Busturialdeko HitzaGernika-Lumo – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Utopistatik bueltan, estudiora

Milaka kilometro. Hainbat eta hainbat egonaldi eta geltoki desberdin. Nekea eta gozamena. Baita bizipenez beteriko esperientziak ere; horiek dira birak. Utopista lanagaz aurrera eta atzera kontzertuak ematen ibili eta gero, Dientes de Luna talde gernikarreko kideek amaitu dute aurtengo joan-etorria. Orain, martxoan estreinatuko duten hirugarren lan luzearen prestakuntzagaz buru-belarri dabiltza. Esperientziez bete dute maleta aurten. [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Familia Elkargunea inauguratu dute Gernika-Lumon

Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak eta Ana Hormaetxe Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidenteak hitzarmena sinatu dute gaur goizean udalerriko Gurutze Gorriaren egoitzan (Juan Kaltzada 63). Bertan baitago Familia Elkargunea. Biek ala biek Familia Elkargunea Busturialdera ekartzea berri pozgarria dela azpimarratu dute, eta epaileek ezarritako bisitak egin ahal izateko familia elkarguneetara [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Karakorum, 15 urtetako lanaren argazki bilduma

Baltistan Fundazioak hamabost urtetan Hushe Ibarrean (Pakistan) egindako lana ezagutarazten duen Karakorum izeneko argazki erakusketa dago Astran. Mikel Alonsoren begiradatik ikus daitezke fundazioak hamabost urtetan burutu dituen lanak. Besteren artean, 1.000 haur eskolaratzea lortu du, horien erdia emakumezkoak izanda. Bailaran negozio txikiak zabaltzeko lanean ari dira gainera. Pakistango unibertsitatera joateko diru laguntzak eman dizkie 120 [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

24 orduko areto futbol txapelketa egingo dute Gernika-Lumon

24 ordu iraungo dituen areto futbol txapelketa jokatuko dute Gernika-Lumon bihar [abenduak 22] 12:00etatik hasi eta biharamuneko 14:00raino, Santanape kiroldegian. Aurtengo txapelketan batzen duten dirua Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da. Aurtengoa txapelketa egiten den 14. aldia izango da, 1984an antolatu zen lehen aldiz eta urte batzuk antolatu gabe egon ostean iaz berrskuratu zuten udalak [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Zirkuaren mundu magikoan murgiltzeko aukera, Gernika-Lumon

Zirku artearen espazioa da Zirkozaurre, eta Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian geldialdia egingo du bihar. 10:30-12:00 eta 12:00-13:00 hastapen talerra emango dute. Diziplina desberdinak lantzeko aukera eskainiko dute: akrobaziak, malabareak, oreka ariketak Bestalde, arratsaldean, Vademekun ikuskizuna aurkeztuko dute. Sorkuntzarako atea irekitzen duen liburutegi batean kokatutako ikuskizun familiarra da. Liburutegi zahar batean pertsonaia berezi batek ikusleak unkituko ditu [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Karakolik gozoenen lehia, Gernika-Lumon

42.Euskadiko Karakol Txapelketa eta Etxeko Karakol Kazuela Txapelketa jokatuko dituzte Gernika-Lumoko Merkatu plazan, domekan, 09:00etatik aurrera. Lehenengoan parte hartzen dutenek bi kazola aurkeztu ahal dituzte, eta bigarrenekoek, bakarra. Hori ez da, baina, baldintza bakarra. Izan ere, kazolak buztinezkoak izatea derrigorrezkoa da, eta kazola bakoitzean gutxienez bi kilo karakol egon beharko dira. Etxeko txapelketaren kasuan, gainera, [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Pello Bilbaok Italiako Giroa lehiatuko du 2019an

Astana taldeak baieztatu du Bilbaok 2019an Italiako Giroa lehiatuko duela; seigarrena izan da aurtengo Giroko sailkapen orokorrean. Talde kazaghstandarrak bere herriaren independentzia ospatzen zen egunean egin zuen datorren urterako taldearen aurkezpena eta Gernika-Lumoko txirrindularia maiatzaren 11tik ekainaren 2ra Italiako lasterketan egongo dela baieztatu zuen Alexander Vinokourov Astanako zuzendariak. Hainbat euskaldun egongo dira Bolognako erlojuaren kontrako [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Olatz Arrizabalaga pilotari gernikarrak Master Laboral Kutxa-Etb jaialdian parte hartuko du

Domekan izango da jaialdia Durangoko San Fausto pilotalekuan, 12:00etan; lehen aldiz jokatuko da. Jaialdiak Lehen mailako lau pilotari onenak eta Etorkizuneko pilotarien mailako bi pilotari onenak batuko ditu: Patri Espinar, Olatz Arrizabalaga, Miren Larrarte, Maite Ruiz de Larramendi, Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo. Arrizabalagak aurtengo binakako txapelketa irabazi du eta lau t erdiko azpitxapelduna izan da. [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Kaltzada egoitzaren aldeko zesta-punta desafioa jokatuko dute Gernika-Lumon

Aurten Gabonetan jokatuko dute egoitzaren aldeko klasikoa lehen aldiz. Orain arte udan jokatzen zen baina puntista onenak Gernika-Lumoko pilotalekura ekartzeko asmoagaz aldatu dute data. Zapatuan 21:00etan hasiko da Iñaki Osa Goikoexea eta Eric Irastorza bikotearen eta Mikel Egiguren eta Imanol Lopezek osatutako bikotearen arteko desafioa. Desafioa izango da, eta ez bakarrik partida. Euskal Herrian luzeenak [ ]  2019/01/04 - 15:33:05

Bizisare: “Busturialdeko elikagai sistema propioa garatzea da erronka”

Eskualdeko garapen sozioekonomikoa behar-beharrezkoa dela dio Ainhoa Iturbek (Gernika-Lumo, 1971), Bizisare elkarteko presidenteak. Tokiko garapenerako prozesuak gizarte, ekonomia eta ingurumen ikuspegitik sustatu eta erraztu gura dituzte, horiek eskualdean garatzeko eta geratzeko . Zer beharrizan zegoen Busturialdean elkartea sortzeko? 2016ko udazkenean Busturialdean gabeziak eta beharrizanak zeudela ikusi genuen eskualdeko talde eta norbanakoek. Alor ezberdinekin zerikusia zeukaten beharrizanak [ ]  2018/12/18 - 06:16:05

Nabigatu euskaraz