Kuba mundua balitz

Berdintasunaren ajeak

Kubara iritsi nintzenetik pentsatu dut behin eta birritan zeinen zaila den berdintasunean bizitzea. Denen artean banatzea lurralde batean dauden aberastasun eta miseriak. Zeinen gutxi balio dugun! Nola, lehen aukera dugun unetik, gure buruaren salbazioa bilatzen dugun, ondokoari zer ostia gertatzen ari zaion begiratu gabe. Kuba pobrea da. AEBek blokeo ekonomiko gordina ezarrita dute lurralde honen gain, eta horrek jendearen eguneroko bizitzan eragin izugarria du, erosi eta kontsumitu behar dituzten produktu askoren prezioa jende gehienaren ahalmenetatik kanpo utzita. Horrek zaildu egiten du eguneroko bizitza. Mesfidantzak, burokrazia astunak, askatasun indibidualen murrizketak ere zaildu egiten dute herritarren eguneroko bizitza. Ez nuen ezagutu Sobiet Batasuna. Badakit urrutitxo dagoela Kuba Sobiet Batasunaren eredutik. Baina kutsatu zaizkio gaitzak. Baten batek esan zidan hemen egiten ari elkarrizketetako batean: lubakietan ez dago askatasunik: kanpokoari mesfidantzaz begiratzen zaio, eta barrukoari ere bai, traidore balitz ere. La Habanako kaleetan nabaria da azken urteotan izan den hobekuntza. 1997an izan nintzenean, egoera askoz ere traketsagoa zen. Orain beste giro bat arnasten da. Hala ere, gazte ugarik hemendik alde egitearekin amesten dute. Estatuak eman die heziketa eder bat, herrialde pobreetan eredugarria litzatekeen kultura orokor bat. Eta orain, askok alde egitearekin amesten dute: ¨% gaztetik 80k alde egin nahi dugu¨, esan dit soziologo gazte batek. Hainbestekoa al da kopurua? Pentsatu dut, eta tristatu naiz. Zeren umeak ondo ikusten ditut hemen, non-nahi ibiltzen naizela. Narrats, edo gose itxurako inor gutxi ikusten da hiriburu honetan. Eta Haiti, Salvador, Nikaragua, Jamaika, Santo Domingo irudikatu ditut… Eta Afrika beltzeko umeen begi etsietan konparatu nahi izan ditut hemengo umeen barre algarak. Eta pena barreneraino sartu zait. Zeren mundua, bidezkoa izatekotan, Kubaren antzekoagoa litzateke Kanada, Italia, Euskal Herria edo Etiopia baino. Eta hemengo gazteek Italia, Kanada eta Espainia dute amets. Etiopia ez da existitzen haientzat.  2015/03/05 - 17:14:02

Beltzak eta txuriak

Kubako presondegietan dauden gehienak beltzak dira. Hala aitortu du Fidel Castrok berak Ignacio Ramonetekin egindako liburuan. Ohartu naiz, La Habanan nagoenetik, beltzak direla kaleko trikimailuetan, prostituzioan eta trapitxeoetan dabiltzan gehienak. Aldiz, estatuaren instituzioetan, unibertsitatean, komunikabideetan eta bestelako gizarte eragileetan aurpegi txuriak ikusi ditut batik bat. Iraultzak lan handia egin du arrazismoa gainditzeko, eta arraza guztietako gizakien arteko berdintasuna lortzeko. Baina argi dago oraindik ez duela lortu. Izan ere, mende askotako zapalkuntza ez da gainditzen ahal hamarkada gutxi batzuetan. Lan asko beharko da egin herri honetan gizartearen erdia osatzen duten azal beltzeko gizon-emakumeek benetako berdintasuna lor dezaten, berdintasuna egiazkoa dela sines dezaten. Zeren ez da nahikoa legeek berdintasuna aipatzea eta bultzatzea. Gizarteak berak sinestu egin behar du; eta, talde zapalduak –beltzek osatuak- gainditu egin behar du mende askotako autofobia, egoera berriak eskaintzen dien aukera probestu ahal izateko.  2015/03/05 - 17:14:02

