Mediaberri.com
Mediaberri
Memoria historikoa deritzorinari buruzko hitzaldia Portugaleten
Onartuko didazuelakoan, Gite-Ipes elkarteko lagunek bidalitako ohartxo zabalduko dut hemen: Kaixo, pasa den astean hasitako Historia hitzaldi ziklo bat antolatu dugu Portugaleten. Aurreko saioan Jose Mari Lorenzo Espinosa eta Eduardo Renobalesek egunean jarri ziguten II Errepublikara bitarteko historia garaikidea. Oso interesgarria izan dela pentsatzen dugu. Datorren ostegunean, urriak 16, Martzelo Alvarezek "Memoria Historikoa" delakoaz hitz egingo du. Bere tesi nagusia da "Memoria historia baino gehiago da". Martzelok Ahaztuak 36-77 elkartean dihardu.Hitzaldiak GITE-IPESek eta Narria Kultur elkarteak antolatzen dituzte. . Hona hemen, egunak eta hizlariak.URRIAK 16 - Martzelo Alvarez - Memoria es mucho más que Historia - Memoria de la represión post-franquista.URRIAK 23 - Francisco Letamendia âOrtziâ - Periko Solabarria - Los modelos económicos y de producción posfranquistas - La lucha por la democracia de la Izquierda Abertzale 2015/11/13 - 22:11:02
Erregulazioetan iruzurrik ez duela onartuko esan du LABek
Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako lan sailburuei arreta handiagoa eta, batez ere, «arduraz jokatzeko» eskatu die LABek enplegua erregulatzeko dosierrak baimentzerako orduan. Izan ere, «irabaziak dituzten enpresen espedienteak inolako eragozpenik gabe onartzen hasi dira», Garbiñe Aranburu sindikatuko industria saileko arduradunak atzo adierazi zuenez. «Azkenaldian, enpresak ekoizpenaren beherakadarik txikiena ere baliatzen hasi dira lanpostuak murrizteko», salatu zuen. Lan Zuzendaritzak horretarako «erraztasunak» ematen dizkiela gehitu zuen LABeko ordezkariak. Horren harira, sindikatuak «maltzurkeriaz aurkeztutako erregulazio planak» ukatu egingo dituela iragarri zuen eta ez dituela enpresetan eztabaidatu ere egingo. Kasu askotan, enpresaren iraupena arriskuan ez dagoela eta errentagarritasunaren jaitsiera «langileen kontura» ordaindu nahi dutela ohartarazi zuen. Enplegua erregulatzeko dosierren ondorio larriak laster azalduko direla aurreikusi zuen Aranburuk, azken asteotan gero eta espediente gehiago aurkezten ari direlako, industrian batez ere. Administrazioak enpleguari buruzko datuak ematerakoan martxan dauden espedienteen errealitatea «ezkutatzen» ari direla gaineratu zuen. Administrazioak enplegua erregulatzeko dosierren gainean emandako azken datuek benetako kopuruak ez dituztela islatzen azaldu zuten LABeko ordezkariek, eta, horregatik, eskualdeka orain arte jaso dituztenak zabaldu zituzten atzo. Horien arabera, Hego Euskal Herriko 44 enpresak aurkeztu berri dituzten edota iragarri dituzten espedienteek 3.464 langileri eragingo die. Horren barrenean aldi baterako ekoizpenaren etenaldiak egitera behartutako zein kaleratutako langileak azaltzen dira. Lan baldintza kaskarragoak. Kalteak, alabaina, lan baldintzetan ere nozituko dituzte lanpostua galtzen ez duten beharginek. Izan ere, Aranburuk esan zuenaren arabera, «lan hitzarmenak negoziatzeko orduan langile batzordeari xantaia egiteko erabiltzen dituzte enpresaburuek enplegua erregulatzeko dosierrak». Mota horretako presioaren inguruan ez direla kikilduko nabarmendu zuen LABeko