Busturialdeko HitzaNabarniz â Busturialdeko Hitza
Busturialdeko albisteak
42. Eibar-Nabarniz ibilaldia egingo dute, zapatuan
Ibilaldian parte hartu gura dutenek telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 655 70 06 52 (Jabi). Posta elektronikoz ere izena eman daiteke, nabarnizathletic@hotmail.com helbidera mezua bidalita, baina, antolatzaileek zehaztu dutenez, egokiagoa da telefonoz deitzea. 06:00etan irtengo dira autobusean Nabarniztik, eta Gernikan geldialdia egingo dute jende gehiago batzeko. 07:00etarako Eibarrera ailegatzea aurreikusi dute, martxari ekiteko. Urtero [ ] 2018/10/30 - 08:12:02
Lau hamarkadatik gora Eibar eta Nabarniz lotuz
Lagunarteko ibilaldi bezala sortu zena, huts egin ezin den tradizio bihurtu da zenbait mendigoizalerentzat. 42.enera heldu da aurten Eibar-Nabarniz ibilaldia. Zapaturako jarrita zeukaten hitzordua, eta hotzari eta euriari aurre eginez, gogotsu eta umoretsu burutu zuten mendi martxa. 06:00etan Nabarnizetik autobusean irten ziren, eta Gernika-Lumon mendizale batzuk batu ostean, Eibarrera ailegatu ziren. Handik 16 lagun abiatu [ ] 2018/10/30 - 08:12:02
Nabarnizko Gizarte Lokala zabalik egongo da ikasturtea bukatu bitartean
2018-2019 ikasturtea bukatu arte Nabarnizko Gizarte Lokala ume eta gazteentzako zabalik egongo dela jakinarazi du Nabarnizko Udalak. Asteburuetan herriko gazte eta umeek aisialdiko ekintzak euskaraz egin ahal izatera bideratutako lokala da, eta bertaratutakoak pertsona arduradun baten zaintzapean egongo direla jakinarazi dute arduradunek. Hain zuzen, udalak martxan jarri duen ekintza bost urtetik gorakoei zuzendutakoa dela jakinarazi [ ] 2018/10/18 - 01:21:03
Baraiazarra eta Motrollo nagusi, Nabarnizeko 49. Zaldi Proba Txapelketan
Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetarako puntuagarriak izan diren zaldi probak lehiatu dituzte aurreko barikutik martitzenera (irailaren 14tik 18ra). Aipatu bost egunotan, hamasei zaldik parte hartu dute txapelketan; horietatik sei kinttopekoak izan dira, eta gainontzeko hamarrak, libreak. Baraiazarra maumetarra libreetan izan da irabazlea, eta kinttopekoetan, onena izan da Motrollo munitibartarra. Hain zuzen, barikuan eta zapatuan kinttopeko [ ] 2018/09/20 - 23:08:03
Askotariko dantzak eginez ospatu dute Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
Urtero legez, Kabelinatxe Eguna ospatzeko elkartu ziren domekan. Eguna «ondo» joan zela azaldu dute taldekideek; hala ere, herritarren parte hartzea handiagoa izatea gustatuko litzaieke. Ereñoko eta Nabarnizko umeek osatzen duten taldea da Kabelinatxe, eta taldea osatzen duten urte guztietan ospatzen dute beraien eguna: urte batean herri batean eta hurrengo urtean bestean. Aurten, esaterako, Nabarnizen eduki dute [ ] 2018/03/20 - 20:53:09
Aulestiko Koba, Euskadiko txapeldun
81 untza, 3/4 2 metro eta 2 zentimetroko markagaz jantzi zuen txapela atzo. Aulestiarrak, Joselu Idoeta eta Xabat Egia izan zituen laguntzaile. Maider Uriarte aulestiarra geratu zen txapeldunorde, 67 untzako markagaz. Jabier Ugartek eta Xabat Egiak lagundu zioten Uriarteri. Gamiz-Fikako Construcciones Torrontegik 66 untza egin zituen. Jabier Elordui eta Iñaki Urrutia izan ziren bere laguntzaileak. [ ] 2018/03/12 - 10:49:06
Zaldi proben Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Nabarnizen, domekan
18:00etan hasiko da txapelketa Nabarnizeko probalekuan. Hiru probalari hauek ariko dira zein baino zein gehiago: Aulestiko Koba eta Maider Uriarte eta Gamiz-Fikako Construcciones Torrontegi. Bakoitzak ordu erdi izango ditu ahalik eta untza gehien lortzeko. 2018/03/04 - 17:06:06
Maumeko Barayazarrak irabazi du Bizkaiko Kinttopekoen Zaldi Proba Txapelketa
Zapatu gauean [urtarrilak 20] Nabarnizeko probalekuan lehiatu zuten 2017ko Bizkaiko Kinttopekoen Zaldi Proba Txapelketa, eta Maumeko Barayazarra nagusitu zen, 78 untzako markagaz. Hiru probalari aritu ziren zein baino zein gehiago. Nabarniz Jatetxea sailkatu zen bigarren; 64 untza egitea lortu zuen, eta Etxebarriako Adorrixa geratu zen hirugarren, 59 untza, 3/4 eta 6,73 metro eginda. 2018/02/01 - 16:59:08
XLI. Eibar-Nabarniz ibilbidea egingo dute zapatuan
06:00etan irtengo dira Nabarnizetik, eta Gernika-Lumon geldialdia egingo dute jendea batzeko. Gero, 07:00etan ekingo diote martxari. Gutxi gorabehera 28 kilometroko ibilbidea burutuko dute. Parte hartzen dutenek, besteren artean, Zengotitagane (826 metro) igo beharko dute lehenengo, eta handik Oiz (1.029 metro) mendirantza abiatuko dira. Hain zuzen, bi horiek dira zeharkatuko dituzten mendate edo mendi garaienak. Gero, [ ] 2017/11/04 - 17:47:06
Beste behin, Eibarretik Nabarnizerako ibilbidea egin dute
Eibar-Nabarniz 41. ibilaldia burutzeko hitzordua jarrita zeukan Athletic Nabarniz elkarteak zapatuan. 06:00etan atera zen autobusa Nabarniztik Eibarrerantz eta 07:00ak bueltan eman zioten hasiera ibilaldiari Gipuzkoako herrian. Lehenengo parte hatzaileak 10:00ak bueltarako ailegatu ziren Oizeko San Kristobal ermitara. Indarrak hartu ondoren, Nabarnizerako bidea hartu zuten. Hala, 12:15etik 13:30era bitartean iritsi ziren parte hartzaile danak Nabarnizera. Behin [ ] 2017/11/04 - 17:47:06