Busturialdeko HitzaEreño – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Badator Urdaibai Kopa

Eskualdeko zein inguruko korrikalarien eta mendizaleen bilgune den Urdaibai Kopa hastear da. Aurten ere zazpi probak osatuko dute. Ospe handiko kirol egutegi bat sortzeko asmoz jaio zen Urdaibai Kopa, eta urtez urte mendi martxa eta lasterketetan erreferente izatea lortu dute. Urdaibaiko natur zein kultur ondareaz gozatzeko aukera eskaintzen du, parte hartzaileengan kirol-balioak barneratuz. Martxoaren 4an [ ]  2018/02/20 - 23:37:17

Bilbaok, Alzolak eta Muruetak Euskadiko Gizon Proba Txapelketa jokatuko dute

Euskadiko Gizon Proba Txapelketa hartuko du bihar Mungiak. Hain zuzen, 85 kiloz azpiko eta absolutu kategorietako txapelketak lehiatuko dituzte, eguerdian eta arratsaldean. 12:00etan hasiko da 85 urtez azpikoen txapelketa; lau bizkaitar ariko dira lehian, eta horietatik bat Busturialdekoa izango da: Eneko Bilbao Goiri gernikarra. Haregaz batera, Beñat Amade Fullaondo, Urko Real De Asua Markaida eta [ ]  2018/01/25 - 15:22:02

Txomin Aranari harrera egingo diote zapatuan Ereñon

Urtarrilaren 14an Dakarreko 8. etapan erori, eta proba utzi behar izan ostean, aurreko eguenean [urtarrilak 18] heldu zen etxera moto gidaria. Zapatuan merezitako harrera beroa egingo diote senide, lagun eta zaleek bere herrian. 12:00etan jarri dute hitzordua Ereñoko udaletxean. Txalo artean ongi etorria emango diote, eta Aranak berak ere hitza hartuko du ekitaldian. Gero, 15:00ak [ ]  2018/01/25 - 15:22:02

Txomin Aranak 36. amaitu du Dakarreko 4. etapa

4. etapa oso gogorra izan dela adierazi du ereñarrak. Hasiera polita izan da; 15 pilotu ilaran irten gara. Lehenengo partean indartsu joan naiz, nahiko ondo, baina etaparen bigarren zatian dunetan enbrage barik geratzen izan naiz eta nahikoa sufritu dut. Harea oso bigun egon da, bero asko egin du eta ondorioz sufritu egin dut. Hala ere, [ ]  2018/01/18 - 15:59:03

[BIDEOA] Txomin Arana 35. sailkatu da Dakarreko seigarren etapan

Atzo Boliviara heldu zen Dakarra. Arequipa eta La Paz artean 313 kilometro egin zituzten, eta Aranak 2 ordu, 8 minutu eta 41 segundotan burutu zuen ibilbidea. Antoine Meo frantziarra izan zen etapa irabazlea (ordu bat, 54 minutu eta 10 segundo). Ereñarra harengandik 14 minutu eta 31 segundora helmugaratu zen. Sailkapen orokorrari dagokionez, 6. etaparen ostean, [ ]  2018/01/18 - 15:59:03

Txomin Arana La Pazeko ospitale batean dago

Atzoko etapan erori eta Dakarra utzi behar izan zuen ereñarrak. Ezkerreko belauneko lotailuak apurtuta dituela uste dute, eskumako eskuko hezur batean ere metakarpianoaren haustura dauka eta lepo hezurretan min hartu du. Atzo eroan zuten La Pazeko ospitale batera, mediku azterketa zehatza egitera. Dakarreko 8. etapa zen atzokoa; Uyuni eta Tupiza artean 498 kilometroko ibilbidea egin [ ]  2018/01/18 - 15:59:03

Medikuen arabera, Txomin Aranaren osasun egoera ez da larria

Domeka gaua behaketa pean egon ostean, atzo egin zioten mediku azterketa. Eskumako eskuko hezur batean metakarpianoa apurtuta eta ezkerreko belauna urratuta ditu. Lepo hezurretan eta hezur muinean ez dauka lesiorik. Azaldu dutenez, umore onez dago ereñarra, eta etxera noiz bueltatu ahalko duen jakiteko zain.  2018/01/18 - 15:59:03

Etxean bueltan izango da bihar Txomin Arana moto gidari ereñarra

Bizkarrean min hartu eta hainbat hilabetez geldi egon ostean, aurtengo Dakarra erronka izan du Txomin Arana Ereñoko moto gidariak. Hala ere, kolpe baten ondorioz, lasterketa bertan behera utzi behar izan du, eta bihar bertan iritsiko da Euskal Herrira. 12:45 inguruan ailegatuko da Loiuko aireportura eta zaleak zain izango ditu bertan.Urtero legez, bere herrian ere harrera [ ]  2018/01/18 - 15:59:03

Txomin Arana eguerdian heldu da Loiuko Aireportura

12:45 inguruan lur hartu du Loiuko Aireportuan, eta bertan zain zituen senide eta lagunak. Nekatuta itzuli dela adierazi du. Ospitaletik irten eta segituan egin du etxerako bidaia, hiru hegazkin hartuta. Gauean hegazkinean ezin izan duela lorik egin, eta deskantzatu gabe ailegatu dela aitortu du. Hala, etxean dagoelako pozik agertu da ereñarra. Datorren astean, hilaren 27an [ ]  2018/01/18 - 15:59:03

Bosgarren etaparen ostean, sailkapen orokorrean 35. postura igo da Arana

San Juan de Marcona eta Arequipa artean 268 kilometro egin zituzten atzo moto gidariek. Joan Barreda izan zen etapako azkarrena; 3 ordu, 19 minutu eta 42 segundotan amaitu zuen ibilbidea, eta Arana harengandik 46 minutu eta 22 segundora helmugaratu zen. Sailkapen orokorrari dagokionez, Adrien Van Beveren dago sailkapen buru (14 ordu, 37 minutu eta 40 [ ]  2018/01/18 - 15:59:03

Nabigatu euskaraz