ordezkariak. Laster bere ordezkariak bilduko dituztela iragarri zuen, egoera berri horren aurrean zer-nolako jokabidea agertu behar duten eztabaidatzeko eta argitzeko. Horren harira, aldarrikapena «inoiz baino beharrezkoagoa» dela berretsi zuen. Krisi ekonomikoaren zama «langileek bakarrik» pairatu behar izatea salatu zuen Aranburuk, «besteek eragin duten arren». «Hipoteka ordaindu ezin duten langileak erreskatatzeko plana noiz abiatu behar dute?», galdetu zien administrazioei. 2015/11/13 - 22:11:02
Krisia gainditzeko politikek langileei kalte egiten dietela salatu du LABek
Egoera ekonomikoaren harira hartutako neurriak salatu eta bestelako politika ekonomikoa egin daitekeela aldarrikatzeko informazio kanpaina aurkeztu zuen atzo, Bilbon, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Krisiari aurre egiteko erakundeen jarrera gaitzetsi zuen, banku eta enpresei lagunduta, «etekinak pribatizatu eta galerak sozializatzearen» alde egin dutelako. Egoera ekonomikoak gehien kaltetutakoak, aldiz, «langileak eta gizarte zerbitzuen beharrean daudenak, alde batera utzi dituzte», Etxaideren arabera. Krisialdiak Hego Euskal Herrian utzitako emaitza eta datu «kezkagarri» batzuk zabalduko ditu LABek egunotan: eraikuntzan eta industrian azken hiru hileotan galdutako 12.500 lanpostuak, pobrezia egoeran bizi diren 307.600 pentsiodunak, aldi baterako kontratuen portzentajeak emakumezkoen (%33) eta gazteen (%66) artean, etorkinen kaleratzeak biderkatu izana, familien %10 pobrezia oso larrian bizitzea, Euriborraren igoerek urtero 768 euroan hipotekak garestitzea eta oinarrizko produktuen prezioak igotzea. Horiek dira, Etxaidek esan zuenez, «gehiengo sozialak bizi dituen baldintza kaskarren» adierazleak. Horregatik, erakundeek hartutako neurrietan «haien burua ikusten ez dutenak mobilizatu nahi» ditu sindikatuak. Herritarrei zabaldutako mezuak ere arbuiatu zituen LABekoak: «Gerrikoa estutu behar dugula esaten digute, baina ezinezkoa dugu dagoeneko». Horren beharrik ez dagoela gaineratu zuen, «aberastasun nahikoa» dagoelako. «Hura banatzeko borondate falta da arazoa». Bitartean, diru publikoarekin bankuak salbatzeko «plan lotsagarriak» egiten dituztela esan zuen, «munduko osoko lapurreta» batean. Mobilizazio nazionala. Aberastasuna banatzeko bidezko sistema eta «bizi baldintza duina bermatuko duen kalitatezko enplegua» eskatzeko kanpaina, karteletara ez ezik, kalera ere eramango dutela iragarri zuen LABeko idazkari nagusiak: «Enpresetan eta herrietan sozializatu beharko da». Horrekin batera, azaroaren 6an «propaganda eta mobilizazio egun nazionala» egingo dutela gaineratu zuen. Euskal Herriko langileek arazo garrantzitsua dutela esan zuen, bestetik, Etxaidek: «Balizko lan erreforma eta pentsioei buruzko Toledoko Ituna berregin nahi dutela», Gasteizko eta Iruñeko Gobernuek ezer erabakitzeko «ahalmenik ez» dutelako. Hori ikusirik, tokiko erakundeen politiketan zerbitzu sozialen alde egitea eta aberastasuna banatzeko neurriak hartzea ezinbestekoak izango direla azaldu zuen. Jaurlaritzak iragarritako enpleguari buruzko datuen inguruan, azkenik, Lakuaren argudio bakarra «auzokoa okerrago dagoela esatea» dela deitoratu zuen. 2015/11/13 - 22:11:02
Bushen etsai eta Nobel saridun
