Di-da!
Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.
Toshack: "Garmendipe da Gipuzkoako zelairik onena"
John Toshack (Galesko futbol hautatzailea): "Garmendipe da Gipuzkoako zelairik onena". Aste honetan Azpeitiko zelaian izan da Realeko entrenatzaile ohia, elkarrizketa baterako, eta horixe esan du. Realarekin eta zuzendu izan dituen beste talde edo selekzioekin etorri izan da entrenatzera. Lehen aldiz, 1985ean, Realarekin. 2010/06/12 - 15:08:06
Ramon Altolagirre: "Jokoa bizioa da"
Ramon Altolagirre (kirol artekari ohia): "Jendeari konfiantza eman izan diot, bestela ez dute dirua jokatzen", "banku bat bezalakoa izan naiz, nahiz eta eskola 11 urterekin utzi nuen", "jokoa bizioa da; ezagutu izan dut jendea beldurra zuena bost duro jokatzeko eta gero ehun mila duro jokatzera iristen zena". 1943an hasi zen artekari lanetan pilotan eta herri kiroletan, eta elkarrizketa egin dio El Diario Vasco egunkariak. 2010/06/10 - 10:57:08
Sanjuandegiko festek bi abesti dituzte
Sanjuandegiko festak hastear daude eta, hori dela eta, Festa Batzordeak bi abesti egin ditu. Bi euskal abesti ezagunen bertsioak egin dituzte, letra aldatuta. Kantak entzuteko egin klik hemen eta hemen. 2010/06/04 - 10:13:22
'Go!azen' telesailaren grabazioek ez dute jarraipenik izango
Iazko udan ' Go!azen' ETB1eko telesaileko hainbat eskena grabatu zituzten Azpeitian, Esklabetan. Aurten, ordea, ez dute Pausokak ekoitzitako telesaila grabatuko. Antza denez, EITB taldeak “aurrekontu arazoak” ditu eta, hala, gehiago ez grabatzea erabaki dute. 2010/06/02 - 11:56:08
Inkestan galdera berria: 'Krisia noiz bukatuko dela uste duzu?'
Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: Krisia noiz bukatuko dela uste duzu? Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen. Aurreko galdera: Uda datorrela eta, elikadura zaintzen ari al zara? Emaitzak: Bai: %35.34. Ez: %33.62. Ez, baina hasiko naiz: %5.17. Ez, eta ez naiz hasiko: %25.86. 2010/05/31 - 11:37:07
Jagoba Beobide: "Oinak lurrean izan behar ditugu"
Jagoba Beobide Real Unioneko azpeitiar jokalariak garbi hitz egin zuen aste honen hasieran. Real Union bolada onean dago eta hona Beobidek bizi duten egoerari buruz esandakoa: "Oinak lurrean izan behar ditugu. Ezin dugu hurrengo partidatik haratago pentsatu. Partidaz partida joan behar dugu". 2010/05/28 - 12:18:09
Uztarriari aipamena 'Kalifornia' saioan
Joan den astean, EITB1eko Kalifornia saioan Luistxo Fernandez elkarrizketatu zuen Luis Mendizabalek. Luistxo Fernandez Codexyntas-eko kidea eta Interneteko aditua da, eta elkarrizketako zati batean Uztarria.com-i buruz hitz egin zuen. Berria.info webgunean, behealdean dagoen 'Klik' atalean ikus daiteke bideoa (Uztarriari buruzkoa, 00:22:49-00:26:00 minutuen artean). Horretarako klikatu hemen . 2010/05/25 - 09:03:04
Josu Bereziartua Pasabanen bidelagun izana lehen
2010/05/20 - 09:26:10
Aste bukaerako kirol emaitzak
FUTBOLA Erregional Preferentea Lagun Onak 4 Elgoibar 0 Erregional Maila Kopa Ikasberri 4 Urki 1 Jubenilen Ohorezko Maila Kopa Sporting de Herrera 2 Lagun Onak 0 Kadeteen Lehen Maila Igoera Fasea Touring 0 Lagun Onak 1 Kadeteen Lehen Maila Kopa Murtiku Txiki 13 Ikasberri 1 Infantilen Ohorezko Maila kopa Lagun Onak 1 Elgoibar 2 Infantil Txiki Kopa Lagun Onak B 1 Zarautz B 8 Emakumezkoen Igoera Fasea Lagun Onak 5 Zumaiako 1 SASKIBALOIA EBA Liga igoera fasea Ferrol C.B. 72 Lan Mobel Iraurgi ISB 67 Iraurgi Saskibaloi Taldeari buruzko informazio gehiago bere webgunean. 2010/05/17 - 10:02:09
Everest, aurreneko euskal mendizaleak, eta tartean azpeitiarrak
Gaur (maiatzak 14) 30 urte bete dira euskal espedizio batek Everesteko gailurra lehen aldiz zapaldu zuela. Martin Zabaleta hernaniarra iritsi zen tontorrera, baina harako bidean hainbat espediziokide izan zituen bidelagun. Tartean, bi azpeitiar: Joxe Urbieta ‘Takolo’ eta Jose Ramon Arrue mendizaleak. Uztarriak Joxe Takolori buruz ateratako liburuak jasotzen ditu espedizio hartako pasarteak, gora-beherak eta emozioak. Irakurtzeko klikatu hemen. 2010/05/14 - 08:46:07
