(titulua)

This site requires JavaScript and Cookies to be enabled. Please change your browser settings or upgrade your browser.

Elantxobeko emakumezkoen taldean aritzeko deialdia egin dute

Hirugarren denboraldia hasi dute dagoeneko Elantxobe Arraun Taldeko neskek, eta taldea osatzeko arraunlari falta ikusita, eurekin entrenatzera animatu dituzte eskualdeko emakumeak. Urrian hasi ziren entrenatzen, eta gaur gaurkoz, hiru arraunlari eta patroia daude. Aurrekoetan moduan, denboraldi honetan ere, Elantxobegaz batel eta trainerilla ligekin hasiko dira lehian, eta ondoren, traineruetan aritzeko asmoa dute. Hain zuzen, aurreko [ ]  2018/12/05 - 02:05:05

Itsas hondoan da Bermeoko mugak aldarrikatzen dituen teila

Beste urte batez, Izaro uhartearen jabetza aldarrikatu du Bermeok Madalen Egunean. Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak esan ostean, Izaro uhartearen ipar-ekialderantza dauden mugak Bermeorenak direla gogorarazi du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek Juanjo Bereziartua bermeotarrak margotutako teila uretara bota ondoren. Bidegurenek adierazi duenez, aurten tradizioa, jaia eta artea batzen dira bermeotarrentzat hain garrantzitsua den egunean. Bereziartuari [ ]  2018/07/29 - 13:47:05

Elantxobeko mendi martxa egingo dute zapatuan

Zazpigarren urtez egingo dute martxa, eta 22 kilometroko eta 11 kilometroko ibilaldiak daude aukeran. Aurrekoetan bezala, Elantxobeko portuan hasi eta amaituko dituzte ibilaldiak. Ibilbide luzeena egingo dutenak 08:30ean irtengo dira, eta laburrekoak, ostera, 10:00etan. Atxurkulu Mendi Klubeko arduradunek jakitera eman dutenez, 15:00etan itxiko dute helmuga-kontrola. 22 kilometrokoa 14 urtetik gorakoek egin dezakete, baina, adinez nagusiak [ ]  2018/07/10 - 07:01:04

“Espero dugu herriko beste gazte batzuek gure bideari jarraitzea”

Zeruko Lainoa II arrantzontziaren jabea eta patroia da Andoni Goitiz Zorrozua (Elantxobe, 1984), eta beragaz lanean ari da Igor Diez Eiguren (Elantxobe, 1996). Arrantzale tradizioko familiakoak dira bi gazteak. Ilusioz hasi dute etapa berria, eta luzerako izatea espero dute. Hamar metroko “lebazalea“ prest dute arrantzarako, eta gogotsu daude. Zergatik erabaki zenuen abentura honetan sartzea? ANDONI [ ]  2018/07/01 - 17:04:04

Arrantzaleen santuari eskainitako asteburua

Tradizioari eutsiz, arrantzaleen patroiaren eguna ospatuko dute gaur Mundakan, Elantxoben eta Bermeon. Halaber, jai egun garrantzitsu horrek dakartzan festa eta ekimen berezietan parte hartzeko aukera aparta izango dute herritarrek. Sanpedroak ospatzeko adin eta zaletasun guztientzako jarduerak egongo dira, eta, hala, mundakarrek gaur goizen txistularien kalejiragaz hasiko dituzte jaiak. Ondoren, santuaren prozesioari ekingo diote, horri ohikoa [ ]  2018/07/01 - 17:04:04

Euskadiko Batel Txapelketa lehiatuko dute asteburuan

Arabako Legutio herriko estropada eremuak hartuko du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako arraun taldeentzat hain berezia den hitzordua. Zapatuan 16:00etan hasiko dira kanporaketak, eta domekan, 11:00etatik aurrera jokatuko dituzte finalak. 24 klubetako arraunlariek parte hartuko dute zapatu arratsaldeko saioan, eta Busturialdetik Bermeoko eta Elantxobeko ordezkariak ariko dira domekarako txartela lortzeko lehian. Bermeoko Arraun Elkartetik, neskak zein [ ]  2018/04/26 - 07:40:05

Herriko Irisgarritasun Planera bideratuko du inbertsio nagusia Elantxobeko Udalak

Martxoan burututako Osoko Bilkuran 2018. urteko aurrekontua 467.722,81 eurotakoa izatea behin betiko onartu zuen Elantxobeko Udalak. Aurtengo planteamendu ekonomikoa herriko garapenean dago oinarrituta, eta Herriko Irisgarritasun Plana bezalako inbertsioak egitera bideratuko da. 25.117,12 euroko superabitagaz eta 282.867,67 euroko gehikuntzagaz onartu zuen udalak 2017. urteko aurrekontuaren likidazioa martxoko osoko bilkuran; diru laguntzen kudeaketaren bidez lortu zuela [ ]  2018/04/13 - 10:55:06

Bizkaiko Batel Ligaren 7. eta 8. jardunaldiak jokatuko dituzte asteburuan, Bermeon

Arraun elkarteek gaur arratsaldera arte dute izena emateko aukera, baina, Bizkaiko Arraun Federakuntzak jakitera eman duenez, Bizkaiko klub guztietako 80 bat batelek parte hartzea espero dute. Zapatuan 15:30ean hasiko da 7. jardunaldia, eta biharamunean, berriz, 10:30ean. Nesken eta mutilen absolutu kategoriak izan ezik, gainontzeko kategorietako arraunlariak egongo dira Bermeoko portuan. Lerroko estropada izango da, eta [ ]  2018/03/24 - 01:23:06

Azaroak 5eko herri galdeketak (Elantxobe, Ibarrangelu eta Mundaka)

 2017/11/30 - 14:32:08

Botoa emateko zain dira Elantxobe, Ibarrangelu eta Mundaka

Orain arteko bide luzeari jarraipena emateko momentua izango du Euskal Herriak domekan. Hautetsontziak kalera atera, eta herritarrak protagonista sentiaraziko dituzte, etorkizuna beraien eskuetan dagoela irudikatuz. Hala, aurretik 167 herrik hartutako olatu gainean igeri egingo dute Bizkaia eta Gipuzkoako beste 13 herrik; horien artean, Elantxobek, Ibarrangeluk eta Mundakak. Hainbat ilusioz eta gogoz itxarondako eguna izango dute [ ]  2017/11/04 - 17:43:02

Nabigatu euskaraz