Etxe Zuriak, Munduko Bankuak, Nazio Batuek eta Nazioarteko Diru Funtsak aitortu izan diote Paul Krugmani (Long Island, AEB, 1953) egungo ekonomiaz duen jakinduria, aholkulari izan baitute 80ko hamarkadatik gaur egunera arte. Atzo, baina, Europatik heldu zitzaion merezimendua, nazioarteko merkataritza eta geografia ekonomikoaren inguruan aztertu eta sortutako teoria berritzaileengatik ekonomia arloko Nobel saria emango diola iragarri baitu Suediako Zientzietako Akademiak. Krugmanen teoriek antzeko jarduera ekonomikoak mundu osoan testuinguru berdinetan zergatik gertatzen diren azaltzeko baliagarriak dira. Hiriguneetako eta periferien arteko aldea hiri guztietan nola gertatzen den aztertzeko, esaterako. Globalizazioa eta merkataritza askearen benetako ondorioak zeintzuk diren aztertu nahi izan du Keynesen jarraitzaile horrek eta, horretarako, nazioarteko merkataritzak eta geografia ekonomikoak emandako datuak alderatzeko formulak baliatu ditu, ondorio argigarriekin. Princetoneko Unibertsitateko ekonomia irakasle da gaur egun Krugman, baina AEBetako zutabegile ezagunetarikoa izateagatik da ospetsuagoa. The New York Times kazetan argitaratzen dituen iritzi eta analisietatik, George Bush presidentearen politikaren eta neoliberalismoaren kontrako kritika zorrotzak plazaratzen ditu. Atzoko egunkarian, adibidez, AEBetako presidenteak nazioarteko finantzen krisiari irtenbidea emateko neurrien aurka egin zuen, eta Erresuma Batuko Gobernuak iragarritako plana, aldiz, txalotu egin zuen. 2000. urtean ekin zion komunikabideetan ekonomiaren gorabeherak epaitzeari baina, aurretik ere, dibulgatzaile joera nabarmena erakutsi izan du estatubatuarrak, izan ere, hogei liburu inguru argitaratu ditu, ekonomia fakultateetarako eskuliburuak tartean. Krugmanen saiakeretako batek, The Great Unraveling (Iruzur handia) izenekoak, arrakasta itzela izan zuen 2003an. AEBetako sistema osoa kritikatzen zuen hor, botere politiko, judizial eta ekonomikoa muturreko eskuindarren esanetara dagoela salatuta. Nobel saria izango da Krugmani emandako aipamenik garrantzitsuena, baina izan ditu beste batzuk, Asturiasko Printzea (2004) esaterako, eta, batez ere, 1991n irabazitako John Bates Clark domina; domina hori AEBetako ekonomialarien elkarteak ematen du bi urtean behin, eta ekonomiari ekarpenik handiena egiten dion 40 urtetik beherako ekonomialariari ematen dio. 55 urte dituela emango diote saria Princetoneko irakasleari, abenduaren 10ean egingo duten ekitaldi ofizialean eta orduan bilakatuko da azken urteotako ekonomia alorreko Nobel saridun gazteenetariko bat. 2015/11/13 - 22:11:02
Herri galdeketa zilegi denean
Hiru urte baino gutxiago falta dira eskoziar askoren ametsa, 300 urteren ondoren, gauzatzen hasteko. Baikor azaldu zen atzo Lachlan Muir SNP Scottish National Party alderdi abertzaleko kidea Bilbon. Eusko Alkartasunaren fundazioak autodeterminazio eskubidearen inguruan antolatutako hitzaldian parte hartu zuen, Eskoziak 2011n independentziari buruzko herri galdeketa egiteko asmoa duela berretsi eta prozesuaren nondik norakoak azaltzeko. Euskal Herriak ere bide berari ekin behar diola esan zuen eta espero zuela, etorkizunean, Eskozia Euskal Herriaren independentzia aitortzen