Sukarrieta, Busturialdeko hitza

Hitzako albiste zerrenda sukarrieta

Bastidaren sail osoa babestea «gehiegi» da, Foru Aldundiaren iritziz

Ricardo Bastidak Sukarrietan altxaturiko eraikin multzoa kultur ondare izendatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzak abiarazitako prozeduraren aurkako alegazioen nondik norakoak azaltzeko agerraldia egin zuen, herenegun, Josune Ariztondok Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura batzordean, EBko eta PPko eledunek, nork bere kabuz, eskatu ondoren. Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, zortzi alegazio aurkeztu zituzten, iragan abuztuaren 24an, Kultura diputatuak eta Josu Madariaga Ingurumen diputatuak. Jaurlaritzak Urdaibaiko Guggenheim Sukarrietan egitea eragotziko dio Aldundiari, Bastidaren eraikin multzoa kultur ondare izendatzea onartzen badu. ...  2010/10/14 - 23:00:04

Bizkaiak paradore bat behar duela eta Urdaibai leku «bikaina» dela dio PPk

Alderdi Popularrak Bizkaiak paradore bat beharko lukeela uste du. Horregatik, Patxi Lopezen gobernuari «beharrezkoak diren kudeaketak» egitea eskatu dio alderdi horrek Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duen ekimen baten bidez. Gainera, Urdaibai nabarmendu du PPk idatzian, paradorea egiteko «baldintza ezin hobeak» dituelako. Leopoldo Barreda PPko parlamentariak prentsa ohar bitartez azaldu duenez, «Bizkaia da paradore bat ez duen Espainiako probintzia bakarra». Paradore batek suposatzen duen «interes turistikoa» nabarmentzen du Barredak. Urdaibaiko Guggenheim «bai egingo dela» dio Bilbaok ...  2010/10/13 - 00:17:02

Sukarrietako Udalak Abaroa bidea argiztatzeko proiektua esleitu du

2009. urtean Abaroa auzoa argiztatzeko beharrezkoak ziren lanak egin ondoren, Sukarrietako Udalak Abaroa Munitiz bidea argiztatzeko proiektua egiteko lanak esleitu ditu. Gutxi kontsumitzen duten Led motako hogei kale-argi ipiniko dituztela jakinarazi du Udalak eta lan horiek datorren hilean hasiko dituztela azaldu du. Gainera, farola horien funtzionamendu ona bermatze aldera, Udalak Eleiz Bideko eta Txatxarramendiko argindar koadroak aldatuko ditu. Proiektua amaituko dute Jarduera horrekin Sukarrietako Udalak 2009an hasi zuen proiektua amaitutzat emango du. Lehenengo fasean kable-sarearen kanalizazio eta lurperatze lanak egin zituzten. Bigarren fasean, berriz, argiztapenari ekingo diote. Horrela, farolak ipintzen dituztenean amaitutzat emango dute proiektua. ...  2010/09/17 - 00:32:04

Portuondoko ainguratokiaren kontzesioa eskatzea onartu du aho batez udalbatzak

Sukarrietako udalbatzak aho batez onartu du Portuondoko ainguratokiaren kontzesioa eskatzea Espainiako Gobernuko Ingurumen ministerioaren menpe dagoen Kosta Mugapeari. 30 urteko kontzesioa eskatuko dutela jakinarazi dute, gune horren «erabilera ordenatua» bermatu asmoz. Bai Sukarrietako Udalak eta baita herritarrek eta ainguratokiaren erabiltzaileek ere, txukun mantendu gura dute hondartza, itsasadarra eta ontziralekua batzen diren gune naturala. Hori dela eta, Udalak Portuondoko ainguratokiaren gaineko proiektua idaztea eskatu zuen eta, gainera, beharrezkoak diren ingurumen-azterketak ere egin dituzte. Horiek ainguratokiak ez duela kalte ekologikorik eragiten ziurtatzen dute. Horregatik erabaki dute ainguratokiaren kontzesioaren eskaria egitea Kosta Mugapeari. ...  2010/07/21 - 23:06:04

Euskara sustatzeko lehenengo plana martxan ipini du Udalak

Sukarrietako Udalak herrian euskara sustatzeko ahalegina egin gura du. Horretarako, dagoeneko martxan ipini du euskara sustatzeko lehenengo plana. Euskara sustatzeko plan horrekin, herrian euskararen erabilera sendotzeko eta aberasteko lehenengo pausoa eman du Udalak. Plan horren baitan, herrian euskarak duen presentziaren eta erabileraren inguruko diagnostikoa egitea izango da lehenengo urratsa. Diagnostiko hori, elkarrizketen, analisi linguistikoen eta dokumentazio bilketari esker egin ahalko dute. Horrez gain, euskarari bultzada emateko egin daitezkeen jarduerak aurreikusiko dituzte. Horren bitartez, euskararen sustapenerako erabiliko duten hizkuntzalaritza-politika zein izango den erabakiko dutela jakinarazi dute. ...  2010/07/21 - 23:06:04

