Busturialdeko HitzaMendata – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Asto probak nagusi, Zarrabentako jaietan

Mendatako Mikel Deunaren jaiak ospatu zituzten mexikar giroan mendatarrek joan den asteburuan. Hala, baina, Zarrabentako jaiek hartuko dute horien erreleboa zapatuan eta domekan, eta Zarrabenta giroz beteko dute. Zarrabentakoen txanda da orain, eta auzoa giro eta kolorez bete gura dute. Horretarako, zapatua eta domeka ekintzaz bete dituzte. Urtero legez, aurten ere, asto probak izango dira [ ]  2018/10/08 - 08:00:11

[ARGAZKI GALERIA] Mendatako sanmigelak

 2018/10/02 - 02:45:03

Mendatako sanmigelak, mexikar giroan

San Migel jaiak ospatzen ari dira atzo hasita Busturialdeko hainbat herritan. San Migel egunez, mexikarrek hartu dute protagonismoa Mendatan. Meza ostean, photocall-ean argazkiak atera, eta kalejira egin dute Elexalde auzotik Mendaturi auzora. IKUSI HEMEN GAURKO ARGAZKI GALERIA Puro Relajo taldearen doinuek lagunduta eta Mexikoko janariak eta edariak dastatuta, giro ederra izan dute. Gauean ere talde nafarraren [ ]  2018/10/02 - 02:45:03

Iokin Garaik eta Silvia Trigerosek jantzi dituzte Mendataz Ezagutuz maratoiaren txapelak

Atzo lehiatu zuten Mendata Ezagutuz proba. Hemeretzigarrenez egin dute, baina, maratoia egin duten hamalaugarren biderra izan da aurtongoa. 570 pertsona batu ziren Mendatan, eta horietatik 41 izan ziren maratoia egin zuten korrikalariak. 40 kilometro inguruko lasterketa, hiru ordu, 35 minutu eta 40 segundotan egin zuen Garai oñatiarrak, eta ordubete beranduago heldu zen Trigeros abadiñarra. Antolatzaileen [ ]  2018/09/20 - 23:14:02

Egun eguzkitsuan, Nekazal azoka aukera bikaina

Eguraldi ona iragarrita zegoen, eta hala egin zuen. Domekan, egun eguzkitsua atera zen, eta Mendatak aukera paregabea zeukan herriari eskaintzeko. Egutegian gorriz margotuta dago Nekazal azokaren eguna; aurten ere, bere protagonismoa izatea lortu du. Jendetza batu zen domekan Busturialdeko herrian, 30 saltoki baino gehiagoko azokagaz gozatzeko. Salmahaiez gain, baina, izan zuten zer ikusi eta zer [ ]  2018/09/20 - 23:14:02

32 saltoki eta gehiago hartuko du etzi Mendatako 22. Nekazal Azokak

Domekarako hitzordu berezia jarrita dauka Mendatak: 32 salmahi bilduko dituen 22. Nekazal Azoka hartuko du. 10:00etarako guztia prest izango dute, eta, beraz, ordu horretatik aurrera, ortuariak, txakolina, gazta, ogia, euskal pastela, eztia, kontserbak, eskulanak eta beste hainbat ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera egongo da. Azoka 15:30ak ingurura arte egongo da zabalik. Hori, baina, ez da [ ]  2018/09/20 - 23:14:02

Bermeoko mugak berrestera

Izaro irlaren jabetza berrestera hurbilduko dira bermeotarrak domekan, Madalen egunean. Urtero modura, aurten ere kolorez eta festa giroz beteko dira Izaro inguruko urak, bai eta Bermeo, Elantxobe eta Mundaka ere. Hiru herri horiek izango dira egun berezi horren protagonista nagusiak. Bermeotarrek gogotsu emango diete hasiera madalenei, bezpera egunean Baztarre kaleko jaiak ospatuko baitituzte. Goizean goiz [ ]  2018/07/29 - 13:47:05

Construcciones Torrontegik irabazi du Bizkaiko Asto Proba Txapelketa

Mendatako probaleluan lehiatu zuten txapelketa domeka arratsaldean. Irabazleak 48 untza egin zituen, eta bost untza gutxiagogaz Urrola sailkatu zen bigarren. Miren Olabarrieta hirugarren sailkatuaren astoak 42 untza, 3/4 eta 1,70 metroko marka egin zuen. 2017an jokatutako proba ofizialetan puntu gehien bildutako hiru zaldiak sailkatu dira finalera. Mendatako Udalak, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak, Bizkaiko [ ]  2018/04/13 - 11:04:04

Jon Barrenetxeak irabazi du 24. Mendatako Udala Sari Nagusia

Gastronomia Vasca/Avia taldeko txirrindulari bizkaitarrak 11 segundo atera zizkion Ekin/SC Amorebieta taldeko Mikel Agirrebeitiari. Eta irabazlearengandik 35 segundora sailkatu zen Loiumat-P.G taldeko Mikel Hernandez. Bi ordu, hamabost minutu eta 53 segundotan amaitu zuen lasterketa Barrenetxeak. Mendiko eta tarteko helmugako sailkapenean ere bera izan zen lehenengoa. Lehen hiru helmugaratuen ostean, bi minutu eta 34 segundoko tarteagaz [ ]  2018/03/31 - 23:51:05

Mendata-Mendata 24. Txirrindulari Lasterketa lehiatuko dute zapatuan

Gazte mailako proba honetan, 130-150 txirrindularik parte hartzea espero dute antolatzaileek. Bizkaiko talde guztiekin batera, Arabako, Asturiaseko, Kantabriako eta Burgosekoak batuko dira Mendatan. Parte hartzaile kopuru zehatza zapatuan bertan jakingo dute. Izan ere, aurrez izena emateko aukera dago gaur eta bihar, eta zapatuan bertan lasterketa hasi baino ordu erdi arinagora arte izena eman ahalko da. [ ]  2018/03/24 - 01:32:07

Nabigatu euskaraz