duen munduko lehen estatua izatea. Erreferenduma eta independentziaren auzia kalera ateratzea lortu du Eskoziako alderdi abertzaleak iazko maiatzeko bozak irabazi eta gobernua osatu ondoren. Komunikabideek egindako inkestak aipatu zituen Muirrek, «independentziaren aldekoak %35 direla diote, baina aurka daudenen kopurua %50etik %43ra jaitsi da», nabarmendu zuen. «Gero eta hurbilago gaude, eta erabakirik hartu ez dutenak gureganatuko ditugula uste dugu». Erresuma Batuko legeek ez diote Eskoziako Legebiltzarrari batasunari buruzko erabakitzeko eskubiderik ematen, baina bai, ordea, galdeketak egiteko independentzia, edo bestelako helburuekin negoziazioak abiatzekoa. Botere gehiago. Gaur egun, abertzaleak ez diren alderdiek ere Eskoziarentzako «botere gehiago» nahi dutela esan zuen, esaterako ekonomia gaietan. Dagoeneko, alderdi guztiak ari dira «esparru berria» lortzeko proposamenak biltzen. Eskoziako Gobernuak herri galdeketa deitzeko eskubidea dauka, baina gutxiengoan daude abertzaleak eta besteen aldeko botoa beharko dute horretarako. Gainerako alderdien proposamen guztiak «entzuteko prest» daudela esan zuen, «ikusiko dugu zer lortzen dugun gero». Historian atzera egin zuen SNPko ordezkariak, Eskozia eta Ingalaterra bat egin zutenekoa gogoratzeko. Ingelesek inoiz ez zituztela garaitu azaldu zuen, baina Eskoziak Panama menperatzeko asmoan porrot egin zuenean, «inglesek urrearen truke aberria saldu» zutela salatu zuen, «guda baten ondorioz galdu izana baino okerragoa dena». Parlamentua galdu arren, Eskoziak bere erlijioari, hezkuntza sistemari eta lege zuzenbide sistemari eutsi zion. Euskal Herriko egoerarekin alderatuta, eskoziarrek abantaila handia dutela nabarmendu zuen Mikel Irujo EAren europarlamentariak, «lurraldetasunari buruzko eztabaidarik ez dute eta, gainera, nazio bat direnik ez du inork zalantza jartzen, ezta independentzia nahi ez dutenek ere». Alksejs Dimitrovs Europako Parlamentuaren aholkulariak, berriz, autodeterminazio eskubideak nazioarteko erakunde eta legeetan izandako islaren berri eman zuen. Nazio Batuek edota Europako Batasunak autodeterminazioa jasotzen dutela esan zuen, baina estatuek, aldi berean, «mugak» ezartzen dizkiotela. Edonola ere, «autodeterminazioaren inguruan eztabaidatzeko eskubidea ukaezina» dela nabarmendu zuen. Joxerramon Bengoetxea EHUko irakasleak autodeterminazio printzipioaren eta eskubidearen arteko desberdintasunak nabarmendu zituen: «Askok printzipio gisa onartzen dute, baina ez dute onartzen eskubideetan jasotzea. Askatasuna bezala, autodeterminazioa ez da ezer lege sistema batetik kanpo eta eskubide gisa garatzen ez badugu». Arazo nagusia, azaldu zuenez, beste eskubideen kontra egin dezakeela, eta «eskubidearen jabe nor den eta ondorioak nork pairatzen dituen» aztertu behar dela. Autodeterminazio eskubidearen historian hiru une mugarri direla azaldu zuen Bengoetxeak: AEBen independentzia, deskolonizatze prozesuak eta nortasunaren aldia, gerra hotzetik gaurdaino. Azken horretan kokatu zituen azken urteetan sortutako estatuak. Euskal Herriaren autodeterminazioari buruz, «zer-nolako helburuak ditugun» argitu beharra dagoela uste du, Europako Batasunak subiranotasunaren ideia aldarazi duelako. 2015/11/13 - 22:11:02
