(titulua)
Error. Page cannot be displayed. Please contact your service provider for more details. (17)
Bizkaiaren industria eta enpresa etorkizuna
Horiek dira Bizkaiko erakundeetan gauzatzen dugun jardueraren xedeak. Aipatutako guztia proiektua handietan zehaztu dugu: Zornotzako eta Ermuko autogintzari lotutako zentro teknologikoa; eraikinen eraikuntza integralerako Alonsotegiko lantegia, Habidite; Abantoko eta Ortuellako moduko parke teknologiko eta industria-parke berriak sustatzea; enpresei eusteko ondare-jarduerak, adibidez, Gueñesen Virtisú enpresarekin eta Gernikan Malta zein Dalia enpresekin egin duten moduan; eta enpresak ez deslokalizatzeko neurriak. Berrikuntza sustatzea Autogintzari lotutako zentro teknologikoan, AICn, 42 milioi euro inbertituko dira. Hala, autogintzaren arloan ikerkuntzarako, trebakuntzarako eta berrikuntzarako zentro garrantzitsua izango da. Boroan hasi dituzte zentroa eraikitzeko lanak; 51.000 metro koadroko orubean, hain zuzen ere. Hemen gauzatuko dituzte lehenengo proiektuak, eta horien artean daude I+Gko zortzi unitate, heziketa-zentro bat, bost garapen-unitate eta enpresen inkubagailu bat. Bestalde, bigarren fasean, Ermuan dagoenaren antzeko azpiegitura gauzatzea pentsatzen dute. Jarduera berrien erakargarritasuna Alonsotegiko Habidite lantegiak, Enkarterrien industria-berpizkundean ekarpenak egiteaz gain, etxebizitzak eraikitzeko moduan benetako iraultza eragingo du. Foru Aldundian eta udaletan kudeaketa nazionalistaren bidez egindako esfortzuari esker, Bizkaian 1.100 lanpostu zuzen sortuko dituen jarduera sortu ahal izan da. Lanpostu horiei, gainera, enpresa osagarriek sortutako zeharkako lanpostuak gaineratu behar zaizkie. Fabrikazio-lantegia eraikinen eraikuntza integralera bideratuko da, moduluetatik abiatuta, modu industrializatuan eta seriean sistema berritzailea erabilita. Sistema horri esker, etxebizitzak gauzatzeko denbora %60 murriztuko da, kalitatea hobetu egingo da eta kostuak nabarmen murriztuko dira. Ingurune fisiko eta fiskal egokia Bizkaiko herritarren aberastasuna eta ongizatea sortzen duten enpresek instalatzeko eta euren jarduera gauzatzeko espazio egokiak behar dituzte. EAJk jarduera horretarako egokiak diren lurzoruetan parke teknologiko eta industria-parke berriak sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Aipatutako espazioak garraio-sare handietatik erraz iristeko modukoak eta ingurunearekin bateragarriak izango dira. Hori da, esaterako, Abanton eta Ortuellan gauzatuko diren jardueren kasua. Ingurune fisiko egokiaz gain, enpresek lege- eta zerga-ingurune egokiak ere behar dituzte. Foru Aldundiak sustatutako Sozietateen Gaineko Zerga erreformaren helburua Bizkaiko enpresak lehiakorrak izatea eta guztientzat aberastasuna eta ongizatea sortzea da. Zergak berrikuntza handiak eragin zituen. Horien artean ondoko jardueretara bideratutakoak indartu dira: ikerkuntza- eta garapen-jarduerak, berrikuntza teknologikoa eta garapen iraunkorrerako proiektuei lotutako inbertsioak zein gastuak, ingurumena zaintzea eta hobetzea eta energia-iturriak modu eraginkorragoan aprobetxatzea. Industria-ehunduraren defentsa Gauzatutako azkeneko jarduera EAJko ahaldun nagusiak eta hauteskundeetan berriro hautagai izango denak Malta eta Jypsa (Dalia) enpresetako arduradunekin sinatutako hitzarmena da. Helburua Gernikako kuberteria-sektorea berpiztea da. Foru Aldundiak 19 milioi euro inbertituko ditu egungo instalazioen eta babestutako etxebizitzetara bideratzeko hirigintza-eskubideen erosketan. Hala, enpresek inbertsio hori Gernikan kokatuko den enpresa berri bat sortzera bideratzeko konpromisoa hartu dute. Lantegi berriak 6.000 metro koadro izango ditu, 150 langile zuzen arituko dira bertan lanean eta erakundeen babesa izango du, etorkizunari begira, proiektu