Busturialdeko HitzaKortezubi – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Garaiko Elikagaien Tailerraren 3. saioa egingo dute azaroan, Kortezubin

Gure Arbasoen Herria Kultura Elkarteak Garaiko Elikagaien Tailerra izenburupean sukaldaritza ikastaroak egiten ditu, eta azaroaren lehen zapatuan egingo dute hurrengo saioa. Bertan parte hartu gura dutenek astelehena (urriak 29) dute izena emateko azken eguna. Horretarako, goizez udaletxera deitu behar da (94-625 50 53), edo arratsaldetan ondorengo telefono zenbakira: 616 79 92 56 (Larri). Garaian garaiko [ ]  2018/10/30 - 08:23:02

Ekin Urdaibai, pilotagaz frontoiak berpizteko asmoz

Pilotan gazteak hezitzeko, eta hauen bizitasunagaz Busturialdeko frontoiak berpizteko helburuagaz sortu dute aurten Ekin Urdaibai Pilota Elkartea. Pilotak kirola praktikatzeko aukera emateaz gain, bestelako hezkuntza bultzatu dezakeela jakina da; talde lana bultzatu dezake, bai eta euskara sustatu ere, edota herriko aktibitatea suspertu. Eta hori da, hain zuzen, Ekin Urdaibairen asmoa, pilotagaz bestelako herri ekintzak bultzatzea. [ ]  2018/09/27 - 02:58:02

Ondarea genero ikuspegi zabaletik interpretatuko dute Ondarearen Europako Jardunaldietan

Bizkaiko ondare kulturala eratzen duten ondasunen sorkuntzan, trasnmisioan, ezagutzan zein artapenean emakumeek egindako ekarpena emankorra izan da. Askotan, baina, gizonezkoen begiradapean hedatu da. Emakumeen garrantziaz jakitun, ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko aukera eskainiko dute Ondarearen Europako Jardunaldiek. Ondarea, Emakumeen Emaria lelopean datoz udazkeneko jardunaldiak. Garaian garaiko andren, ezagunen zein oharkabean pasatutakoen lana erdigunean jarri dute. Bizkaitarrek [ ]  2018/09/27 - 02:41:04

Santimamiñeko kobetan egitarau berezia izango da aukeran, bihar

Kortezubin kokatuta dauden Santimamiñe kobetan egitarau berezia izango dute aukeran herritarrek bihar; izan ere, margoak aurkitu zituzteneko urteurrena ospatuko dute goizean hasi eta gauera bitarte. Ondarearen Europako Jaurdunaldien barruan prestatu dute egitarau berezi hori, eta Bilbon hasiko dute eguna, 09:00etan. Ordu hori jarri dute San Nikolas plazatxoan elkartzeko. Bilboko Arkeologia museora egingo dute bisita lehenengo, [ ]  2018/07/30 - 09:34:01

Kortezubiko XIII. Mendi Martxa, bihar

Gure Arbasoen Herria Kultur Elkarteak Enderika auzoan egun osoko plana proposatu du beste urte batez. Izan ere, mendi martxa eta herri bazkaria egingo dituzte, eta EinGo taldearen musikak jarriko dio saltsa egunari. Antolatzaileek gogora ekarri dute martxan parte hartu ez arren, bazkaltzera joan daitekeela. Mendigoizaleek zein baso eta landetan zehar paseatzea gustuko dutenek aukera aproposa [ ]  2018/07/30 - 09:34:01

300 bat lagun batu ditu Kortezubiko Mendi Martxak

25 bat kilometroko ibilbidea 185 pertsonak egin zuten, eta 130 parte hartzaile elkartu ziren 10 kilometrokoan. Bazkaritan, berriz, 75 lagun egon ziren. Kirola egin, eta lagunarteko giro alaia izan zuten zapatuan, Kortezubin. EinGO taldeko musikarien doinuek jarri zioten musika egunari. Giro ona izan genuen, eta oso ondo pasatu genuen , azaldu dute Gure Arbasoen Herria Kultur [ ]  2018/07/30 - 09:34:01

Hainbat jarduera aukeran, Museoen Nazioarteko Egunean

Beste urte batez, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta Busturialdeko museoek hutsik egin barik antolatu dute. Bizkaiko 23 udalerritan antolatu dituzte museoei lotutako jarduerak egunotarako: tartean, Bermeon, Gernika-Lumon eta Kortezubin. Bermeoko Arrantzale Museoa bisitatzea, esaterako, doan izango da, eta baita Gernikako Euskal Herria Museoa eta Bakearen Museoa ere. Bisita bereziak eta familia tailerrak ere egongo [ ]  2018/05/30 - 18:56:05

Euskal Herriko sokatiralariek 16 domina lortu dituzte Munduko Sokatira Txapelketan

Martxoaren 8tik 11ra jokatuko dute Txinako Xuzhou herrian Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa. Euskal ordezkariek, kluben arteko lehian 9 domina irabazi dituzte, eta Basque Country moduan 7 domina jantzi dituzte. Lehenengo bi egunetan klubetako kideak aritu ziren zein baino zein gehiago, eta asteburuan, ostera, naziokako lehiak egin dituzte. Euskal Herriko selekzioak hiru zilarrezko domina eta [ ]  2018/03/20 - 20:58:06

Sumendiei buruzko tailerra egingo dute domekan, Santimamiñen

Kortezubiko Santimamiñe koban, geologia tailerra egingo dute etzi, Azken domeka programaren barruan. Hain zuzen, Santimamiñeko koba eta inguruko paisaia geologikoa aztertuko dute lehenengo, eta horren ostean, haitzuloen sorkuntza ulertzeko giltzarriak landuko dituzte. Bukatzeko, sumendiak nola sortzen diren ezagutzeko aukera izango dute. Eta inguruan sumendirik ez dagoenez, bertaratutakoen artean sortuko dute bat. Sumendi artean tailerra euskaraz [ ]  2018/02/27 - 14:53:03

Beti-Gazte talde nafarrak jantzi du 600 kiloko txapela

Goma Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren gizonezkoen 600 kiloko finala, eta emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia lehiatu zituzten zapatuan Ibarrako kiroldegian. Beti-Gaztek Ibarraren kontra jokatutako berdinketa hausteko tiraldian nagusituta lortu zuen txapela janztea. Hala, Gaztedi sailkatu zen hirugarren. Hala, Busturialdeko sokatiralariak dauden Sokarri Arrigorriagako taldea sailkatu zen laugarren, eta haren atzetik geratu zen Murueta. 500 kiloko [ ]  2018/02/20 - 23:40:02

Nabigatu euskaraz