Memoria historikoa deritzorinari buruzko hitzaldia Portugaleten
Onartuko didazuelakoan, Gite-Ipes elkarteko lagunek bidalitako ohartxo zabalduko dut hemen: Kaixo, pasa den astean hasitako Historia hitzaldi ziklo bat antolatu dugu Portugaleten. Aurreko saioan Jose Mari Lorenzo Espinosa eta Eduardo Renobalesek egunean jarri ziguten II Errepublikara bitarteko historia garaikidea. Oso interesgarria izan dela pentsatzen dugu. Datorren ostegunean, urriak 16, Martzelo Alvarezek "Memoria Historikoa" delakoaz hitz egingo du. Bere tesi nagusia da "Memoria historia baino gehiago da". Martzelok Ahaztuak 36-77 elkartean dihardu.Hitzaldiak GITE-IPESek eta Narria Kultur elkarteak antolatzen dituzte. . Hona hemen, egunak eta hizlariak.URRIAK 16 - Martzelo Alvarez - Memoria es mucho más que Historia - Memoria de la represión post-franquista.URRIAK 23 - Francisco Letamendia âOrtziâ - Periko Solabarria - Los modelos económicos y de producción posfranquistas - La lucha por la democracia de la Izquierda Abertzale 2015/03/05 - 17:26:04
Herri galdeketa zilegi denean
Hiru urte baino gutxiago falta dira eskoziar askoren ametsa, 300 urteren ondoren, gauzatzen hasteko. Baikor azaldu zen atzo Lachlan Muir SNP Scottish National Party alderdi abertzaleko kidea Bilbon. Eusko Alkartasunaren fundazioak autodeterminazio eskubidearen inguruan antolatutako hitzaldian parte hartu zuen, Eskoziak 2011n independentziari buruzko herri galdeketa egiteko asmoa duela berretsi eta prozesuaren nondik norakoak azaltzeko. Euskal Herriak ere bide berari ekin behar diola esan zuen eta espero zuela, etorkizunean, Eskozia Euskal Herriaren independentzia aitortzen duen munduko lehen estatua izatea. Erreferenduma eta independentziaren auzia kalera ateratzea lortu du Eskoziako alderdi abertzaleak iazko maiatzeko bozak irabazi eta gobernua osatu ondoren. Komunikabideek egindako inkestak aipatu zituen Muirrek, «independentziaren aldekoak %35 direla diote, baina aurka daudenen kopurua %50etik %43ra jaitsi da», nabarmendu zuen. «Gero eta hurbilago gaude, eta erabakirik hartu ez dutenak gureganatuko ditugula uste dugu». Erresuma Batuko legeek ez diote Eskoziako Legebiltzarrari batasunari buruzko erabakitzeko eskubiderik ematen, baina bai, ordea, galdeketak egiteko independentzia, edo bestelako helburuekin negoziazioak abiatzekoa. Botere gehiago. Gaur egun, abertzaleak ez diren alderdiek ere Eskoziarentzako «botere gehiago» nahi dutela esan zuen, esaterako ekonomia gaietan. Dagoeneko, alderdi guztiak ari dira «esparru berria» lortzeko proposamenak biltzen. Eskoziako Gobernuak herri galdeketa deitzeko eskubidea dauka, baina gutxiengoan daude abertzaleak eta besteen aldeko botoa beharko dute horretarako. Gainerako alderdien proposamen guztiak «entzuteko prest» daudela esan zuen, «ikusiko dugu zer lortzen dugun gero». Historian atzera egin zuen SNPko ordezkariak, Eskozia eta Ingalaterra bat egin zutenekoa gogoratzeko. Ingelesek inoiz ez zituztela garaitu azaldu zuen, baina Eskoziak Panama menperatzeko asmoan porrot egin zuenean, «inglesek urrearen truke aberria saldu» zutela salatu zuen, «guda baten ondorioz galdu izana baino okerragoa dena». Parlamentua galdu arren, Eskoziak bere erlijioari, hezkuntza