Iban Etxezabal eta Eneko Garmendia
Arbeit macht frei
2011/10/08 - 17:44:05
Datorrenaren Zain
2011/10/08 - 17:44:05
Paperezko jainkoen munduan, deserririk ez
Presondegiko hesiak erori direla zabaldu da. Berria, ez dabil aske, klandestinitatea du bide. Automatak edonon, erahilketak. Ez dut denborarik, ez dut denborarik. Apenas esperoan egoterik daukadan ekialdean zer ageriko. Gezurra ala miseria den altxatuko. Hesiak. Zurrun joan beharra, itzalak baliatuz, ia desagertzeraino, tentuz. Baliteke bidea, milia amaigabea, milia bakarti bihurtzea. Jarraitzaileak gorroto ditut, gorrotoz bizi naiz eta. Ez dago jada Hamelinik, xirularia erbesteratua izan zen. Baliteke eroritako hostoen artean galtzea, baliteke bai, noraezean. Baina munduak biran dirau. Atexka itxi, asperen bat. Dena abian. Gogaituta, ametsa luzapenean. Amets gaiztoenean kateatuta. Aspertu naiz jateaz, harea gorrietan goseak hilotzak uzten dituenean. Egonezina sortzen dit ispiluak, ito egin nau paperezko jainkoen munduak. Zertara hator, zergatik hoa? Erromes. Zalantzak ilunabarrean. Itsasoak bakarrik josi ditzakeen labana zauriak. Harkaitza belauntziarekin. Oihalak, brankak eta popak. Baborretik estriborrera, kateen fereka luzea ahaztu nahirik. Askatasuna, heriotzean bada ere. Pakea. Deserria? **************** Egia da. Gartzelako hesiak erori dira. Orain, odaiertzera begiak. Ikuspegia ezin hotzagoa suertatu zait, lotarakoan urdinagoa zen dena. Oihal aunitzeko belauntzi zuririk ez, bi arraun lokartu eta txalupa mesfidati bat. Horra altxorra. Jatorri ezezaguneko opari kaxaren patuaren jabe sentitzen naiz. Ireki...ez. Pozoina...lurrina. Hemen, ene fisterra pribatuan, leiho hautsiaren teoriak inoiz baino indar gehiago duen honetan, galbiderako, munduaren galbiderako gurutz-bidea zabalik da. Altzairua egur bilakatzen ikusi dut. Errepide marraztuak utzi eta bidezidorretako txadonetan txanponak harrika boteaz. Hamaika gizon gehiago giltzapetik atera nahian eskuak urratu ditut. Gaur ordea bide-orriari morrontza zor diot. Lur-muturra oinazpian dudala. Puzzlea osaturik. Jainkoa bera ere epaitzera ausartuko nintzateke, ene jainkoa, neuk ordaindutakoa. Apika, azken lerroak idaztera nator. Terranovako olatuak, bizia palkarik gabe. Arraun, itsasoaren gatzagetan zauriak erre arte. Boga, zigor untzietakko atabalen doinu makurra. Arraun, izua patroi. Udazkeneko baso birjinak soilik gogoratu nahi ditut. Boga, malenkonia ezaren anestesiaz. Mugaren baitan, munduak nola gogoratuko ote nauen otu zait, gogoratuko ez dudan mnduak berak. Ezerezaren orenean. Ur-jauzi infinitu batean lebitatzea xede. Mila urtez, mila urtez. Textua: Eneko Garmendia Argazkia: Iban Etxezabal 2011/10/08 - 17:44:05
Begietan
Esnatzen ari zara, bizitzaren erroldan ageri zaizu arnasa. Erretzear den mundua zureganatzear. Zer esan nahi didazu? Zertan gordetzen zara bizitzaren lubakietan? Goiz da zuretzat. Begietan. Ilunabarretan. Hezurrez eginiko lepokoaren kraskak, Rub al-Jali handiaren uhuriak. Hutsaren irribarreak asaldatzen zaitu. Goiz da zuretzat. Begietatik. Urik ez den lekuan neskatoa itotzear. Zure begietan eskua luzatuta. Zure begietan bereak zabalik. Urik ez den lekuan. Ilargia azken laino batek besarkatu du. Ate azpian argia da. Goiz da zuretzat. Non egingo du lo Djamilak? ******************* Djamilari sortaldetik datorkio zigorra. Ehun beltzak, oinak sugarretan. Djamila basamortuko zuntz-hausturetan ezkutuka dabil, nerabezaroa gautzen zaiolarik. Bihotza entzuten du Djamilak, hondar-ekaitzek itsutzen dutelako. Zurrunbiloetan zure begien durundiak gatz putzuetatik haratago, ametsen mundura darama Djamila. Gaur, gamelu zaharren baten haragiak hiltzeko beste modu bat eskeini diezaioke. ******************** Antzina ziren begi zureak egipziar erreginen niniak. Lurralde antzu zirenetan, lurralde siku direnetan. Emaidazu ostertza, marraztu zaidazu zerua izarrez josia. Zuk ikusten duzuna gura dut heriotzak libre eraman nazan. Gari sailak. Ispiluetan zuhaitzak hosto urdinez. Zaldi askeen irrintzia. Gailurretako elur gaztearen baitan egarria asetu zaidazu. Pago eroriaren sutondoa, egongelako pianoa. Anai-arreben berotasuna. Sukaldea. Amaren presentzia hilezkorra. Bizkarrean eskua, sorbalda bat. Aita. Textua: Eneko Garmendia Argazkia: Iban Etxezabal 2011/10/08 - 17:44:05
Okinaren semea
