(titulua)
atxukale.com
This domain has expired. Is this your domain?
Renew Now!
ZORIONAK GUZTIORI !!!
2008/12/23 - 01:51:06
Herri pobrea omen gara....
2008/12/04 - 22:44:02
Gure herriko gora beherak....
2008/11/09 - 05:09:04
2008-03-27 Udalbatza (Plenua)
Hemendik aurrera blog honen bitartez saiatuko gea udalbatzak aztertetzen diren gaiak zuenganatzen eta batez ere Mutrikuko Eusko Alkartasunak ze iritzi duen gai bakoitzaren inguruan. 2008-03-27ko udalbatzan gai hauek planteatu ziren: 1.- Ondorengo aktaren onespena: - 2008-02-07an burutatutako udalbatzaren akta. - 2008-02-25ean burututako ez ohiko udalbatzaren akta. denen adoztasunez onartu zen. 2.- 2008ko urtarrileko eta otsaileko ebazpenen berri ematea : Alkatetza, Hirigintza, Ongizate. Josebe alkateak ebazpenen berri eman zuen, informazio hutsa. 3.- Alde Zaharrari dagokion hirgintza ordenantza osagarriaren behin betiko onarpena Guztion onarpena izan zituen. 4.- Trafiko ordenantzaren hasierako onarpena. 1991ko ordenantzaren eguneratzea da. Beste pleno batean multen gaia aztertuko da. 5.- Zumalabe-Turruntegi espaloiari dagokion obren espedientearen onarpena. 379 mila euroko aurrekontua izango du eta bi hilabeteko epea gauzatzeko. Orain boletinean azaldu behar da eta gero kontratazio mahaia osatuko da eskeintzak aztertetzeko eta hoberena aukeratzeko. Espero dezagun uda bukaerako egitea. 6.- Montalibet eta harresien inguruko urbanizazio obrei dagokien espedientearen onarpena. EA-ren aldetik gure zalantzak aurkeztu genuen ze gaur egun igogailua motz gelditzen bait da. Igogailura joan al izateko tranpa kalera gora zerbait egin behar dezu eta horrela bere funtzio nagusia galtzen du. Horregaitik gu puntu honetan abstenitu egin giñen. 7.- AR-6 "Santa Katalina Konbentua" eremuaren xehetasun azterketaren behin betiko onarpena. Puntu honetan ere EA abstenitu egin zen, eremu honetarako beste planteamendu batzuk egin dira azkenian ez direnak kontutan hartu. Bere garapena betirako baldintzatuz. 8.- 7/2007 kreditu aldaketa espedientea. Denen adoztasuna eman zen. 50.717,09 euroko kreditu aldaketa eman zen. Partida batzuk gutxituz beste batzuek handitzeko. 9.- 2008 urterako udal aurrekontu orokorraren onarpena. Aurreko urtetan bezela elkarrizketak egon dira alderdi guztien aldetik akordio batetara iristeko ahaleginean. Aurtengo aurrekontua 7.607.470,07 da. Anv eta Berdeen zenbait ekarpenekin bat egiten dugu baina aurreko urteetan bezela gure eskariak ez dira kontutan hartu eta horregaitik aurten ere abstenitu egin gea. Gure eskaeretako batzuk hauek ziren: - kirol teknikaria egun osorako jardunean kontratatzea. (Dirurik ez dago itxuraz, nahiz eta argi erakutsi kirol teknikaria lanarik ez zaion falta eta azken finean kostatzen dena berdinduta dago mutrikura ekartzen dituen laguntzekin.) - egañaneko frontoia estali. Horrela kirolez gain beste funtzio batzuk eman daiteke euria dagoenian. Posibilitate guztiak aztertu behar dira, eta behar baldin bada diputaziora joan diru laguntzen bila. EA-ren aldetik prest gaude laguntzeko eta diputazioaren atea jotea. - Ongizateko sailak dituen beharrei lehentasunezko garrantzia eman, Iñigo agirrek esan duenez eguneratu dira aurrekontuak baina azterketa sakona egin beharra dago kontutan hartuta gainera datorkiguna. Alde batetik krisial ekonomikoa eta bestetik inmigrazioaren ugalketa. Prest egon behar dugu arazo hauei aurre egiteko.(Eaj kontutan hartuko du) - Herri garapen agentea kontratatu, INEMek eskaintzen duenaz baliatuz %75 diruz laguntzen du. (Eaj kontutan hartuko du). - Herri behartsuei laguntzeko %07. Eaj eta Berdeen botuei ezker onartu zen aurrekontua. 10.- Plantilla organikoa eta lanpostu zerrendaren onarpena. Denez adoztasuna lortu zuen. 11. Kutxako ordezkarien izendapena. Hainbat herrik bat egin dute ordezkaritza lortzeko Kutxan eta honen ondorioz proposatzen zen Aitor kerejeta (hondarribiko alkatea) eta Josebe astigarraga (mutrikuko alkatea) izendatzea herri hauen ordezkari gisa. Gure aldetik kasu honetan Eaj-kin bat goazenez, koherentziaz aldeko botua eman genuen. 12.- Produktu trasgenikoei buruzko adierazpena. Berdeek aurkeztutako mozio honek denek baiezkoa eman genion. Testua hemen dakazute http://www.ehne.org/eu/noticias_detalle.asp?id=114 Erregu galderarik ez zenez egon, bukatutzat eman zen hilabete honetako plenoa. 2008/03/28 - 19:50:10
2008-ko Hauteskunde Orokorrak
2008/03/12 - 06:03:14
2008-ko Hauteskunde Orokorrak
2008/03/11 - 17:58:26
2008-ko Hauteskunde Orokorrak
2008/03/11 - 17:58:25
2008-ko Hauteskunde Orokorrak
2008/03/11 - 17:58:25
2008-ko Hauteskunde Orokorrak
2008/03/11 - 17:58:24
2008-ko Hauteskunde Orokorrak
2008/03/11 - 17:58:23