sistemari eta lege zuzenbide sistemari eutsi zion. Euskal Herriko egoerarekin alderatuta, eskoziarrek abantaila handia dutela nabarmendu zuen Mikel Irujo EAren europarlamentariak, «lurraldetasunari buruzko eztabaidarik ez dute eta, gainera, nazio bat direnik ez du inork zalantza jartzen, ezta independentzia nahi ez dutenek ere». Alksejs Dimitrovs Europako Parlamentuaren aholkulariak, berriz, autodeterminazio eskubideak nazioarteko erakunde eta legeetan izandako islaren berri eman zuen. Nazio Batuek edota Europako Batasunak autodeterminazioa jasotzen dutela esan zuen, baina estatuek, aldi berean, «mugak» ezartzen dizkiotela. Edonola ere, «autodeterminazioaren inguruan eztabaidatzeko eskubidea ukaezina» dela nabarmendu zuen. Joxerramon Bengoetxea EHUko irakasleak autodeterminazio printzipioaren eta eskubidearen arteko desberdintasunak nabarmendu zituen: «Askok printzipio gisa onartzen dute, baina ez dute onartzen eskubideetan jasotzea. Askatasuna bezala, autodeterminazioa ez da ezer lege sistema batetik kanpo eta eskubide gisa garatzen ez badugu». Arazo nagusia, azaldu zuenez, beste eskubideen kontra egin dezakeela, eta «eskubidearen jabe nor den eta ondorioak nork pairatzen dituen» aztertu behar dela. Autodeterminazio eskubidearen historian hiru une mugarri direla azaldu zuen Bengoetxeak: AEBen independentzia, deskolonizatze prozesuak eta nortasunaren aldia, gerra hotzetik gaurdaino. Azken horretan kokatu zituen azken urteetan sortutako estatuak. Euskal Herriaren autodeterminazioari buruz, «zer-nolako helburuak ditugun» argitu beharra dagoela uste du, Europako Batasunak subiranotasunaren ideia aldarazi duelako. 2013/10/24 - 20:44:04
Bushen etsai eta Nobel saridun
Etxe Zuriak, Munduko Bankuak, Nazio Batuek eta Nazioarteko Diru Funtsak aitortu izan diote Paul Krugmani (Long Island, AEB, 1953) egungo ekonomiaz duen jakinduria, aholkulari izan baitute 80ko hamarkadatik gaur egunera arte. Atzo, baina, Europatik heldu zitzaion merezimendua, nazioarteko merkataritza eta geografia ekonomikoaren inguruan aztertu eta sortutako teoria berritzaileengatik ekonomia arloko Nobel saria emango diola iragarri baitu Suediako Zientzietako Akademiak. Krugmanen teoriek antzeko jarduera ekonomikoak mundu osoan testuinguru berdinetan zergatik gertatzen diren azaltzeko baliagarriak dira. Hiriguneetako eta periferien arteko aldea hiri guztietan nola gertatzen den aztertzeko, esaterako. Globalizazioa eta merkataritza askearen benetako ondorioak zeintzuk diren aztertu nahi izan du Keynesen jarraitzaile horrek eta, horretarako, nazioarteko merkataritzak eta geografia ekonomikoak emandako datuak alderatzeko formulak baliatu ditu, ondorio argigarriekin. Princetoneko Unibertsitateko ekonomia irakasle da gaur egun Krugman, baina AEBetako zutabegile ezagunetarikoa izateagatik da ospetsuagoa. The New York Times kazetan argitaratzen dituen iritzi eta analisietatik, George Bush presidentearen politikaren eta neoliberalismoaren kontrako kritika zorrotzak plazaratzen ditu. Atzoko egunkarian, adibidez, AEBetako presidenteak nazioarteko finantzen krisiari irtenbidea emateko neurrien aurka egin zuen, eta Erresuma Batuko Gobernuak iragarritako plana, aldiz, txalotu egin zuen. 2000. urtean