Abenduaren 2ari begira

Abenduaren 2a egun historikoa izango delako zurrumurruak entzuten dira La Habanan. Fidel Castrok agerraldi publikoa egingo duela ere entzuten da han eta hemen. Baina jendaurrean agertzen bada, zer esango ote du komandanteak? Kubatar guztien begiradak une horretara zuzenduta daude. Eta kubatarrenak ez ezik, munduko hedabide eta herritar ugariena ere bai. Hasteko eta behin, Kubako Armada Iraultzaileak desfile militar erraldoia egingo du, Aldi Bereziaz geroztik lehen aldiz. Erakustaldi militar horretan, gerra tresneria berria erakutsiko omen dute. Hala esan dit Armadako teniente-koronel batek. Inperioari hortzak erakutsi behar zaizkio, bada ez bada ere. Lehengoan irudi batek txundituta utzi ninduen. La Habanako kaleetatik paseatzen nindoala, hamar bat urteko hiru neskato tiro praktikak egiten ari ziren eskola batean. Ene! Pentsatu nuen, beraz, egia da kubatarrek diotena: “Hemen yankiak sartuko balira, denok gaude prestatuta aurre egiteko”. Beharbada horri beldurra diotelako ez dira sartu inperioko soldaduak Girongoaz geroztik. Seguru haiek ere arretaz jarraituko dutela Fidelen agerraldia, edo abenduaren 2an gertatuko dena. La Habana jantzia prestatzen ari da, ongi daki-eta, munduaren begiak harengan jarrita izango direla abenduaren 2an.  2015/03/05 - 17:14:02

Desfilea

Azkenean ez zen atera Fidel hilaren 2an, bere urtebetetzearen harian antolatu zituzten ekitaldietan. ¨Oso gaizki egon behar dik ez ateratzeko¨, esan dit hemen aspaldi bizi den euskaldun batek. Bere osasunari buruzko esamesak non-nahi entzuten badira ere, kaleko inork ez daki Nagusia zer moduz dagoen. Desfile militarrean indar erakustaldia egin nahi izan zuen Kubak, baina mezu politikoa hauxe zen: eskua luzatzen diotela Washingtoni negoziatzen hasteko. Alegia, kredentzialak erakutsi eta gero, giharra eta ahalmena azaldu eta gero, eskua eskaini hitz egiten hasteko.Zer negoziatzeko, ordea? Kuban datozen urteotan egin beharreko doikuntza eta aldaketak, akaso? ¨Ulertzen dakienari, hitz gutxi!¨, esan dit kubatar batek. Bestetik, La Habanako karriketan Fidelen urtebetetzearen ekitaldiei beha zeuden bitartean, denek Caracasi begira zeuden hemen, bularra estututa. Chavezek erraz irabazi du berriro, eta, hemen, kubatar askok arnasa hartu dute sakon, eta bezperan baino hobeto lo egin, inolako zalantzarik gabe. Zeren, Kubako herritarren bizimolde hobekuntza txikian, Venezuelaren itzala oso handia da, ez Sobiet Batasunak garai batean izan zuenaren heinekoa, baina bai oso kontuan hartzekoa. Sei urte gehiago Iraultza Bolivartarrarentzat. Sei urte Kubako Iraultzarentzat, eta Raulen taldearentzat. Eta zalantzarik gabe sei urte hauek Kubarentzat oso garrantzitsuak izango dira, datozen hamarkadetako panorama politikoa argituko dutenak.  2014/06/30 - 16:29:06

