Busturialdeko HitzaIbarrangelu â Busturialdeko Hitza
Busturialdeko albisteak
Sanandresek abenduko lehen asteburua berotu dute Ibarrangelun eta Bermeon
Urteko azken hilabeteari hasiera ezin hobea eman diote ibarrangelutarrek eta bermeotarrek. San Andres jaiak barikuan hasi ziren, eta domekara arte hainbat jarduera egiteko aukera eskaini diete herritarrei. Barikuan jaiei hasiera emateko kalejirak egin ostean, zapatua indar biziz hartu zuten Ibarrangeluko bizilagunek. Eguerdian bildu ziren tortilla txapelketako platerak prestatzen hasteko, eta giro ederra sortu zuten udaletxeko [ ] 2018/12/05 - 02:13:02
San Andres jaiak ospatuko dituzte Ibarrangelun eta Bermeon
Busturialdea San Andres jaietan murgilduko da asteburuan. Ibarrangelun eta Bermeon ospatuko dituzte jaiak. Bi herrietan barikuan San Andres egunarekin hasi eta domekara arte luzatuko da jaia. Bietan Euskaraldia egitasmoa baliatuko dute euskararen aldarria egiteko. Ibarrangelun urtero egiten duten lez Euskara eguna ospatuo dute domekan, Lorea taldearen laguntzagaz. Ibarrangeluko jaien protagonistak txapelketak izango dira; zapatuan tortilla [ ] 2018/12/05 - 02:13:02
Ibarrangeluko Udalaren eskariz, Bizkaibuseko A3526 lineak udako ordutegia dauka urrira arte
Mungia, Gernika-Lumo, Laida eta Laga hondartzak eta Ibarrangelu batzen dituen Bizkaibuseko A3526 lineak udako ordutegia izango du urriaren 1a arte. Hain zuzen, Ibarrangeluko Udalaren eskariz, udako ordutegia mantenduko dute datozen bi asteburuetan. Azken urteotan, irailaren 1etik aurrera, neguko ordutegia ezarri izan dute. Aurten ere horrela egin zuten, baina aurreko astean lortu zuen udalak urrira arteko [ ] 2018/09/20 - 23:15:02
Mikel Urigoitiak irabazi du Laga Loggin Surf Txapelketa
Zapatuko Longboard surf motako txapelketako onena izan zen zarauztarra, eta bere herriko bi surflari sailkatu ziren atzetik; Jon Garmendia geratu zen bigarren, eta Mikel de la Maza hirugarren. Ogoñope Surf Taldeak antolatutako proban Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko hondartzetako 44 surflarik parte hartu zuten. Horietatik erdiak Lagako hondartzako surflariak izan ziren. Txapelketa ondo atera zela [ ] 2018/06/24 - 18:07:05
Ibarrangeluko IX. Mendi Martxa, domekan
Ibarrangelutarrentzat ohitura bihurtu da gorpuztiak mendi ibilaldiagaz borobiltzea, eta domeka honetan hitzordua dute udalerriko auzoetatik barrena egingo duten martxan. Ibilbide luzeena egitera doazenek 08:00etan dute irteera-ordua Elexalden, laburrekoek, berriz, 10:00etan. Martxara joan gura dutenek Kultur Etxean izena eman dezakete, arratsaldeetan [17:00etatik 21:00etara]. Bestela, domekan bertan martxak hasi baino arinago izena eman ahalko da. Martxa luzerako [ ] 2018/06/24 - 18:07:05
Laga Loggin Surf Txapelketa lehiatuko dute zapatuan
Ogoñope Surf Taldeak egun osoko plana dakar zapaturako. Izan ere, txapelketa eta jaia batzen dituen proposamena prestatu dute. Longboard surf motako txapelketa da, eta 50 bat parte hartzailek lehiatuko dute. Hain zuzen, gonbidapen bidezko proba da; Kantabriatik Gipuzkoara arteko hondartzetako surflariak gonbidatu dituzte. Lagako surflariokin batera, Kantabriako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartza bakoitzetik hiruzpalauk parte hartuko [ ] 2018/06/18 - 11:23:05
âGustuko giroaâ izan dute zapatuan Ibarrangelun
Ekainaren 9an Lore dantza taldekoen eskutik hasitako Gorpuzti jaiak ospatu zituzten zapatuan, Ibarrangelun. Paella txapelketa eta pilota partidua izan ziren zapatuko protagonista nagusiak, eta adin guztietako herritarren parte hartze zabalagaz igaro zen jaien bigarren asteburua. Goizetik berotu zuten giroa herritarrek, eta eguerdian bere horretan jarraitu zuen giroak paella txapelketan. 14 paella aurkeztu zituzten ibarrangelutarrek, eta [ ] 2018/06/13 - 13:14:02
Lehen mailako pilotarien topaleku bilakatuko da Ibarrangelu, zapatuan
Lorea dantza taldeko beteranoek herritar denentzat prestatutako ekintzetan parte hartzeko gonbita luzatuz hasi zituzten barikuan Gorpuzti Jaiak, Ibarrangelun. Eta horrela, adin guztietako herritarren parte hartze zabalagaz igaro da jaien lehen asteburua. Musika eta dantza izan ziren protagonista asteburuan, eta 180 lagun batu ziren zapatuko herri bazkarian, Ibaetako frontoian. Zapatu honetan ere badute zerekin gozatu. Paella [ ] 2018/06/09 - 03:11:02
Surf Jaia ospatuko dute Lagan, domekan
Bizkaiko Surf Federazioak hainbat ospakizun egiten ditu urtero Bizkaiko hondartzetan, eta oraingo honetan Ibarrangeluko Laga hondartzan ipini dute hitzordua. 10:00etatik aurrera askotariko ikastaroak eta tailerrak emango dituzte ume eta gaztetxoentzat, doan. Goiz eta arratsaldez egingo dituzte ekintzak, eta parte hartzen dutenentzat bazkaria ere prestatuko dutela jakitera eman dute. Surf zaleentzat ez ezik, hondartza gustuko dutenentzat [ ] 2018/06/09 - 03:11:02
Herriko dantzarien eskutik datoz Ibarrangeluko gorpuztiak
Tradizioan oinarritutako herriko jai nagusiak hasteko dena prest dute Ibarrangelun. Bihar Gorpuzti Eguna ospatu, eta barikuan herriko jai nagusien txupinazoa dute ibarrangelutarrek. Aurten Lorea dantza taldeko nagusienek irakurriko dute pregoia, eta jarraian txupina jaurtita hasiko dira ofizialki gorpuztiak. Hala, domekan pregoilari lanetan ariko dira taldeko helduak, eta domekan umeen txanda izango da. Mezaren ostean dantzatuko [ ] 2018/05/30 - 18:54:04