Busturialdeko Hitza

Busturialdeko Hitza

Kopuruari barik, kalitateari begiratzen dion mendi martxa

Onditz Iturbe eta Paul Ormaetxea gailendu dira XII. Ibarruriko Mendi Martxaren lasterketan. Igorreztarrak eta muruetarrak aurkariak erosotasun osoz menperatu dituzte. XII. ekitaldiko martxa luze eta laburrak nahiz lasterketak 300 mendizale inguru erakarri dituzte.  2025/03/03 - 19:57:02

Erasoetan nahiz esprintera, Corres nagusi

Caja Rural-Aleak Euskaldun Txapelketaren orain arteko bi probak poltsikoratu ditu. Azkena zapatuan [martxoak 1] lehiatu dute: Ereñoko Udala Sari Nagusia. Gorka Corres gailendu da, Telcom etxeko Pablo Araren eta Eulen etxeko Meredithen aurretik.  2025/03/03 - 19:57:02

30.000 kilometro, Leginetxeren bidea omentzeko

Astelehenean [martxoak 3] hartuko dute New Yorkerako hegazkina Ignacio Corcuera 'Livingstone' eta Begoña Ugartek. Manu Leginetxe kazetari arratzuarrak duela 60 urte egindako bidea errepikatuko dute, auto klasiko batean 30.000 kilometro egin eta 20 herrialde zeharkatuz.  2025/03/01 - 20:59:04

Ia 300 mendizale, Ibarruriko Mendi Martxarako prest

Domekan [martxoak 2] egingo dute XII. Ibarruriko Mendi Martxa. 280 parte hartzaile inguruk aurretiaz izena eman dute, eta egunean bertan animatzeko aukera ere egongo da.  2025/02/27 - 18:24:02

Hamahiru urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri diote Mario Lopezi

Adin txikiko emakumezko bati hiru urtez sexu abusu jarraituak egitea leporatuta, Mario Lopez i hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, eta 80.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Zigorrak iraun bitartean, adingabeen saskibaloi entrenatzaile izateko inhabilitazio a ere jasotzen da epaian, eta g ainera, espetxe-baimenak edo baldintzapeko askatasuna baliatzen hasten denetik aurrera edo beste edozein arrazoirengatik espetxetik irteten denean, bost urtez, biktimaren etxebizitzatik 300 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua ezarri diote. Urtarrilaren 14tik 16ra izan zen epaiketa . Sexu-eraso jarraituak direla frogatutzat jo du epaileak, haragizko sarbidearekin eta larriagotzearekin , biktima bereziki zaurgarritzat jotzen baitu. Hainbat komunikabidek jakinarazi dutenaren arabera, epaian zehazten denez, kondenatua biktimaren babesgabetasun eta mendekotasun egoeraz baliatu zen; izan ere, epaileak ondorioztatu du biktimak zuen egoera pertsonala eta familiarra baliatu zuela entrenatzaileak erasoak egiteko, bere adinak eta karguak ematen zion botere posizioa erabiliz. Biktimak harekiko zuen beldurra ere erabiltzen zuen. Hain zuzen ere, epaian, Balorazio Integraleko Auzitegi Medikuntzako Unitateak egindako txostenak eta lekukoek egindako adierazpenek berretsi egiten dute biktimak urte horietan entrenatzailearen figurarekiko sentitzen zuen beldurra eta haren babesgabetasun egoera. Gainera, epaian azaldu dute izuan oinarritzen zela Lopezek entrenatzen zituen neskekin zuen harremana, beldurra eta mendekotasuna erabiltzen zituela esanez . Hala, auzitegiak dio sexu askatasunaren aurkako atentatutak gauzatzearen arrazoia beldurraren eta mendekotasunaren testuinguru hori dela. Saskibaloi entrenatzaile ohiak 31 urte zituen orduan, biktimak, berriz, 13 urte. Epaian jasotzen da gutxienez 50 alditan elkartu zela Lopez adin txikikoarekin, eta horietan sexu-izaerako jokabide ugari izan zituela, eta denboran eta intentsitatean areagotzen joan zirela. Epaiak dio erasotzailearekiko zuen menderakuntza egoeraren ondorioz hartu zuela parte biktimak topaketa horietan, eta ez bere borondatez. Hain zuzen ere, hori argudiatzeko, salatzailearen lekukotza koherentea, kontakizun logikoduna eta kontraesanik gabekoa dela dio auzitegiak, baita biktimak testuinguruaren azalpen argia egin zuela. Hala, Bizkaiko Auzitegiak fidagarritasun osoa eman dio emakumeari. Bestalde, epaian zehazten da akusatuaren jarrera zalantzazkoa eta funts gabekoa edo hutsala izan zela epaiketan; izan ere, instrukzio-epaitegian egindako lehen deklarazioan ukatu egin zuen edozein sexu-harreman, eta ahozko epaiketan biktimaren onespenagaz izandako musuak eta ukituak aipatu zituen . Hain zuzen ere, epaiak dio akusatuak sexu topaketa horiek egon izana aitortzea —nahiz eta denboran, maiztasunean eta edukian desadostasunak egon— prozeduraren giltzarria izan zela, salatzailearen adierazpenari sinesgarritasuna emateko . Lopezek hamar eguneko epea dauka EAEko Justizia Auzitegi Nagusian errekurtsoa aurkezteko. Gaitzespena. Epaiketak izan duen oihartzun mediatikoa oinarri izanda, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak gaitzetsi egin ditu justiziak indarkeria matxistaren biktimekin duen jokabideari buruz epaiketaren aurretik egindako zenbait adierazpen. Ez pertsona batek, ez talde batek, ez inork ezin du beretzat hartu justizia nahierara banatzeko ahalmena , azaldu du. Uste dute zilegi dela babesa ematea salaketa jarri zuen emakumeari zein indarkeria matxistaren biktimei, baina auziari buruz egindako zenbait adierazpen gaitzetsi dituzte, adibidez, hurrengoak: ez dugu ezer espero sententziatik , sistema judizial honek ez ditu babesten biktimak ., biktimari frogatzeko eskatzen zaiona ezinezkoa da , neska baten frogatzeko premian jartzen da arreta edota ez dugu zigorri behar, bermeak baizik . Bizkaiko Lurralde Auzitegiak uste du ezin dela horrelako urruntasunik eta nahitasun faltarik izan erakunde judizialen zein horietan parte hartzen dutenekiko: Inolako biktimari inoiz ez zaio exijitzen ezer frogatzeko. Bere kontakizuna entzuten da, eta erabakia hartu .  2025/02/25 - 16:04:04