Independentziaren kostuak

Kuban bi hilabete izan eta gero, ohartu naiz, azkenean, Karibeko uharte eder horretan bizi duten arazo politikoaren funtsa ez dela sozialismoa, kapitalismoa edota zer eredu ekonomikoren bidez antolatuko duten jendarte hura. Nire ustez, hori beste auzi sakonago baten azpian dago: burujabetza edo independentzia politikoaren auziaren azpian, hain zuzen ere. Kubak Iraultza sozialista jarri zuen indarrean 1959ko urtarrilaren 1ean, Jose Martiren ideietan oinarrituta. Fidelek eta gainerakoek meritu handiz gidatu dute herrialdea ia 50 urteotan. Akatsak egin dituzte, nola ez, eta estalinismoaren itzalak handiak dira, oraindik ere herri honetan. Kubara etortzen diren milaka atzerriko ezkertiarrek zuzen-zuzen egiten dute topo, egunero, akats horien aurka. Baina ez da erraza, lubakietan dagoenarentzat, Ambrosio Fornet editore ezagunak esan zidanez. AEBen blokeo ekonomikoari aurre egin diote, Aldi Berezikoaren tamainako krisiei aurre egin diete. Baina oraindik lubakietan dago Kuba. Zeren AEBetatik 80 mila eskasera dagoen herrialdea munduko inperioaren begiradapean dago beti. Kuba kapitalista balitz, soilik AEBen menpe luke etorkizuna. Alegia, AEBen menpeko herria izatera joko luke ezinbestez. Ez da bideragarria, bestela, ekonomikoki. Burujabea izaten jarraitzen badu, berriz, arazoak izango ditu beti: zeren Kuba herrialde pobrea da, eta independentziak baditu kostuak Kuban, Euskal Herrian ere, izango lituzkeen bezala.  2014/06/30 - 16:29:06

Independentziaren kostuak

Kuban bi hilabete izan eta gero, ohartu naiz, azkenean, Karibeko uharte eder horretan bizi duten arazo politikoaren funtsa ez dela sozialismoa, kapitalismoa edota zer eredu ekonomikoren bidez antolatuko duten jendarte hura. Nire ustez, hori beste auzi sakonago baten azpian dago: burujabetza edo independentzia politikoaren auziaren azpian, hain zuzen ere. Kubak Iraultza sozialista jarri zuen indarrean 1959ko urtarrilaren 1ean, Jose Martiren ideietan oinarrituta. Fidelek eta gainerakoek meritu handiz gidatu dute herrialdea ia 50 urteotan. Akatsak egin dituzte, nola ez, eta estalinismoaren itzalak handiak dira, oraindik ere herri honetan. Kubara etortzen diren milaka atzerriko ezkertiarrek zuzen-zuzen egiten dute topo, egunero, akats horien aurka. Baina ez da erraza, lubakietan dagoenarentzat, Ambrosio Fornet editore ezagunak esan zidanez. AEBen blokeo ekonomikoari aurre egin diote, Aldi Berezikoaren tamainako krisiei aurre egin diete. Baina oraindik lubakietan dago Kuba. Zeren AEBetatik 80 mila eskasera dagoen herrialdea munduko inperioaren begiradapean dago beti. Kuba kapitalista balitz, soilik AEBen menpe luke etorkizuna. Alegia, AEBen menpeko herria izatera joko luke ezinbestez. Ez da bideragarria, bestela, ekonomikoki. Burujabea izaten jarraitzen badu, berriz, arazoak izango ditu beti: zeren Kuba herrialde pobrea da, eta independentziak baditu kostuak Kuban, Euskal Herrian ere, izango lituzkeen bezala.  2008/01/23 - 21:30:49

Desfilea

Azkenean ez zen atera Fidel hilaren 2an, bere urtebetetzearen harian antolatu zituzten ekitaldietan. ¨Oso gaizki egon behar dik ez ateratzeko¨, esan dit hemen aspaldi bizi den euskaldun batek. Bere osasunari buruzko esamesak non-nahi entzuten badira ere, kaleko inork ez daki Nagusia zer moduz dagoen. Desfile militarrean indar erakustaldia egin nahi izan zuen Kubak, baina mezu politikoa hauxe zen: eskua luzatzen diotela Washingtoni negoziatzen hasteko. Alegia, kredentzialak erakutsi eta gero, giharra eta ahalmena azaldu eta gero, eskua eskaini hitz egiten hasteko.Zer negoziatzeko, ordea? Kuban datozen urteotan egin beharreko doikuntza eta aldaketak, akaso? ¨Ulertzen dakienari, hitz gutxi!¨, esan dit kubatar batek. Bestetik, La Habanako karriketan Fidelen urtebetetzearen ekitaldiei beha zeuden bitartean, denek Caracasi begira zeuden hemen, bularra estututa. Chavezek erraz irabazi du berriro, eta, hemen, kubatar askok arnasa hartu dute sakon, eta bezperan baino hobeto lo egin, inolako zalantzarik gabe. Zeren, Kubako herritarren bizimolde hobekuntza txikian, Venezuelaren itzala oso handia da, ez Sobiet Batasunak garai batean izan zuenaren heinekoa, baina bai oso kontuan hartzekoa. Sei urte gehiago Iraultza Bolivartarrarentzat. Sei urte Kubako Iraultzarentzat, eta Raulen taldearentzat. Eta zalantzarik gabe sei urte hauek Kubarentzat oso garrantzitsuak izango dira, datozen hamarkadetako panorama politikoa argituko dutenak.  2008/01/23 - 21:30:48