estrategikoak lortzeko eta enpresa lehiakor eta kalitatezko produktudun bihurtzeko, udalerria utzi beharrik izan gabe. Deslokalizazioaren aurkako borroka Enpresa-ehundurari bere horretan eustearen eta hobetzearen aldeko borroka deslokalizazioaren aurkako neurriek osatzen dute. Bizkaian martxan jarritako neurriok enpresen irteera eragotzi nahi dute; hots, deslokalizazio-prozesuari ekiten dieten enpresek aurreko zortzi urteetan jasotako laguntzak eta diru-laguntzak itzuli beharko dituzte. Horrekin batera, laguntza horietako bakoitza jasotako unetik aitorpen hau egiten den egunera arteko epeari dagokion berandutzako interesak ere ordaindu beharko dituzte. 2007/05/04 - 00:34:17
Gernika-Lumoko EAJ: entzuteko adi, buru izateko iniziatibarekin eta lan egiteko prest
Hala ere, Gernika aparkaleku gehien dituzten udalerrien artean dago. Herri gutxi dira Bizkaian Santa Anako aparkalekuaren tamainako doako aparkalekua dutenak. Gainera, ingurabidearen bigarren faseko lanak amaitzerakoan (07/03/13an esleitutakoak) hori ere handitu egingo dugu. Bestalde, berehala irekiko da 200 aparkaleku baino gehiago izango dituen eremu berria Bekoibarran. Nolanahi ere, Gernika-Lumorako gure garapen helburuek hainbat toki estrategikotan aparkaleku publiko berriak egiteko aukera aztertzea eta egitea hartzen dute barne. Osasun-etxearen inguruan aparkatzeko aukerak oso eskasak dira, toki gutxi baitago. Inguruan larrialdiko edota denbora mugatuko aparkalekuak jarrita arinduko dugu hutsune hori. Bestalde, eta kanpoaldetik sartzeko arazoari dagokionez, arazoa konponduta dagoela adierazi behar dugu; izan ere, Gernika-Lumo osoa egiten duen doako minibusa jarri dugu, biztanle guztien joan-etorriak eta auzoen arteko komunikazioa errazteko. 2007/05/04 - 00:34:17
Etxebizitza publiko politika berria
BOEen egungo erregimenak ez du etxebizitza publikoen benetako parkea sortzea lortu, BOE, behin eskatu duenak hori jabetzan hartuta, ondasun pribatu bihurtzen baita eta Administrazioak ezin kudea baititzake higiezin horiek, ezta etxebizitza publikoen benetako parkea eratu ere, besteak beste, Frantzian edo Herbehereetan gertatzen ez den bezala. Horregatik, beharrezkoa da iraunkortasunean eta etxebizitza-parke publikoaren sorreran oinarrituta egongo den etxebizitza-politika berria garatzea. Gure lanaren bidez, BOE edo etxebizitza tasatua benetako ondasun publikoa izatea lortu nahi dugu, denboraldi jakin batez horren beharra dutenen interes orokorra babestera bideratua. Horrela, epe ertain eta luzera, hirian etxebizitza publikoen benetako parkea egotea ahalbidetuko da. Guztien adostasunarekin, beharrezkoa da alderdi horiek aztertzen hastea, hala egin ezean, eraikitzen ditugun BOEak ez baitira benetako etxebizitza publikoak izango Europan bezala, baizik eta publikoki sustatu diren eta, gero, esku pribatuetara eta, azkenean, merkatu pribatura igaro diren etxebizitzak. Datuak oso adierazgarriak dira. Donostian m 2 -aren batez besteko prezioa Estatu osoko garestiena da, oso modu nabarmenean eta Madrilen eta Bartzelonaren gainetik; baina ez hori bakarrik: datuen arabera, 1991-2006 aldian, Elorzaren agintaldian, 3,4 biderkatu da m 2 librearen batez besteko prezioa, 1991n 1.200 eurokoa baitzen eta egun, berriz, 4.076 eurokoa baita. Kontua da, gainera, Donostiako biztanle kopurua ez dela handitu; lurzoru naturala galtzen ari gara, eraiki arren biztanle kopurua ez da hazten eta m 2 librearen batez besteko prezioaren zerrendetako buru izaten jarraitzen dugu. Eredu hori ez da iraunkorra eta agortuta dago; eredu horrek etxebizitzak erostea eta saltzea faboratzen du, inbertsio gisa. Gure apustua garbia da zentzu horretan; gainera, udalean gure taldeak gai honen inguruan duen erantzukizuna bere gain hartu du. Alokairuko etxebizitza publikoen benetako parkea (zehazki, alokairuko 4.000 BOE) da gazteek ihes egitea eta biztanleria pixkanaka zahartzea eragiten duen egoera honi irtenbidea aurkitzeko proposatzen dugun bidea. Orain da aldatzeko unea, beranduegi izan baino lehen. eman zure iritzia 2007/04/08 - 18:15:13
