(titulua)

"画像"

"画像"

ドメインが無効な状態です。

「 www.atxukale.com 」のページは、ドメインが無効な状態です。
ウェブサイト管理者の方はこちらから変更・更新を行ってください。

「 www.atxukale.com 」is Expired or Suspended. The WHOIS is here.

"バリュードメイン"

Mutrikuko Ahotsak

Mutrikun, beste hainbat herrixetan bezela, egonak dira Ahotsak.com proiektuko lagunak. Bertako pertsonei eginadako hainbat grabazio sarean ditxugu, edozeinek edonundik, eta  2014/02/04 - 23:57:08

Rafael Uribarren diputatuak Mutrikuko herritarrekin bilera egingo du

Rafael Uribarren diputatuak Mutrikuko herritarrekin bilera egingo du herriko eta Gipuzkoako gaiez hitz egiteko Rafa Uribarren Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapenerako Departamentuaren diputatua mutrikuarrekin elkartuko da asteazkenean, otsailak 9, Mutrikuko Zabiel Jauregian, arratsaldeko 18.30ean. Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri emango du aurrenik diputatuak. Segidan, han bildutako arduradunek euren iritzi eta ekarpenak aurkezteko eta Uribarrenekin partekatzeko aukera izango dute. Deialdia irekia izaki, bilerara joan nahi duenak 943112337 zenbakira deitu edo gipuzkoaeraikitzen@gipuzkoaeraikitzen.net helbidera mezua igorri besterik ez du. Info: www.gipuzkoapartehartzen.net  2011/02/04 - 15:03:10

Institutuko gurasoei zuzendutako hitzaldiak

Hurrengo martitzenean (abenduaren 14a) Institutuko liburutegian izango dugu Idurre Guraso Elkarteak ikasturte honetan antolatutako bigarren hitzaldia. Hitzaldi hauek institutuan dauden ikasleen gurasoei zuzenduta daude. Oraingoan Familia eta nerabetasunaren gaia landuko dugu. Gai hau beste bi saioekin osatuko da. Aurrez bidali izan diren oharretan akats bat dago. Hitzaldietako hasierako ordua 18.30 jartzen duen arren, hitzaldiak 18.15etan hasiko dira. Hau kontutan izan eta puntualtasuna zaindu mesedez. Hau da ikasturtean zehar izango dugun hitzaldien zerrenda: - Ikasteko zailtasunak eta ikasteko trebetasuna. Azaroaren 16an (asteartea) arratsaldeko 18:15etan. - Familia eta nerabetasuna 1. Abenduaren 14ean (asteartea) arratsaldeko 18:15etan. - Familia eta nerabetasuna 2. Urtarrilaren 18an (asteartea) arratsaldeko 18:15etan. - Familia eta nerabetasuna 3. Otsailaren 15ean (asteartea) arratsaldeko 18:15etan. - Gurasoentzako hezkuntza estrategiak. Martxoaren 15ean (asteartea) arratsaldeko 18:15etan. - Gizarte trebetasunak eta gatazkak konpontzea. Maiatzaren 17an (asteartea) arratsaldeko 18:15etan. Animatu eta parte hartu, gai interesgarriak dira eta.  2010/12/10 - 11:11:04

Mutrikuko ahotsak sarean

Denok ezagutzen dugu orain dela bi urte Mutrikuko kantu zaharrak berreskuratzeko abian jarri zen proiektua. Proiektu honek emaitza desberdinak izan ditu, alde batetik denok ezagutzen ditugun katuen CDak, baina badago beste emaitza interesgarri bat. Proiektuaren hasieran, hainbat elkarrizketa egin ziren garai bateko kantuen arrastoak aurkitzeko asmoz, eta grabazio hauek ahotsak.com taldearen eskura jarri ziren. Helburua: Mutrikuko hizkera eta aspaldiko pasadizoak guztion eskura jartzea ahotsak.com taldearen laguntzarekin. Ahotsak.com proiektuaren helburua Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da. Horretarako gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzen dute Ahotsak.com webgunetik. Emaitza hauek ikusteko orain arte ezinbestekoa zen beraien webgunera joatea, baina egin berri duten berrikuntza bati esker, posible dugu Mutrikuko emaitzak gure webgune edo blogean jartzea. Aukera hau aprobetxatuz Atxukale.com atarian dituzue Mutrikuko ahotsak , ahotsak.com webgunean publikatu diren Mutrikuarren elkarrizketak .  2010/12/09 - 11:25:05