Desfilea

Azkenean ez zen atera Fidel hilaren 2an, bere urtebetetzearen harian antolatu zituzten ekitaldietan. ¨Oso gaizki egon behar dik ez ateratzeko¨, esan dit hemen aspaldi bizi den euskaldun batek. Bere osasunari buruzko esamesak non-nahi entzuten badira ere, kaleko inork ez daki Nagusia zer moduz dagoen. Desfile militarrean indar erakustaldia egin nahi izan zuen Kubak, baina mezu politikoa hauxe zen: eskua luzatzen diotela Washingtoni negoziatzen hasteko. Alegia, kredentzialak erakutsi eta gero, giharra eta ahalmena azaldu eta gero, eskua eskaini hitz egiten hasteko.Zer negoziatzeko, ordea? Kuban datozen urteotan egin beharreko doikuntza eta aldaketak, akaso? ¨Ulertzen dakienari, hitz gutxi!¨, esan dit kubatar batek. Bestetik, La Habanako karriketan Fidelen urtebetetzearen ekitaldiei beha zeuden bitartean, denek Caracasi begira zeuden hemen, bularra estututa. Chavezek erraz irabazi du berriro, eta, hemen, kubatar askok arnasa hartu dute sakon, eta bezperan baino hobeto lo egin, inolako zalantzarik gabe. Zeren, Kubako herritarren bizimolde hobekuntza txikian, Venezuelaren itzala oso handia da, ez Sobiet Batasunak garai batean izan zuenaren heinekoa, baina bai oso kontuan hartzekoa. Sei urte gehiago Iraultza Bolivartarrarentzat. Sei urte Kubako Iraultzarentzat, eta Raulen taldearentzat. Eta zalantzarik gabe sei urte hauek Kubarentzat oso garrantzitsuak izango dira, datozen hamarkadetako panorama politikoa argituko dutenak.  2007/01/05 - 13:47:01

Independentziaren kostuak

Kuban bi hilabete izan eta gero, ohartu naiz, azkenean, Karibeko uharte eder horretan bizi duten arazo politikoaren funtsa ez dela sozialismoa, kapitalismoa edota zer eredu ekonomikoren bidez antolatuko duten jendarte hura. Nire ustez, hori beste auzi sakonago baten azpian dago: burujabetza edo independentzia politikoaren auziaren azpian, hain zuzen ere. Kubak Iraultza sozialista jarri zuen indarrean 1959ko urtarrilaren 1ean, Jose Martiren ideietan oinarrituta. Fidelek eta gainerakoek meritu handiz gidatu dute herrialdea ia 50 urteotan. Akatsak egin dituzte, nola ez, eta estalinismoaren itzalak handiak dira, oraindik ere herri honetan. Kubara etortzen diren milaka atzerriko ezkertiarrek zuzen-zuzen egiten dute topo, egunero, akats horien aurka. Baina ez da erraza, lubakietan dagoenarentzat, Ambrosio Fornet editore ezagunak esan zidanez. AEBen blokeo ekonomikoari aurre egin diote, Aldi Berezikoaren tamainako krisiei aurre egin diete. Baina oraindik lubakietan dago Kuba. Zeren AEBetatik 80 mila eskasera dagoen herrialdea munduko inperioaren begiradapean dago beti. Kuba kapitalista balitz, soilik AEBen menpe luke etorkizuna. Alegia, AEBen menpeko herria izatera joko luke ezinbestez. Ez da bideragarria, bestela, ekonomikoki. Burujabea izaten jarraitzen badu, berriz, arazoak izango ditu beti: zeren Kuba herrialde pobrea da, eta independentziak baditu kostuak Kuban, Euskal Herrian ere, izango lituzkeen bezala.  2007/01/05 - 13:47:01

Nabigatu euskaraz