Busturialdeko HitzaErrigoiti – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Santa Kurtze Jaiak ospatuko dituzte ariatzarrek eta errigoitiarrek

Muxikako Ariatza auzoan bihartik domekara ospatuko dituzte santakurtzeak. Errigoitiko Bizkaigane auzoan, ostera, domekan ospatuko dituzte. Ariatzan, Imanol Enbeita Atxelipe txokoko presidenteak botatako pregoiagaz hasiko dituzte jaiak. Jarraian, bezperada eguneko tradizioari eutsiz, makailao jana eta porra txapelketa izango dituzte. Domekan ere, ohitura legez amaituko dituzte jaiak: Saragiaren hiletaren antzezpenagaz. Urtero sekretua izaten da antzerkiaren gaia, baina, [ ]  2018/09/20 - 23:03:02

Denek gozatzeko aukera zabala, sanantonioetan

Herri zein auzoetako jaiak egun handiak izaten dira herritarrentzat. Adin guztietako herritarrak batu, eta herrian sortutako giroaz gozatzeko aukera izaten baitute bertaratutakoek. Errigoitiko eleizalde auzoan eta Busturian ospatuko dituzte San Antonioak bihar eta asteburuan zehar. Bihar, meza eta janari herrikoia egingo dituzte bi herrietan. Busturian gainera, trikitilariek herria girotuko dute arratsaldean. Eta gauean, saltsa dantzaldia [ ]  2018/06/13 - 13:00:04

Julen Erezuma gernikarra Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finalera sailkatu da

Atzo gauean Errigoitiko Ikuilu txokoan jokatu zuten Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa. Puntu bakarreko aldea egon zen sailkapeneko lehenengo bien artean; 165,5 puntu batu zituen Erezumak, eta Julen Ibarguengoitiak 164,5 puntu. 158 puntugaz Koldo Gezuraga geratu zen hirugarren, eta 148,5 puntu lortu zituen Unai Agirre laugarrenak. Lurdes Ondaro eta Nagore Beitia sailkatu ziren bosgarren eta [ ]  2018/02/27 - 14:38:07

Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte Busturialdean

“Urriaren 1eko erreferenduma eragozteko estatu espainiarra hartzen ari den neurri errepresiboak direla eta”, horiek salatzeko eta erreferendumagaz bat egiteko deia egin du EH Bilduk. Hala, eta Katalunian gaur [irailak 20] gertatukoaren harira, Busturialdean ere katalanei babesa erakusteko elkarretaratzeak egin dituzte gaur, EH Bilduk deituta. Ekintzak Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat! Errepresiorik ez! lelopean egin dituzte, hain zuzen. [ ]  2017/09/29 - 00:20:03

San Antonio ospatzen ari dira Abiñan eta Errigoitin

San Antonio santuaren eguna da gaur, eta jai eguna dute gaurkoa Abiñan eta Errigoitin. Abiñako San Antonio baselizak ateak ireki ditu gaur, eta meza entzuteko aukera izan dute bertaratukoek. Ondoren, urteroko ohiturei eutsita, sardina erreak dastatzeko aukera eduki dute auzotarrek zein bisitariek. Eguraldi onagaz, gainera, lagun ugari batu dira. Tarteka ilara luzea ere egon da. [ ]  2017/06/26 - 00:27:09

Busturialdeko Gure Esku Dagok jendetza batu du gaur Gernika-Lumon

Erabakitzeko eskubidea daukan eta bere sasoia dela uste duen herria bildu da gaur Gernika-Lumon. Busturialdeko herri ezberdinetakoak batu dira leku berean; herria bat delako. Pentsamendu ezberdinak zituztenak elkarlanean hasi zuten bideari jarraipena eman diote gaur egindako ekitaldiagaz. Bermeon hasi zuten erabakitzeko eskubidearen aldeko bidea, baina Busturialde osora hedatu zen ondoren. Gizakateak batu zituen herritarrak lehenengo; [ ]  2017/03/15 - 21:01:04

Bizkaiko larrialdietarako anbulantzien zerbitzua “kolokan” dagoela diote langileek

Larrialdiak-Eulen Aldi Baterako Enpresa Elkarteak kudeatzen dituen Bizkaiko 25 anbulantzien langileen lan baldintzak tamalgarriak direla ohartarazi dute beharginek eurek. Duten egoera jasanezina salatu dute. Orain, itxaropenerako leiho bat zabaldu zaie. Datorren hilean enpresaz aldatuta, baldintzek hobera egin dezaketela sinetsita daude. Hala ere, hainbat arlo konpondu gabe dituzte. Larrialdiak-Eulen ABEE-k 2015eko irailean hartu zuen zerbitzuaren ardura, [ ]  2017/02/20 - 00:58:05

Babes sozialerako euskal sistema publikoaren aldarrikapena egin du LAB-ek

Espainiar estatuaren politiken erasoetatik babesteko, babes sozialerako euskal sistema publikoa eraikitzea proposatzen ari da LAB sindikatua. Bankuen mesedetara dauden gobernuek hartutako erabaki politikoengatik beharginen pentsioak arriskuan daudela diote. Hori dela eta, herritarrei egoeraren berri eman eta salaketarako kanpaina bat jarri du abian sindikatuak. Busturialdeko eta Lea-Artibaiko bost herri handienetan egon dira LABeko ordezkariak aste honetan, [ ]  2017/02/20 - 00:58:05

Busturialdeko sei talde, Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketan

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzeko helburuagaz, Bizkaiko Taldekakoa jarri du martxan gaur [otsailak 13] Bizkaiko Bertsolari Elkarteak. 30 taldek eman dute izena Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, bertso eskolak eta eskualdeak aktibatzeko antolatu duen txapelketa berrian. Busturialdeak sei talde izango ditu norgehiagokan. Taldekakoa giro informalean eta jai giroan gauzatzea du helburu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, eta batez ere, bertsolari hasi [ ]  2017/02/20 - 00:58:05

Busturialdeko indusketetan aurkitutako zenbait pieza ikusgai egongo dira Arkeologia Museoan

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoak Bizkaian egin diren indusketetan aurkitutako hamabost pieza bilduko ditu bihartik –urtarrilak 27– apirilaren 30era arte ikusgai egongo den Atzera begirakoa. Museoaren atzealdean erakusketan. Pieza horien guztien artean, Busturialdean aurkitutakoak ere ikusteko aukera izango du Bilbora bertaratzen denak. Azken lau urteetan Museoa azternaz aztarna programaren barruan, banakako eran, erakutsi izan diren [ ]  2017/01/31 - 01:01:07

Nabigatu euskaraz