2011/10/08 - 17:44:05
Okinaren semea
2008/05/31 - 02:28:02
Begietan
Esnatzen ari zara, bizitzaren erroldan ageri zaizu arnasa. Erretzear den mundua zureganatzear. Zer esan nahi didazu? Zertan gordetzen zara bizitzaren lubakietan? Goiz da zuretzat. Begietan. Ilunabarretan. Hezurrez eginiko lepokoaren kraskak, Rub al-Jali handiaren uhuriak. Hutsaren irribarreak asaldatzen zaitu. Goiz da zuretzat. Begietatik. Urik ez den lekuan neskatoa itotzear. Zure begietan eskua luzatuta. Zure begietan bereak zabalik. Urik ez den lekuan. Ilargia azken laino batek besarkatu du. Ate azpian argia da. Goiz da zuretzat. Non egingo du lo Djamilak? ******************* Djamilari sortaldetik datorkio zigorra. Ehun beltzak, oinak sugarretan. Djamila basamortuko zuntz-hausturetan ezkutuka dabil, nerabezaroa gautzen zaiolarik. Bihotza entzuten du Djamilak, hondar-ekaitzek itsutzen dutelako. Zurrunbiloetan zure begien durundiak gatz putzuetatik haratago, ametsen mundura darama Djamila. Gaur, gamelu zaharren baten haragiak hiltzeko beste modu bat eskeini diezaioke. ******************** Antzina ziren begi zureak egipziar erreginen niniak. Lurralde antzu zirenetan, lurralde siku direnetan. Emaidazu ostertza, marraztu zaidazu zerua izarrez josia. Zuk ikusten duzuna gura dut heriotzak libre eraman nazan. Gari sailak. Ispiluetan zuhaitzak hosto urdinez. Zaldi askeen irrintzia. Gailurretako elur gaztearen baitan egarria asetu zaidazu. Pago eroriaren sutondoa, egongelako pianoa. Anai-arreben berotasuna. Sukaldea. Amaren presentzia hilezkorra. Bizkarrean eskua, sorbalda bat. Aita. Textua: Eneko Garmendia Argazkia: Iban Etxezabal 2008/03/01 - 00:55:06
Paperezko jainkoen munduan, deserririk ez
Presondegiko hesiak erori direla zabaldu da. Berria, ez dabil aske, klandestinitatea du bide. Automatak edonon, erahilketak. Ez dut denborarik, ez dut denborarik. Apenas esperoan egoterik daukadan ekialdean zer ageriko. Gezurra ala miseria den altxatuko. Hesiak. Zurrun joan beharra, itzalak baliatuz, ia desagertzeraino, tentuz. Baliteke bidea, milia amaigabea, milia bakarti bihurtzea. Jarraitzaileak gorroto ditut, gorrotoz bizi naiz eta. Ez dago jada Hamelinik, xirularia erbesteratua izan zen. Baliteke eroritako hostoen artean galtzea, baliteke bai, noraezean. Baina munduak biran dirau. Atexka itxi, asperen bat. Dena abian. Gogaituta, ametsa luzapenean. Amets gaiztoenean kateatuta. Aspertu naiz jateaz, harea gorrietan goseak hilotzak uzten dituenean. Egonezina sortzen dit ispiluak, ito egin nau paperezko jainkoen munduak. Zertara hator, zergatik hoa? Erromes. Zalantzak ilunabarrean. Itsasoak bakarrik josi ditzakeen labana zauriak. Harkaitza belauntziarekin. Oihalak, brankak eta popak. Baborretik estriborrera, kateen fereka luzea ahaztu nahirik. Askatasuna, heriotzean bada ere. Pakea. Deserria? **************** Egia da. Gartzelako hesiak erori dira. Orain, odaiertzera begiak. Ikuspegia ezin hotzagoa suertatu zait, lotarakoan urdinagoa zen dena. Oihal aunitzeko belauntzi zuririk ez, bi arraun lokartu eta txalupa mesfidati bat. Horra altxorra. Jatorri ezezaguneko opari kaxaren patuaren jabe sentitzen naiz. Ireki...ez. Pozoina...lurrina. Hemen, ene fisterra pribatuan, leiho hautsiaren teoriak inoiz baino indar gehiago duen honetan, galbiderako, munduaren galbiderako gurutz-bidea zabalik da. Altzairua egur bilakatzen ikusi dut. Errepide marraztuak utzi eta bidezidorretako txadonetan txanponak harrika boteaz. Hamaika gizon gehiago giltzapetik atera nahian eskuak urratu ditut. Gaur ordea bide-orriari morrontza zor diot. Lur-muturra oinazpian dudala. Puzzlea osaturik. Jainkoa bera ere epaitzera ausartuko nintzateke, ene jainkoa, neuk ordaindutakoa. Apika, azken lerroak idaztera nator. Terranovako olatuak, bizia palkarik gabe. Arraun, itsasoaren gatzagetan zauriak erre arte. Boga, zigor untzietakko atabalen doinu makurra. Arraun, izua patroi. Udazkeneko baso birjinak soilik gogoratu nahi ditut. Boga, malenkonia ezaren anestesiaz. Mugaren baitan, munduak nola gogoratuko ote nauen otu zait, gogoratuko ez dudan mnduak berak. Ezerezaren orenean. Ur-jauzi infinitu batean lebitatzea xede. Mila urtez, mila urtez. Textua: Eneko Garmendia Argazkia: Iban Etxezabal 2007/12/07 - 12:30:23
Datorrenaren Zain
2007/03/09 - 15:41:01
Arbeit macht frei
2007/01/19 - 15:25:03