Busturialdeko hitza

Hitzako albiste zerrenda busturialdeko

Ordu aldaketaren eraginak

Uurtean bi bider aldatzen ditugu erlojuak, uda eta negu sasoietara egokitzeko. Energia aurreztea omen da aldaketa horren arrazoia, baina, zenbat energia aurrezten da modu horretara? Garai bakoitzeko argi naturala aprobetxatzea eta, horrenbestez, energia aurreztea izan zuten helburu ordu aldaketagaz. Europako Batasuneko herrialdeetan derrigorrezkoa da aldaketa egitea gaur egun, izan ere, ikerketek diotenez, martxotik urrira bitarteko ordu aldaketagaz etxebizitza batean energiaren %5a aurrezten da. Baina, askoren arabera, ordu aldaketek eragina izaten dute pertsonen eta animalien gorputzetan. Adituen arabera, begi erretinak eguzkiaren argia bidaltzen dio garunari, eta horrek hormonak nibelatzen laguntzen duenez, ordubeteko argi murrizketarekin garunak zailtasun handiagoz egingo du lan. Horrez gain, zeharkako eraginak ere baditu, izan ere, argi gutxiago izateak ariketa fisikoak egiteko zailtasunak dakartza. Batzuei, gainera, lotarako orduan, lanerako eta umorean ere eragiten die. Hori dela eta, argi ordu gehiagoren aldeko iritziak ugari dira. ...  2010/11/05 - 01:18:02

Trebatutako arrantzaleak

Senegaleko Itsas Ekonomia eta Arrantza ministroa, Kouraïchi Thiam, Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolan egon zen joan den urriaren 20an. Afrikako kostaldeko herrialde horren gobernuaren izenean arrantza eskolak senegaldarren trebakuntzan egindako beharra aitortu eta eskertu zien Thiamek Antiguako Amako irakasle eta arduradunei. Arrantza Eskolako zuzendari barriak, Mikel Santisok, ministro senegaldarraren eskutik jasotako esker ona irailera arte zuzendari izan zen Fernando Angulori eskaini nahi izan zion: «Urteetan zuzendaritzan egin duen beharra txalogarria eta eskertzekoa izan da. Berari zegokion senegaldarren eskerrak jasotzea». ...  2010/11/05 - 01:18:02

Argazki lehiaketak badu irabazlea

Argazki lehiaketako epaimahaiak halan aukeratuta, Garbiñe Amonarriz markinarrak merezi izan du sariketako lehen oparia. Aisia Lekeitioko Hoteleko jatetxean bi lagunentzako menua eta zirkuitu termalerako sarrerak jasoko ditu markinarrak bere argazkiagatik. «Merezitako» bigarren eta hirugarren sariak Mikel Urrutiak eta Katixa Roldanek jasoko dituzte, hurrez hurren. Bi lagunentzako afaria hartuko du Urrutiak eta HITZAko produktu sorta jasoko du Roldanek.  2010/11/05 - 01:18:02

Dorretxeak zaindutako auzoa

Leagi edo liburu historikoetan azaldu modura Leaegi auzoa, baserri auzo askok egin legez, asko aldatu da azkenaldian . «Garai batean ganadu asko zegoen auzoan», azaldu dute Jose eta Juan Migel Txakartegi auzotarrek. Horrez gain, eraldaketa horren barruan, urte gitxian, itxuraz asko aldatu da Leagi, izan be, etxe barri piloa egin dituzte bertan. Hain zuzen be, zazpi. Markinako lurretan Mendexako beste auzo guztiekin egiten du muga Leagik, baina, Likona, Iturreta eta Zelaia auzoez gain, Amorotoko Oleta auzoagaz be mugan dago. «Bi auzoak eta herriak Ipidegiko zubi azpitik igarotzen den errekak banatzen ditu», azaldu du Juan Migel Txakartegik, Joseren anaiak. ...  2010/11/05 - 01:18:02

«Senegalekoa mantendu eta hamengoa ikasi behar dugu»

Senegaldarra da Souleymane Sarr (Mbma, 1974). Urrutitik etorri zen Euskal Herrira bizitzera, eta senegaldarra den arren, bertokoa be sentitzen da orain Sarr. Markina-Xemeinen bizi da gaur egun, eta bertako senegaldarren elkarteko lehendakariordea da. Bera da Ondarroako arrantza eskolan erdi mailako heziketa zikloa egiten ari den senegaldar bakarra, eta momentuz, «ederto» moldatzen dela dio. Noiz heldu zinen Euskal Herrira? 2007an etorri nintzen hona bizitzera. Aurretik, Frantzian ibili nintzen beharrean. Lagun bat neukan Markina-Xemeinen bizi zena, eta haren bidez etorri nintzen hona. ...  2010/11/05 - 01:18:02

