Busturialdeko HitzaMundaka â Busturialdeko Hitza
Busturialdeko albisteak
Mundakako Txakolin Egunak eskaintza gastronomiko zabala ekarriko du
Urtearen amaiera iristear dagoela, beste batez dagoeneko ohitura handikoa bilakatu den jaialdi gastronomikoa ospatuko dute Mundakan. Izan ere, etzi Txakoli Egunaz gozatzeko aukera ederra edukiko dute udalerrira hurreratzen diren guztiek. Goiz osoan zehar zer edo zer dastatu edukiko dute bisitariek. 11:00etan emango diote hasiera Txakolin Egunari, eta eguerdira arte, Mundakako udaletxeko arkupeetan bilduko dira herritarrak. [ ] 2018/12/18 - 06:04:05
Mundakako Udalak herriko eraikin nagusietako berokuntza sistema berriztatu du
Zehazki, udaletxeko eta herriko eskoletako eraikinetan egin dituzte berokuntza sistema eraberritzeko lanak. Mundakako Udalak 59.994 euroko inbertsioa egin du lanak burutzeko. Egindako lanekin herritarren erosotasuna eta segurtasuna hobetu dute, eta aldi berean, ingurumenarekiko erantzukizuna kontuan hartuko dutela adierazi dute. Era horretara, bero sorgailua aldatu, berogailuen galdara gela berriztatu eta gas naturala hartzeko instalazioa ezarri dutela [ ] 2018/12/18 - 06:04:05
Txakolin zaporea hartu du Mundakak gaur
11:00etan eman diote hasiera, Mundakan Txakolin Egunari, eta bazkaltzeko ordura bitartean udaletxeko arkupeetan bilduta egon dira herritar eta bisitariak. Eguna lagun izan dute, eta adin guztietakoek giro aparta sortu dute. Herriko plaza bertoko txakolinaren erakusleihoa izan da, eta bertaratutakoek, bi txakolin mota dastatzeko aukera izan dute. Bakioko eta Busturiko ekoizleak eduki dituzte aukeran; Abio eta Amunategi zehatz esateko. Txakolinaz gain, beste [ ] 2018/12/18 - 06:04:05
Mundakako Florentino Larrinaga kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte
Mundakako Udalak jakitera eman duenez, guneak hainbat oztopo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat. Lanekin, kalean eta errepidean aurkitzen diren oztopo horiek ezabatu nahi dituzte. Patxi Fernandez Mundakako Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, gune batzuetan pertsona nagusiek edo mugikortasun arazoak dituztenek arazo asko izaten dituzte espaloitik errepidera igarotzeko . Modu horretara, errepidea eta oinezkoen bidea altuera berberan jarriko [ ] 2018/12/05 - 02:11:04
Santa Zezilia ospatuko dute Gernika-Lumon, Bermeon eta Mundakan
Urtero egin ohi duten legez musikarientzako egun bereziena dena ospatuko dute musikari eta musikazaleek. Santa Zezilia eguna aitzaki hartuta hainbat musika ikuskizun eskainiko dituzte bihar [azaroak 22] Bermeon, Gernika-Lumon eta Mundakan. Bermeon, herriko abesbatzak kalejira egingo du 20:00etan, Aurrekoetxea kaletik hasita. Gernika-Lumon, ostera, 19:30ean Segundo Olaeta musika eskolak Santa Zezilia kontzertua antolatu du. Ikuskizuna Lizeo [ ] 2018/12/05 - 02:11:04
Santa Katalina jaiak asteburua girotzera datoz Mundakara
Santa Zezili Eguna atzean utzi ostean, Santa Katalina Eguneko ospakizunek ordezkoa hartuko dute Mundakan. Santuaren eguna domekan bada ere, asteburu osorako egitarau zabala prestatu dutela nabarmendu du Mundakako Udalak, herriko elkarteen laguntzagaz. Modu horretara, zapatuan, santuaren bezpera egunean, hasiko dira herrikoak ospakizunekin. Bezpera egunean goizean goizetik batuko dira mundakarrak herriko plazako arkupeetan. Nola ez, dagoeneko [ ] 2018/12/05 - 02:11:04
Euskaraldiari ongi etorria emateko prestatzen ari dira Busturialdeko herrietan
Euskararen 11 egunak iristear daudela, eskualdeko herrietan Euskaraldiari hasiera emateko prestaketak egiten dabiltza azken hileotan. Bermeon, esaterako, ekimenaren aldeko argazkia atera dute udalbatzak, udal korporazioak eta langileek. Udalak erakunde moduan, eta udala osatzen dugunok ere, protagonista izan gura dugu ekimen honetan , azpimarratu dute Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Nere Mintegi eta Leire Bilbao udaleko langileek. [ ] 2018/12/05 - 02:09:12
[ARGAZKI GALERIA] Jai giroan heldu da Euskaraldia
2018/12/05 - 02:03:02
Ahoak bizi eta belarriak prest, Euskaraldiaren olatuari oratuta
Euskal Herriko hainbat eta hainbat udalerritan moduan, Busturialdeko herri batzuetan ere atzo hasi zituzten Euskaraldiagaz lotutako ekitaldiak. Iluntzean jai giroan eman zioten hasiera 11 egunez egingo duten ariketa sozialari. Ahobiziak eta Belarriprestak kalera atera ziren, euskararen aldeko euren konpromisoa agerian utziz. [IKUSI HEMEN ATZOKO ETA GAURKO ARGAZKI GALERIA] Bermeon, 20:00etan Goiko Plazan elkartu, eta Euskaraldiaren [ ] 2018/12/05 - 02:03:02
Danona Donea herri plataformak Mundaka Festivalaren aurkako sinadura bilketa jarri du martxan
Plataformaren arduradunek azaldu dutenez, dagoeneko 200 sinadura inguru bildu dituzte. Danona Donea herri plataforma Mundakako Santa Katalinan ospatzen den Mundaka Festivalaren aurka egiteko jaiotako taldea da, jaialdiaren arduradunek erakutsitako gardentasun ezari erantzuteko asmoagaz. Urte honetako uztailean jaiotako plataforman herriko bizilagunek eta eskualdeko hainbat elkarte eta taldek parte hartzen dute: Urdaibaietz eta Zain Dezagun Urdaibaik, esate [ ] 2018/11/13 - 00:13:03