ekin zion komunikabideetan ekonomiaren gorabeherak epaitzeari baina, aurretik ere, dibulgatzaile joera nabarmena erakutsi izan du estatubatuarrak, izan ere, hogei liburu inguru argitaratu ditu, ekonomia fakultateetarako eskuliburuak tartean. Krugmanen saiakeretako batek, The Great Unraveling (Iruzur handia) izenekoak, arrakasta itzela izan zuen 2003an. AEBetako sistema osoa kritikatzen zuen hor, botere politiko, judizial eta ekonomikoa muturreko eskuindarren esanetara dagoela salatuta. Nobel saria izango da Krugmani emandako aipamenik garrantzitsuena, baina izan ditu beste batzuk, Asturiasko Printzea (2004) esaterako, eta, batez ere, 1991n irabazitako John Bates Clark domina; domina hori AEBetako ekonomialarien elkarteak ematen du bi urtean behin, eta ekonomiari ekarpenik handiena egiten dion 40 urtetik beherako ekonomialariari ematen dio. 55 urte dituela emango diote saria Princetoneko irakasleari, abenduaren 10ean egingo duten ekitaldi ofizialean eta orduan bilakatuko da azken urteotako ekonomia alorreko Nobel saridun gazteenetariko bat. 2013/10/24 - 20:44:04
Krisia gainditzeko politikek langileei kalte egiten dietela salatu du LABek
Egoera ekonomikoaren harira hartutako neurriak salatu eta bestelako politika ekonomikoa egin daitekeela aldarrikatzeko informazio kanpaina aurkeztu zuen atzo, Bilbon, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Krisiari aurre egiteko erakundeen jarrera gaitzetsi zuen, banku eta enpresei lagunduta, «etekinak pribatizatu eta galerak sozializatzearen» alde egin dutelako. Egoera ekonomikoak gehien kaltetutakoak, aldiz, «langileak eta gizarte zerbitzuen beharrean daudenak, alde batera utzi dituzte», Etxaideren arabera. Krisialdiak Hego Euskal Herrian utzitako emaitza eta datu «kezkagarri» batzuk zabalduko ditu LABek egunotan: eraikuntzan eta industrian azken hiru hileotan galdutako 12.500 lanpostuak, pobrezia egoeran bizi diren 307.600 pentsiodunak, aldi baterako kontratuen portzentajeak emakumezkoen (%33) eta gazteen (%66) artean, etorkinen kaleratzeak biderkatu izana, familien %10 pobrezia oso larrian bizitzea, Euriborraren igoerek urtero 768 euroan hipotekak garestitzea eta oinarrizko produktuen prezioak igotzea. Horiek dira, Etxaidek esan zuenez, «gehiengo sozialak bizi dituen baldintza kaskarren» adierazleak. Horregatik, erakundeek hartutako neurrietan «haien burua ikusten ez dutenak mobilizatu nahi» ditu sindikatuak. Herritarrei zabaldutako mezuak ere arbuiatu zituen LABekoak: «Gerrikoa estutu behar dugula esaten digute, baina ezinezkoa dugu dagoeneko». Horren beharrik ez dagoela gaineratu zuen, «aberastasun nahikoa» dagoelako. «Hura banatzeko borondate falta da arazoa». Bitartean, diru publikoarekin bankuak salbatzeko «plan lotsagarriak» egiten dituztela esan zuen, «munduko osoko lapurreta» batean. Mobilizazio nazionala. Aberastasuna banatzeko bidezko sistema eta «bizi baldintza duina bermatuko duen kalitatezko enplegua» eskatzeko kanpaina, karteletara ez ezik, kalera ere eramango dutela iragarri zuen LABeko idazkari nagusiak: «Enpresetan eta herrietan sozializatu beharko da». Horrekin batera, azaroaren 6an «propaganda eta mobilizazio egun nazionala» egingo dutela gaineratu zuen. Euskal Herriko langileek