Busturialdeko HitzaEa – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

2019 urteko egutegirako argazkien lehiaketa irabazleak jakitera eman dituzte Ean

Eako Udalak jakitera eman ditu lehiaketa egin ondoren 2019 urteko egutegia egiteko argazki lehiaketaren irabazleak nor izan diren. Esan dutenez 60 argazki baino gehiago jaso dituzte eta guztira 200 bozkatik gora egon dira. Eneko Ibarguengoitia (urtarrila), Itziar Renteria (otsaila), Mari Carmen Montero (martxoa), Julen Manzisidor (apirila), Loradi haurreskola eta Haizeder eskola (maiatza), Nagako Ikeguchi (ekaina), [ ]  2019/01/04 - 15:36:07

Inausketa ikastaroa egingo dute Ean

Abenduaren 26rako eta 29rako inausketa ikastaroa antolatu du Eako udalak. Natxituko bolatokian egingo dute ikastaroa eta 26an teoria azalduko dute eta 29an praktika. Esan dutenez ordutegia zehazteke dago oraindik baina saio teorikoa arratsaldez egingo dute eta praktikoa goizez. Bizi garen ingurumenean ezinbestekoa da landara eta zuhaitzak zaintzeko inausketaren inguruko ezagutza edukitzea , esan dute antolatzaileek. Abenduaren [ ]  2018/12/18 - 06:19:07

Musika klasikoagaz gozatu dute eatarrek

Musika klasikoko emanaldia eskaini zuten Miguel Ayerra, Jesus Cuesta eta Ander Marzana musikariek, zapatuan, Ean. 19:30ean hasi zuten emanaldia, eta hainbat izan ziren kontzertura bertaratutako herritarrak. Ayerra klarinetean, Cuesta biolontxeloan eta Marzana pianoan aritu ziren. Bakarlari gisa hasi zuten emanaldia. Hala, bakoitzak musika tresnagaz, Bach, Stravinski eta Montsalvatge musikagile ospetsuen obrak jo zituzten. Gero, hirukote gisara [ ]  2018/12/18 - 06:19:07

Bizkaiko marijesien taldeak Gernika-Lumon batuko dira, zapatuan

Urtero marijesiak dauden herri batean egiten dute topaketa, eta aurten Gernika-Lumoko Andra Mari elizan dute hitzordua. Udalerriko marijesiez gain, Muxikako, Gautegiz Arteagako, Eako, Ibarrangeluko, Busturiako, Lekeitioko eta Iurretako taldeak egongo dira. 19:00etan hasiko da emanaldia. Lekuan lekuko izenaren arabera, Marijesiak, Abenduak, Kebonikuak kantatzeko batzearen tradizioa gaur egunera arte mantendu dute aipatu herriotan. Batzuetan, gainera, bederatziurren [ ]  2018/12/18 - 05:56:03

Koldo Izagirre idazleak hitzaldia emango du gaur Ean

 2018/12/05 - 02:26:06

Koldo Izagirre: “euskal arazoa izan daiteke euskara exilioan egotearen arrazoia eta funtsa”

Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) euskal idazlea dagoeneko ezaguna dute Ean. Pasaiarra hainbatetan izan da Eskolondoko aretoan hitzaldiak eta solasaldiak eskaintzen. Barikuan, berriz ere izan zen Ean, oraingoan gaur egun Euskarak bizi duen egoerari buruzko hausnarketa eskaintzeko bertara hurreratu zirenei. Euskara exilioan da izenagaz, euskararen eta euskaldunen arazoei buruz aritu zen idazlea. Zergatik diozu euskara exilioan dagoela? Lurra hemen [ ]  2018/12/05 - 02:26:06

2019 urteko egutegia egiteko argazki lehiaketa antolatu dute EAn

Urtero egiten dute egutegien erretzea urteari amaiera emateko eatarrek eta aurten ere bat erretzeagaz batera beste bat sortzeko argazki lehiaketa egingo dute. Herritarrek egindako argazkiekin sortu nahi dute herriko egutegia. Argazkiak entregatzeko epea hasieran abenduaren 21era arte zela zabaldu bazuten ere esan dute epe hori abenduaren 5era aldatu dutela. Azpimarratu dute argazkiak originalak eta bakoitzak [ ]  2018/12/05 - 02:26:06

Musika klasiko kontzertua egongo da zapatuan Ean

Miguel Ayerra klarinetean, Jesus Cuesta biolontxeloan eta Ander Marzana pianoan. horiek izango dira musika klasiko kontzertua eskainiko duten musikariak. Kontzertua zapatuan 19:30ean hasiko da udal aretoan. Kontzertuaren lehenengo zatian bakarlari gisa arituko dira Bach eta Stravinski bezalako musikagile ospetsuen piezak jotzen. Bigarren zatian, ostera, hirukote gisa joko dute Cuesta espainiarrak, Ayerra nafarrak eta Marzana kataluniarrak. [ ]  2018/12/05 - 02:26:06

Onintza Enbeita izango da eskualdeko ordezkari bakarra Bizkaiko finalean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zuten zapatuan [abenduak 1] Lekeition, eta erabakita geratu dira zeintzuk izango diren abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatuko den finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak. Muxikarrarentzat bere zazpigarren finala izango da. Jone Uriak irabazi zuen Lekeitioko finalaurrekoa, 508,5 puntugaz, eta Etxahun Lekue geratu zen bigarren ( 506 puntu). Ibon [ ]  2018/12/05 - 02:09:12

Txirikorda artean, elkarri lotuta sendotzen

Arraroa da; sinplea da. Hori nire seme-alabek ere egin dezakete. Hau artea da? . Erakusketa areto batera joan, eta arte garaikidea ulertzen ez dutenek edota artean adituak ez direnek egin ditzaketen baieztapen zein galderak dira horiek. Ezjakintasun horretatik sorkuntza horiek ulertzera pasatzea sarritan dirudiena baino errazagoa da. Gertutasunez eta naturaltasunez begitanduta, hausnartu eta artistaren asmoa ulertu [ ]  2018/10/08 - 08:18:03

Nabigatu euskaraz