telefono mugikorrak, kableak, aerosolak, pinturak, disolbatzaileak, pila, CDak eta DVDak ohikoak ez diren hondakinak uzteko aukera eskaintzen dute Garbigune Mugikorrek. Garbikerrek jarritakoak dira metalezko edukiontzi garraiagarriok, eta datozen aste eta hilabeteetan Busturialdeko zenbait udalerritan egongo dira. Muxikan eta Ajangizen bariku honetara arte daude. Beranduago, Bermeon, Busturian, Ean, Errigoitin, [ ] 2018/12/18 - 06:02:11
IX. Euskal Jaia ospatuko dute bihar, Kanpantxuko plazan
Bederatzigarren urtez, baserri giroa iritsiko da Ajangizko Kanpantxu auzora; izan ere, Euskal Jaia ospatzeko elkartuko dira. Biharko daukate hitzordua eginda, auzoko plazan. 12:00etan hasiko dute eguna eta, aurrekoetan legez, dantza eginez egingo dute. Herriko zortzi bat lagun elkartuko dira, eta egungo abesti bat aukeratu eta euskal pausoekin uztartuko dute. Hori bukatutakoan, poteoa egingo dute baserriz [ ] 2018/10/24 - 00:11:02
[ARGAZKI GALERIA] Ajangizko IX. Euskal Jaia
2018/10/24 - 00:11:02
Giro ederrean ospatu dute Ajangizko IX. Euskal Jaia
Dagoeneko ohitura bilakatu da ajangiztarren artean. Berriz ere, euskal jaiak hartu du Kanpantxu auzoa, eta bizilagunak eta hurreratu diren bisitariak bederatzigarrenez ospatu dute jaialdian parte hartzera animatu dira. Eguerdian eman diote hasiera euskal jaiari, dantza herrikoien ikuskizunagaz. Hainbat herritar batu dira ekitaldian, eta abesti sorta bat euskal pausoekin nahasi dute ikuskizun berezi bat eskaintzeko. Ostean, [ ] 2018/10/24 - 00:11:02
Ajangizko Artxube taldean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak
Barikuro Kultur Etxean elkartzen dira, 18:00etan. Dantza ikasi nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 94 625 61 79. Bertoko zein inguruko herrietakoentzat egin dugu deialdia. Denentzako lekua dago, animatu eta etorri! , esan dute dantza taldearen ordezkariek. Hala, 3 urtetik gorako umeek zein gaztetxoek dute Ajangizen askotariko dantzak ikasteko aukera. Gainera, dantzak ikasteaz gain, [ ] 2018/10/02 - 17:26:02
Saioa Etxebarria da Ajangizko alkate berria
Mikel Ander Zubizarretak dimisioa aurkeztu eta gero, Saioa Etxebarria da Ajangizko alkate berria. Ajangizen alkate kargua hartzen duen lehenengo emakumezkoa da Etxebarria, eta azken urteetan Zubizarretagaz ibili da lanean. Etxebarria alkate denez, Gaizka Aspiazu kanpantxuarrak hartuko du udaleko zinegotzi kargu berria. Gogotsu dagoela adierazi du Etxebarriak, eta orain lehen baino erantzukizun handiagoa duela badakien arren, [ ] 2018/09/21 - 00:27:02
Ajangizko herriko tabernaren diseinu berriari buruzko iritzia emateko aukera dute herritarrek
Ajangizko herriko tabernan hobekuntza lanak burutuko ditu udalak, eta tabernak izango duen diseinu berriari buruz iritzia emateko aukera izango dute herritarrek urriaren 5era arte. 20 urte baino gehiago ditu herriko tabernak, eta araudira egokitzeko beharrezkoak diren hobekuntza lanak egingo dituztela azaldu du Ajangizko Udalak. Gaur egun, komuna ez dago elbarrituentzako egokituta eta lurra oso labainkorra [ ] 2018/09/21 - 00:27:02
Sei bikoteren arteko desafioa hartuko du Ajangizko horma bakarreko frontoiak
Horma bakarreko frontoian V. Esku Pilota Txapelketa jokatuko dute barikuan. Herriko plazan, elizako hormetako batean dago frontoia, eta Bizkaiko Foru Aldundiak horma bakarreko frontoi moduan katalogatuta duen bakarrenetakoa da. Gentzabale Elkarteko arduradunen berbetan, plaza inguruko giroa berreskuratu asmoz sortu zuten aipatu txapelketa. Jai giro polita sortzen da, eta herriko zein inguruko pilota zaleak animatzen ditugu [ ] 2018/07/19 - 00:34:04
Udaburuagaz, auzoetan jai
Udaburuagaz batera ailegatzen dira sanjoanak hara eta hona. San Joan suek hartu ohi dute ospe handiena; horiek eskaintzen duten usain, kolore eta berotasunak elkartzen ditu herritarrak auzo, herri zein hirietan. Sutzarren aitzakiapean, hala ere, ospakizunetarako tartea hartzen dute toki askotan: Errigoitiko Zallobanten, Gernika-Lumoko San Juan Ibarran, Ereñoko Gabikan, Mendatako Lamikizen, Ajangizko Kanpantxun, Muxikako Ajurian, Markina-Xemeingo [ ] 2018/06/22 - 18:11:02
Inoizko parte hartze handiena izan dute Mugari Biran
Mendi ibilaldi bietako parte hartzaile kopurua batuta, 300 bat pertsona batu ziren atzo Ajangizeko mugen arteko martxan. 12 urtetik beherako ume eta gaztetxoak kontuan hartu barik, 153 herritarrek egin zuten 20 kilometroko ibilbidea. 11 kilometrokoa, berriz, 140 nagusik burutu zuten. Oinez egiteko martxa izan arren, bi pertsonak korrika egin zuten ibilbide luzeena; Xabier Zabala ajangiztarrak [ ] 2018/05/30 - 20:08:01