Zazpi urte eta erdiko zigor eskaria, Oregi eta Ostolazari

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte astelehenean Borja Oregi eta Eneko Ostolaza markinarrak, «autobus bati eraso egitea» egotzita. Fiskalak zazpi urte eta erdiko kartzela zigor eskaria egin du gazte bien kontra. Defentsak, ostera, absoluzioa eskatuko du. 10:00etan hasiko da epaiketa. Egiten dieten akusazioa 2007ko urrian Markina-Xemeinen autobus bati eraso egitea da. Fiskalaren aldeak deituta, deklaratzera joan beharko dira asteleheneko epaiketara Eneko Etxaburu ondarrutarra, Estebe Gandiaga eta Urko Pagoaga markinarrak eta Zaloa Zenarrutzabeitia etxebarritarra. ...  2010/11/05 - 01:18:02

Merkatari txikiei zuzendutako topaketak egingo dira datorren astean

Leartibai Garapen Agentziak, Bilboko Ganberako Merkataritzako sailaren laguntzagaz, merkatari txikiei zuzendutako barrikuntza arloko IV. merkataritza topaketa antolatu du beste urte batez. Jardunaldia Markina-Xemeingo Esperantzako Berrikuntza Guneko eraikin barrian egingo da, datorren hilaren 11n, eguena, 14:30etik 16:30era bitartean. Bi enpresen esperientziak jendaurrera Aurreko urteko jardunaldietan egin modura, beste gauza askoren artean, aurten be Bizkaiko beste enpresa batzuen esperientzia barritzaileak eta «interesgarriak» aurkeztuko dituzte egueneko topaketetan. Hain zuzen be, Arrigorriagako Pamitxa okindegia eta Galdakaoko Modas Kobarena. ...  2010/11/05 - 01:18:02

Plan Orokorra ezagutarazteko bisitak egingo dituzte

Busturia Plan Orokorraren Aurrerapen Proposamena ezagutarazteko bisita gidatuak antolatu ditu Busturiko Udalak. Kultur taldeei, gazteei eta zaharrei zuzendutako bisitak izango dira, eta hiru egun desberdinetan egingo dituzte. Udalaren asmoa herritarrei eta taldeei Plan Orokorraren zehaztasun guztiak lekuan bertan azaltzea da. Atzo izan zen bigarren batzarra Joan den astean Plan Orokorraren aurkezpen publikoa egin ostean, atzo gaikako eztabaidari heldu zioten. Alkatea eta udal arkitektoak izan ziren bertan, eta etxebizitzaren proposamenaren zergatiak eta auzoz auzoko egitasmoak azaldu zituzten. ...  2010/11/05 - 00:42:01

Nagusientzako dantza ikastaroa antolatu du Elai-Alaik aurten ere

Gernika-Lumo Elai-Alai dantzari taldeak nagusientzako dantza ikastaroak antolatu ditu aurten ere. Parte hartu nahi duenak hilaren 12an izango du izena emateko aukera, eta Pasealekuko lokalera joan beharko du 19:00etan. Hemezortzi urtetik gora Hala, bi talde egin gura dituzte. Talde bat hasi berrientzako izango da, eta oinarrizko pausoak eta dantzak irakatsiko dizkiete haiei. Beste taldea dagoeneko dantzen ezagupen bat dutenentzako izango da. Horiek, dantzak hobetzeko eta berriak ikasteko aukera izango dute. Ikastaroa 18 urtetik gorakoentzat da. Gaztetxoenentzako dantza ikasturtea, aldiz, atzo bertan hasi zuten Elai-Alaikoek. ...  2010/11/05 - 00:28:04

Batzarra egingo du bihar Astra koordinadorak

Gernika-Lumo Batzarra egingo du bihar Astra koordinadorak. Arma lantegia izandakoan etorkizunerako proiektua aurkeztu zuten pasa den hilean Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok eta PSE-EEko bozeramale Jose Antonio Pastorrek. Hori dela eta, Astra proiektua garatzeko koordinadorak prestatu duen txostena aurkeztu gura die eragileei eta norbanakoei. Horretarako, batzarra egingo dute bihar, 17:00etan, gaztetxean. Herritarren eta taldeen parte-hartzea eskatu dute.  2010/11/05 - 00:28:04

Nabigatu euskaraz