Urgell: «Ez, ez da, eta ez dakit Aldundiko zeinek ez duen hori ulertzen»

«Ez, ez da, eta ez dakit Bizkaiko Foru Aldundiko zeinek ez duen ulertzen mezu hori». Hala adierazi du gaur Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Urdaibai bailarako Guggenheim museoaren proiektuaz Radio Euskadin. Jaurlaritza egitasmo horren aurka dagoela berretsi du hark, eta «Urdaibain museoa egitearen aukera behin betiko baztertu behar da». Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren jarrera kritikatu du Urgellek, «etengabe ari delako gaia mahai gainera ateratzen». Aldundiak egin nahi du han museo berria. Bailaran denak ez daude alde. Kultura sailburuak esan du ingurumenaz gogoeta egiteko sortzaile, pentsalari eta artistentzat ekimenak antolatu nahiko lituzkeela Bizkaiko bailara hartan. ...  2010/07/20 - 23:57:01

Ekologistak Martxanen arabera, Guggenheim berriak ez luke Busturialdea dinamizatuko

Ekologistak Martxan elkarteak Urdaibaiko Guggenheim proiektua zalantzan ipini du, eta museoaren garapenaren aurka agertu da joan den barikuan Gasteizen emandako prentsaurreko batean. Haien ustez, Urdaibaiko Guggenheim museoak ez luke eskualdearen garapen ekonomikoa dinamizatzen lagunduko. «Interes espekulatiboei» erantzuten dion proiektua dela diote, gainera. Guggenheim museoaren handitzeak eskualdean izango lukeen efektuen inguruko txostena aurkeztu zuten agerraldi horretan. Proiektuaren funtsaren, bideragarritasunaren, arlo ekonomikoaren eta ingurumenaren inguruko hainbat galdera airean daudela azaldu dute ekologistek. ...  2010/07/20 - 00:44:01

Guggenheim proiektua bozen osterara arte utzi gura du Aldundiak

Datorren urteko foru hauteskundeak igaro artean Urdaibain Guggenheim museo bat egiteko proiektua alde batera uztea. Horixe proposatu berri dio Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari. Egitasmoak aurrera egiteko, «blokeo egoera saihestea» da Aldundiaren helburua, Jaurlaritzari gutun bidez adierazi dionez. Bilboko Guggenheim museoa Urdaibaira zabaldu eta beste museo bat egin nahi du Aldundiak, baina Jaurlaritzaren baiezkoa behar du hartarako, eta oraingoz, ez du. Museoko fundazioaren gobernu batzordearen bilerara deitzeko eskatuz, eskutitza igorri zion Blanca Urgell Kultura sailburuak Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiari. Gutun hari beste batekin erantzun dio Bilbaok, Juan Maria Aburto Aldundiko eledunak herenegun agerraldi batean azaldu zuenez. ...  2010/07/14 - 23:03:01

Hareaz bete ondoren, zabalik dago berriro Sukarrietako Toña hondartza

Sukarrietako Udala Toñako hondartza hareaz betetzen izan da egunotan. Hori dela eta, itxita egon da. Hala ere, behin lan horiek amaituta, zabalik da berriro. Herritarrek eta bisitariek sarri erabiltzen duten hondartza da Sukarrietako Toña eta Udalak, horren mantenua bermatu asmoz, harea gehiagoz bete du. Guztira, inguruetatik hartutako 500 metro kubiko harea erabili ditu Udalak Toñako hondartzarako. Udalak hartzen duen ohiko neurria da Toña hondartza hareaz betetzearena. Izan ere, neguko denboraleek hondartza horretan dagoen hareari kalte egiten diote. Hori egiteko beharrezkoak diren baimen guztiak ditu Udalak, Kosta Mugapearena zein Urdaibaiko Patronatuarena. ...  2010/07/14 - 23:03:01

Liskar politikoak alde batera utzita, Guggenheima izan dute aztergai

Urdaibaiko Guggenheim izan zuten hizpide herenegun EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko egitasmoa azkenetan den arren. Jesus Mari Lazkano pintore eta egitasmoaren sustatzailearen iritziz, «alderdikeria» nagusitu da proiektu horren harira irekitako eztabaida politikoan eta prozeduran. Eta soseguz hausnartzeko eta eztabaidatzeko tartea eskatu du. Ramon Zallo EHUko Ikus-entzunezko komunikazio katedradunak ulertzen du Eusko Jaurlaritzak egitasmoari ezezkoa eman izana. «Aldundiak ez du ezer negoziatu nahi izan, egitasmoa inposatzen saiatu da, San Mames Barriarekin egin zuen bezala. Pentsatu zuten `guk aurrera egingo dugu eta baiezkoa emateko beste aukerarik ez dute izango´. Oraingoan ez zaie ondo atera». Aldundiak «nagusikeria politiko jasanezinez» jokatu du, Zalloren arabera. ...  2010/07/13 - 23:52:03

Nabigatu euskaraz