Busturialdeko HitzaBermeo – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

San Silbestre lasterketa solidarioa egingo dute Bermeon

Gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzeko hartu du kutsu solidarioa Bermeon egingo den San Silbestre lasterketak. Eutsi gogor, danok batera elkarteak antolatu du lasterketa abenduaren 31rako. Batutako dirua elkartearentzat eta TEA guraso taldearentzat izango da. 13:30ean hasiko da lasterketa Portuko Olatua eskulturaren paretik eta adin guztietako herritarrek parte hartu dezaten hiru ibilbide prestatu dituzte: 500 metrokoa [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

Gospel kontzertua Bermeon, bihar

Goizargi Gospel Choir talde euskaldunak Gospel kontzertua eskainiko du Bermeoko Kafe Antzokian bihar, 20:00etan. Musical Artetaren eskutik eta estatu espainiarrean gospelean aitzindaria den Ramon Escale-ren zuzendaritzapean, Gozargi Gospel Choir gospel abesbatza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi ahots onenetarikoek osatzen dute. Taldearen indarra eta kalitatea nabarmentzen dituzte adituek, eta estilo honetan eredu izateko bidean dira. Gazte [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

Gizonezko bat atxilotu dute Bermeon, lapurreta saiakera leporatuta

Segurtasun Sailak gaur jakitera eman duenez, Ertzaintzak atzo 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, ustez etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Ertzaintzako iturriek adierazi dutenez, domekan herritar batek atxilotutakoa lapurretan harrapatu zuen Aldatseta kaleko etxebizitza batean. Bermeoko bizilagunak ertzainei komunikatu zienez, gizonezkoa obretan zegoen eraikin bateko aldamioetatik jaisten ikusi zuen, lepoan telebista bat eta paperez betetako [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

‘Ikual: Gure gorputza berreskuratzen’ programa abiarazi dute Bermeon

Emakumeen ahalduntze eta jabekuntza sustatzeko helburua du programak, eta Mugi-Dantza Mugimendu Terapiak elkarteak antolatu du. Ikual: Gure gorputza berreskuratzen Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuaren barne dauden emakumeei zuzenduta dago. Taldeko esperientziaren bitartez, gorputza eta burmuinaren arteko konexioa landuko dute, mugimendu eta emozioaren artekoa , hain zuzen ere. Bermeoko Udaletik zehaztu dutenez, programa 15 ordukoa da eta [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

Bermeoko Udala 2018ko Bikaintasunerako Europako Labela jasotzeko hautagai izendatu dute

Bihar, 11:30etan jakinaraziko dute Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako Zigilua ELoGE 2018 merezi duten udal berriak zeintzuk diren. Horien artean, Bermeoko Udala izango da hautagaietako bat. ELoGE Zigilua Europako Kontseiluaren tresna da, eta bere helburua udalek Gobernantza oneko eta berrikuntza demokratikoko 12 printzipiotan aurrera egitea da: etika, gardentasuna, parte-hartzea, kontu-ematea, kudeaketa finantzarioa, efikazia eta efizientzia dira, beste [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

Europako Batasunak %20 jaitsi du berdelaren kuota

Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Ministroen Kontseiluaren urteko bilera egin zen dute asteon Bruselan, eta bertan 2019. urterako arrantza kuotak adostu dituzte. Hartu dituzten neurrian artean, berdelaren kuota murriztea erabaki dute bigarren urtez jarraian; %20 murriztea agindu dute. Jaitsiera horrek gogor kolpatu dezake sektorea. Hasiera batean, kuota %42 murriztea proposatu zuten zientzialariek, baina azkenean, %20 [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

2019ko aurrekontuei begira, Bermeoko EAJ-k herriko ekonomia sustatzeko hainbat proposamen aurkeztu ditu

EH Bilduk 2019rako aurkeztu duen Udal Aurrekontuaren zirriborroari hainbat zuzenketa egin dizkiola azaldu du Bermeoko EAJk. Zehazki, ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen mugikortasuna hobetzera, herriko ekonomia suspertzera eta kale eta gune desberdinen garbitasuna hobetzera bideratu dituzte proposamenak. Jeltzaleek jakitera eman dutenez, aurkeztu dituzten zuzenketek 400.000 eurotik gorako kopurura iristen dira. Zenbateko horren %48a herriko jarduera ekonomikoa [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

Bermeoko Gabonetako erakusleiho lehiaketako irabazleak iragarri dituzte

Beibidreams denda eta Broncearium estetika zentroa izan dira Bermeoko Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren denda irabazleak. Zehazki, Beibidreams dendak herritarren boto gehien jaso dituen erakusleihoa izan da. Bozkatzea abenduaren 1etik 15era bitartean egin dute herriko Kultur etxean, Turismo bulegoan, eta Berhaz zein Behargintzaren bulegoetan. Bozkatu duten pertsonek 500 euroko saria irabazteko lehiaketan parte hartu dute dendetan gastatzeko. [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

Gobernantzako Bikaintasunaren 2018ko Europako Labela jaso du Bermeoko Udalak

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak gaur goizean jaso du ELoGE Labelaren bereizgarria, Eudel-en elkarteburu Imanol Landaren eta Europako Kontseiluaren ordezkari Alina Tatarenkoren eskutik. Bermeoko alkatea oso pozik agertu da zigilua jasotzerakoan. Zigilu horrek Bermeoko Udalean kudeaketa aurreratuan eta berrikuntzan egiten ari diren lana aitortzen duela nabarmendu du. Bidegurenen berbetan, azken urteotan herritarren eta administrazioaren arteko harremana [ ]  2019/01/04 - 15:21:02

Bermeoko Zarragoitxi kaleko “bizilagunen beharrizanei erantzuna emateko lanean” ari da udala

Bermeoko Udalak Zarragoitxiko auzokideekin elkarlanean ari dela azaldu du. Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, Zarragoitxi kaleko auzokideekin batzartu ondoren, beraien beharrizan batzuei erantzuna ematen ari dira. Modu horretara, kalearen egoera hobetzeko hainbat lan egin dituztela azaldu du alkateordeak. Esate baterako, hidrogarbigailuagaz garbitasun bereziak egin dituzte, margoketa lanak, zuhaitzak ebaki dituzte eta [ ]  2018/12/18 - 06:06:02

Nabigatu euskaraz