Busturialdeko HitzaMurueta – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Muruetako udaletxe berriaren azken egokitze lanak hasiko dituzte

Muruetako Udalak jakitera eman duenez, obren azken esleipena gauzatu dute. Jabier Ondarza Muruetako alkatearen berbetan, hamar urteko iraupena izan duen proiektu baten azken pausoa izango da udaletxeko eraikin berrian egingo dutena. Azaldu duenez, proiektuari herriko tabernagaz hasiera eman zioten. Izan ere, herriko zerbitzuei lehentasuna eman nahi izan zioten. Lanak astiro joan izan diren arren, berriztapena [ ]  2018/12/18 - 06:15:02

Jai giroan txerrikia dastatzeko aukera egongo da domekan, Muruetan

Dagoeneko muruetarren artean tradizio handikoa egin den Txerriki Eguna ospatuko dute. Urtero legez, abenduko lehen domekan bilduko dira udalerrian, eta aurtengoa 16. aldia izango da. Jabier Ondarza Muruetako alkatearen berbetan, nekazaritza eta abeltzaintza ardatz zuten herri askok bizibide hori galdu badute ere, izaera eta herri kulturan baserriko bizimoduaren jarraipena mantendu egin da. Gainera, urteak igaro [ ]  2018/12/05 - 02:22:03

Urdaibaiko altxor ezezaguna

Askok jada ezagutzen dute Urdaibaiko paduretako ikuspegi zoragarria eskaintzen duen Gernika-Lumo, Forua eta Murueta batzen dituen ibilbidea. Gune eder hori, eremu horretako natura ezagutzeko eta behatzeko aukera aparta izateaz gain, Busturialdeak izandako industria jardunaren erakusgai ere bada. Hantxe dago, esaterako, Muruetako antzinako teila fabrika izan zena. Hala ere, bide horretatik jarraituz, ezkutuan, badago oso jende [ ]  2018/10/18 - 01:56:04

Muruetako portua eraberritzeko proiektua jarri dute martxan

Muruetako Udalak prestatu du proiektua, Euskadiko Itsasbazter Mugaketen sailarekin batera. Ontziolen ondoan kokatuta dagoen portu txikia edo karga-tokia zaharberritzea da proiektuaren helburua. Portua, dinamita ezizenagaz ezagutzen dena, Urdaibaiko itsasadarraren barnean aurkitzen zen portu bakarra zen, eta ondare historiko industrial garrantzitsua dela adierazi du Jabier Ondarza Muruetako alkateak. Herriarentzako horren leku interesgarria galdu ez dadin jarri [ ]  2018/09/25 - 22:54:03

Forma eta kolore biziak

Busturialdeko eta inguruetako artista eta eskultura egileak Muruetan batu dira elkarren artean ‘Solasean’ izeneko erakusketa sortzeko. Herriko Udalbarri aretoan Andere Etxegarai, Alberto Rojo, Mari Vallejo eta Gema Intxausti sortzaileen eskulturak eta bestelako lanak ikusteko aukera edukiko dute irailean bertara hurreratzen direnek. Lau eskultura egileen lanekin, denetariko obraz osatutako erakusketa jarri dute ikusgai Muruetako aretoan: natura [ ]  2018/09/20 - 23:20:03

Nekazarien egunean landareak plazara atera dituzte

Nekazarien eguna da San Isidro, nekazaritzaren mundua baserri eremutik atera eta herriko plazetan ospatzen den egun seinalatua. Urtero legez, nekazariek jai giroz bete dituzte eskualdeko herriko plaza eta tabernak. Ibarrangelun, Ajangizen, Muruetan zein Lumon ospatu dituzte sanisidroak. Nekazarien eguna festa giroan igarotzeaz gain, nekazaritzak egunerokoan duen garrantzia azpimarratzeko eguna ere izan da maiatzaren 15a Ibarrangelun; [ ]  2018/05/17 - 02:40:04

Herriko zein inguruetako herritar asko batu dituzte Muruetako sanisidroek

Herri txikietan, festa handiak izaten dira sarritan, eta Muruetan, jairik, behintzat, ez da falta sanisidroetan. Egutegian gorriz markatutako eguna da muruetarrentzat maiatzaren 15a, San Isidro eguna. Eta egun horretan izango dituzte, urtero legez, hamaiketakoa, herri bingoa eta bolo txapelketa, eskola arteko sokatira txikia, idi probak zein txokolate jana. Hala ere, aurten, martitzenez ez ezik, domekaz [ ]  2018/05/14 - 17:37:04

Murueta festaz betetzeko prest

Herriko jaiak egun seinalatuak izan ohi dira, eta maiatzaren 15a borobildutako eguna da Muruetan. San Isidro jaiak ospatuko dituzte martitzenean, lagun artean. Hala eta guztiz ere, muruetarrak domekan hasiko dira herriko giroa berotzen. Ekintzez betetako eguna antolatu dute; meza, danborrada, bazkaria, magia eta txokolate jana izango dira aukeran. Aurtengo berritasuna, baina, kirolak dakar. Aitor Bizente [ ]  2018/05/10 - 20:34:05

Zaborra biltzeko edukiontzi berriak jarri dituzte Muruetako hainbat puntutan

Muruetako Udalak adierazi duenez, kokatuta dauden gunearen arabera bi tamaina desberdin izango dituzte edukiontziek. Barriztatze-fase horretan ezarritako ontzi berriak modernoagoak dira, zaharrak alde batera utzita orain pedaldun edukiontziak jarriz. Gainera, birziklatzekoak diren hondakinen edukiontzien kopurua gehitu egin da: Plastikoak (edukiontzi horia), paperak (edukiontzi urdina) eta kristalak (edukiontzi berdea) biltzeko ontzi gehiago ezarri dituzte udalerriko puntu [ ]  2018/05/08 - 17:54:04

Giza katea prestatzeko ekintzekin jarraitzen dute Busturialdean

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometroko giza kate erraldoia buruan, motorrak berotzen hasita dira Busturialdeko Gure Esku Dago dinamikako kideak. Duela lau urte modura, erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko 100.000 lagun beharko dira eskuz esku eta arrazoiez betetako zapiekin. Eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena arrakastatsua izan dadin lanean hasita, hainbat zita zehaztu [ ]  2018/04/13 - 11:01:05

Nabigatu euskaraz