25 urte Mutrikun Irratia

Kaixo lagunok,orain dela 25 urte jarri gendun Mutrikun irrati txiki bat. 25 urte pasa dira eta datorren urtean, abuztuan, berriro ere ipiniko dogu beste irratitxoa. Ez dakigu zenbat denbora,ia jendia animatzen bada,programa batzuk egiten. Etxian egin eta bidali grabauta edo email batekin, programazio bat egiteko. Programa asko bidali ta gero, programazio haundiagoa izango da. Musika, Mutrikuko taldeak,irrati irakasleak,eta abar. Hasiko naiz lokal bat ikusten alokatzeko. Anima zaitezte denok!!  2010/11/01 - 15:09:05

Mutrikuarron aspaldiko kontuak

Orain dela gutxi, urte honetan bertan, eduki dut Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP erderaz) argitaratutako liburu baten berri: "Los viajes pesquero-comerciales de guipuzcoanos y vizcainos a Terranova (1530-1808): régimen jurídico" Margarita Serna Vallejok idatzia. Irakasle hau Cantabria Unibertsitateko katedraduna da, eta egia esan lan bikaina egin du. Baina, pentsatuz gogokoa izango duzuela, bertan agertzen diren Mutrikuri buruzko hainbat pasadizo azaldu nahi nizkizueke. Honela hasten da Joxe Angel Ulaziak bidali digun artikulua. Bidali dizkigun bi dokumentuak PDF formatuan eskuragarri jartzen ditugu guztiontzat. - Artikulua - Garaiko kronika  2010/10/17 - 19:11:06

MENDI ZIKLOA

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta mendiarekin lotutako ikus-entzunezkoen zikloari hasiera emango zaio Ostegun honetan (Urriak 7). Urriko Ostegun guztietan izango dugu emanaldiren bat ikusgai Zabiel kultur etxeko aretoan arratsaldeko 19:30etan . URRIAK 7 Khan Tengri "Mendikate Zerutiarra".(**Iñaki Santiso**) URRIAK 14 Ama Dablam .(**Iñigo Loiola**) URRIAK 21 Bugabos . Kanada-ko mendi harkaiztsuak.( Igor Mendizabal "Goxarri" ) URRIAK 28 Koskulak .( Felipe Uriarte )  2010/10/17 - 19:11:06

Kalbaixotako bertso jaialdia

Datorren barixakuan, irailak 10, Kalbaixotako bertso jaialdia ospatuko da. 22:30etan Miruaitz pilotalekuan. Parte hartuko duten bertsolariak: - Igor Elorza - Estitxu Arozena - Ander Lizarralde - Sebastian Lizaso - Aitor Sarriegi Sarrera: 4€ Antolatzailea: Mutrikuko Bertso Eskola  2010/10/17 - 19:11:05

Kalbaixuak ala Galbaixuak?

Nik "Kalbaixuak" esan eta idatzi izan det beti, baina aurreko baten ezetz, "Galbaixuak" dala zuzena esan zidaten. Zuek zela esaten dezute?  2010/09/13 - 22:31:04

Zapatu honetan Mutrikun Tabernetan-Kalean Kantuz aritzeko gonbidapena

Neguan antolatu genuen honelako ekitaldi bat eta jendea oso gustora geratu zen. Mutrikuko Kantu Zaharren diskoa atera ondoren herritar askok esan zigun honelako zerbait antolatu beharra zegoela, beste inguruko herrietan egiten den moduan. Eskaera horri erantzunez antolatu genuen lehenengoko saio hura, eta oso arrakastatsua izan zen, eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere. Hainbat herritarrek berriro antolatzea eskatu ziguten, eta bigarren saioa zapatu honetarako antolatu dugu. Oraingoan arratsaldez egingo dugu, 19.00etan hasi eta talde guztiak 20:30 aldera beheko plazan batuko dira azken kantuak kantatzeko. - Helburua: Mutrikuar guztiontzako ohitura hau berreskurtzea. - Nola: Ba beti egin izan den moduan, kalera atera eta tabernaz taberna kantuan arituz - Zergatik: Gure kulturaren zati hau ezin dugulako galdu Beraz, dei hau zabaldu nahi dugu herrian: Animatu zaitezte eta kantatzen dagoen jendearekin bat egin, eta zuek ere kalez kale, tabernaz taberna giro onean kantuan aritu. Hemen jartzen dizkizuegu neguko saioan grabatutako pare bat bideo Oso ondo pasatuko dugu elkarrekin, seguru baietz !!  2010/07/08 - 17:17:02

Nabigatu euskaraz