Errepresio frankistak herritarrengan izandako eragina aztertuko du Aranzadik

Muxikako Udalak eta Aranzadik hitzarmena sinatu dute, herritarrek frankismoan jasandako errepresioari buruzko ikerketa egiteko. Bizpahiru urteko proiektua izango da, eta aste honetan hasiko dira herritarren testigantzak jasotzen; eguenean udal liburutegian jarri dute hitzordua.  2025/02/24 - 20:56:01

Errepresio frankistak udalerrian izandako eragina aztertuko du Aranzadik

Muxikako Udalaren eta Aranzadiren arteko hitzarmenari esker, frankismo garaian Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan herritarrek jasandako errepresioari buruzko ikerketa lan bat egingo dute Aranzadiko historialariek.  2025/02/19 - 01:04:01

Udal egoitza Pertsonarengan Zentratutako Arreta eta Lotura Fisiko/Kimikorik Gabeko Zentro izendatu dute

Bermeoko Sancti Spiritus udal zaharren egoitzak Pertsona Erdigune duen Arreta (PEA) ereduaren helburuak bete ditu Etxekulez proiektuagaz, eta "pertsonaren izaeran" oinarritutako arreta bateranzko emandako urratsa islatzen duen ziurtagiria jaso du, Cuidados Dignos Fundazioaren eskutik.  2025/02/17 - 23:46:02

Euskal derbia Malosten geratu da

Lointek Gernika Bizkaiak IDK Euskotren hartu du Malosten, ligako 21. jardunaldiak emandako euskal derbian. 71-65 gailendu da etxeko taldea, horrekin asteko bigarren garaipena poltsikoratuz, eta playoff postuetan mantentzeko borrokan jarraitzea ahalbidetuz.  2025/02/17 - 17:37:01

Pantera arrosak, zesta-puntaren oihaneko nagusi

Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak Eusko Label Winter Series txapelketa irabazi dute bigarrenez jarraian, finalean Ludovic Ladutxe eta Mikel Mantzisidor 2 eta 0 menperatuta. Ispastertarraren hirugarren txapela da, eta markina-xemeindarraren bigarrena.  2025/02/17 - 17:37:01

Nabigatu euskaraz