Busturialdeko HitzaForua – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Jose Ortuzar Foruko alkate izandakoa omendu du gaur udalak

Diktadura frankistaren aurretik izan zen herriko alkate Ortuzar, eta bere jaiotzaren 120. urteurrenaren harira egin dio omenaldia Foruko Udalak udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Omendutakoaren senide eta ingurukoak, herritarrak zein udaleko zinegotziak elkartu dira bertan. Ortuzarren ibilbidea azaldu du ekitaldiaren hasieran Mikel Magunazelaia Foruko zinegotziak, eta horren ostean, Ortuzarren omenezko oroitzapen-plaka inauguratu dute. Lore eskaintza egin [ ]  2018/03/31 - 23:59:08

Foruko Udalak Jose Ortuzar alkate ohia omenduko du

Jose Ortuzar Atxirika diktadura frankista baino lehen izan zen Foruko alkate, eta erbestean hil zen. Harek egindako lana eta herriaren alde egindako sakrifizioa omentzeko omenaldi xumea antolatu du Foruko Udalak, domekarako. 12:00etan emango diote hasiera omenaldiari Foruko udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ortuzarren omenezko ekitaldian, alkate ohia oroitzeko plaka bat inauguratuko dute. Jose Ortuzar Atxirika, 1898. urteko [ ]  2018/03/24 - 01:40:07

Foruko III. BTT martxa bertan behera geratu da

Domekan ospatzekoa izan den, III. Forutik Forura BBT martxa bertan behera utzi behar izan dute. 22 pertsonak eman dute izena, eta ez denez antolatzaileen gutxienekora heldu, bertan behera uztea erabaki dute. Antolatzaileek bart gauean jakinarazi zieten erabakia izena eman zutenei.  2018/03/12 - 11:02:07

III. Forutik Forura BTT Martxa martxoaren 11an egingo dute

Otsailaren 15ean zabaldu zuten izen ematea www.haitzbiribil.com webgunean , eta martxoaren 8a [eguena] da izena emateko azken eguna. Egun horretan gauerdira arte izena eman ahalko da. Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu barik daudenek, ostera, 15 euro. Egunean bertan izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dituzte federatu zein federatu gabekoek. Martxoaren 11an 08:30etik [ ]  2018/03/04 - 17:19:08

Herriko bizi kalitatea «lehentasuna» izango da 2018ko Foruko udal aurrekontuan

2018.urteko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio Foruko Udalak, azken osoko bilkuran. Aurrekontu «apala eta neurrikoa» izango dela azaldu du Foruko alkate Jane Eyre Urkietak. Hain zuzen, 1.039.000 euroko aurrekontua izango dute, eta herriko bizi kalitateak «lehentasuna» izango duela nabarmendu du. Aurtengo udal aurrekontuan herritarren oinarrizko beharrizanei erantzuna emateko partidak nabarmentzen dira. Hala, zerbitzuetako azpiegiturak hobetuko [ ]  2018/02/20 - 23:51:04

Foruko Udalak herriko landa bideen inbentarioa egingo du

Landa bide guztien inbentarioa egingo dutela esan du Foruko alkate Jane Eyre Urkietak, eta laster egingo dutela gaineratu du. Antzinako landa bideak gure historiaren parte dira eta horiek ezagutzea ezinbestekoa da gure arbasoen eta ondorengo belaunaldien bizimodua ulertzeko , uste du alkateak. Gainera, mugen eta bideen jabeen artean sortzen diren desadostsunak argitzeko, sor daitezkeen eztabaidak saihesteko [ ]  2017/12/15 - 14:46:06

12 kazola egon dira Foruko karakol txapelketan

San Martin jaiak ospatzen ari dira Foruan. Jaien baitan, urtero legez, karakol txapelketa egin dute goizean. Aurtengoa, txapelketaren 38. aldia izan da eta 12 kazola aurkeztu dituzte. 14:00etan aurkeztu dituzte kazolak Foruko udaletxearen aurrean. Epaimahaiak kazola guztiak dastatu ondoren, denen artean gozoena Granja Atxondo izeneko kazola izan dela ebatzi du. Hala ere, zazpi sari banatu dituzte. Sailkapena: Granja [ ]  2017/11/30 - 14:49:08

Askotariko txapelketak egongo dira aukeran San Martin jaietan

Udazkenak ere jaietaz gozatzeko aukera eskaintzen du, oraingoan, sanmartinak datoz. Aurten, gainera, zapatuz dator santuaren eguna, hortaz, asteburuan Bermeon, Foruan, Ereñon eta Sukarrietako Kanala auzoan izango da sanmartinez gozatzeko aukera. Bi eguneko egitaraua prestatu dute Foruan. Urtero legez, karakol txapelketa ez da faltako; domekan egingo dute, eta bost kazolarik gozoenantzako sariak banatuko dituzte. Parte hartzaileek, [ ]  2017/11/30 - 14:43:02

Foruko perretxiko erakusketa atzeratu dute

Muinogorri elkarteak domekarako zeukan antolatuta perretxiko erakusketa. Orain arte egin duen eguraldiagatik perretxiko falta dagoela eta, atzeratzea erabaki dute. Hala, jakinarazi dutenez, azaroaren 12an egingo dute urteroko perretxiko erakusketa elkarteak Foruan duen lokalean.  2017/11/04 - 18:00:04

Perretxiko erakusketa hartuko du Foruak domekan

Perretxikoak batu eta jateko garaia da. Hala, beste behin ere, urriko azken domeka aukeratu du Foruko Muinogorri elkarteak perretxiko erakusketa egiteko; erakusketa egiten duten 21.aldia da. 11:00etatik 15:00etara bitartean jarriko dute erakusketa, elkarteak Foruan duen lokalean. Erakusketa domekan egingo badute ere, zapatu arratsalderako batuta izan beharko dituzte perretxikoak erakusketan parte hartu nahi duten herritarrek. Orduan [ ]  2017/11/04 - 18:00:04

Nabigatu euskaraz