arazo garrantzitsua dutela esan zuen, bestetik, Etxaidek: «Balizko lan erreforma eta pentsioei buruzko Toledoko Ituna berregin nahi dutela», Gasteizko eta Iruñeko Gobernuek ezer erabakitzeko «ahalmenik ez» dutelako. Hori ikusirik, tokiko erakundeen politiketan zerbitzu sozialen alde egitea eta aberastasuna banatzeko neurriak hartzea ezinbestekoak izango direla azaldu zuen. Jaurlaritzak iragarritako enpleguari buruzko datuen inguruan, azkenik, Lakuaren argudio bakarra «auzokoa okerrago dagoela esatea» dela deitoratu zuen. 2013/10/24 - 20:44:04
Erregulazioetan iruzurrik ez duela onartuko esan du LABek
Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako lan sailburuei arreta handiagoa eta, batez ere, «arduraz jokatzeko» eskatu die LABek enplegua erregulatzeko dosierrak baimentzerako orduan. Izan ere, «irabaziak dituzten enpresen espedienteak inolako eragozpenik gabe onartzen hasi dira», Garbiñe Aranburu sindikatuko industria saileko arduradunak atzo adierazi zuenez. «Azkenaldian, enpresak ekoizpenaren beherakadarik txikiena ere baliatzen hasi dira lanpostuak murrizteko», salatu zuen. Lan Zuzendaritzak horretarako «erraztasunak» ematen dizkiela gehitu zuen LABeko ordezkariak. Horren harira, sindikatuak «maltzurkeriaz aurkeztutako erregulazio planak» ukatu egingo dituela iragarri zuen eta ez dituela enpresetan eztabaidatu ere egingo. Kasu askotan, enpresaren iraupena arriskuan ez dagoela eta errentagarritasunaren jaitsiera «langileen kontura» ordaindu nahi dutela ohartarazi zuen. Enplegua erregulatzeko dosierren ondorio larriak laster azalduko direla aurreikusi zuen Aranburuk, azken asteotan gero eta espediente gehiago aurkezten ari direlako, industrian batez ere. Administrazioak enpleguari buruzko datuak ematerakoan martxan dauden espedienteen errealitatea «ezkutatzen» ari direla gaineratu zuen. Administrazioak enplegua erregulatzeko dosierren gainean emandako azken datuek benetako kopuruak ez dituztela islatzen azaldu zuten LABeko ordezkariek, eta, horregatik, eskualdeka orain arte jaso dituztenak zabaldu zituzten atzo. Horien arabera, Hego Euskal Herriko 44 enpresak aurkeztu berri dituzten edota iragarri dituzten espedienteek 3.464 langileri eragingo die. Horren barrenean aldi baterako ekoizpenaren etenaldiak egitera behartutako zein kaleratutako langileak azaltzen dira. Lan baldintza kaskarragoak. Kalteak, alabaina, lan baldintzetan ere nozituko dituzte lanpostua galtzen ez duten beharginek. Izan ere, Aranburuk esan zuenaren arabera, «lan hitzarmenak negoziatzeko orduan langile batzordeari xantaia egiteko erabiltzen dituzte enpresaburuek enplegua erregulatzeko dosierrak». Mota horretako presioaren inguruan ez direla kikilduko nabarmendu zuen LABeko ordezkariak. Laster bere ordezkariak bilduko dituztela iragarri zuen, egoera berri horren aurrean zer-nolako jokabidea agertu behar duten eztabaidatzeko eta argitzeko. Horren harira, aldarrikapena «inoiz baino beharrezkoagoa» dela berretsi zuen. Krisi ekonomikoaren zama «langileek bakarrik» pairatu behar izatea salatu zuen Aranburuk, «besteek eragin duten arren». «Hipoteka ordaindu ezin duten langileak erreskatatzeko plana noiz abiatu behar dute?», galdetu zien administrazioei. 2013/10/24 - 20:44:04