Etxebizitza Gasteizen: etorkizun pozgarria
90. hamarkadaren amaieran alkate zen Jose Angel Cuerdak eta hiriaren ekialde eta mendebaldeko zabalpenerako lurzoruen jabeek diseinatu eta adostu zuen hirigintzako itunari, ondorengo Udalbatzek azkeneko urteotan eman dioten garapenari, iritsitako adostasun politiko zabalari, eta Ensanche 21 sozietate publikoaren bitartez lortutako kudeaketa arinari esker, hirigintzako jarduerako bi esparru horietan guztira 24.573 etxebizitza eraiki ahalko dira; 18.024 babespekoak. Gasteizko udaleko EAJ taldea harro dago adostasun horretan eginkorki parte hartu duelako. Etorkizun itxaropentsua iragartzen digun errealitatea ukaezina den arren, gauza gehiago egin gura ditugu etxebizitzarik behar duen gure hiriko jendeak etxea aurkitzeko ezelako arazorik izan dezan gure hirian. Horretarako, EAJk proposamen zehatzak mahairatu ditu: - 2010aren amaierarako, edo 2011ren hasierarako burututa egongo litzatekeen eta bizitokietarako aukera berriak jasoko lituzkeen Hiria Berriztatzeko Plan Orokorrerako lanak hastea. - Industria jardueren lekualdaketak sustatzea, tasatutako udal etxebizitzen promoziorako lurzorua libre uzteko. - Hirian merkataritzako lonjak bizitoki modura atondu eta erabiltzeko zer eremu egon litekeen zehazteko azterlana egitea. - Udal ordenantza bat egitea, merkataritzan erabiltzen diren lokalak etxebizitza bihurtzeko baldintzak eta eskakizunak arautzeko. - Udal ordenantza bat egitea, Gasteizen tasatutako udal etxebizitzak arautzeko. - Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean segitzea, alokatzeko etxebizitza babestuak promozionatzeko. - Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarekin lankidetza ituna prestatzea, hutsik dagoen edozein etxebizitza Bizigune egitarauarekin aktiboki jarduteko. Etxebizitzari buruzko udal politikara berritasun hauek eransteko gai bagara, arlo honetan iritsitako adostasun zabalari eusten badiogu, eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlan estuan segitzen badugu, etorkizun itxaropentsu eta gertua irekiko zaie gure hirian etxebizitza eskura noiz izango duten zain dauden milaka gazteei. eman zure iritzia 2007/04/02 - 16:24:05
Gizarte zerbitzuen dorrea
Garai hartan hauxe nioen: «Ekintza publikoko bitarteko ekonomikoak mugatuak dira beti eta premiazko beharrak baino askoz txikiagoak. Horregatik, pertsonengan pentsatuta, bizkaitarrengan, ziurtatzen dizuet ez dudala zalantzarik egingo erabaki zailak hartzeko unean. Gizarte errentagarritasunik ez duenak itxaron egin beharko du egoera hobetu arte. Premiazkoa dena lehen planora igaroko da eta pertsonei eragiten dienak mugatuko du hormigoia». Hitz horiek esan eta aste gutxi batzuk geroago, aldundi berriaren lehen erabaki garrantzitsua iragarri nuen: César Pelli arkitektoak diseinatutako etxe-orratz esanguratsu batean egoitza berria egiteko higiezin-egitasmoa. Beharbada, une hartan, ez genuen erabaki horren garrantzia behar bezala ulertarazten jakin. Hasteko, inolako eraikuntza egitasmorik gabe, egoitza aldatzeak 20.000 milioi pezetako zuloa eragingo zion Bizkaiko Aldundiari. Eta hori pertsona berek (aldundikoek) lan bera leku ezberdin eta esanguratsuan egiten jarrai genezan. Samuelson emulatuta, aukera hauxe zen: «kanoiak edo gurina». Zalantzarik gabe, pertsonen aldeko apustua egin genuen, hormigoiaren aldekoa egin ordez. Lehentasunak eta, ororen gainetik, gizarte zerbitzuak. Orduz geroztik, filosofia berari eutsi diogu kudeaketa publikoan: gure gizartean behar handiena duten pertsonei laguntzea. Hori irudikatzeko, datu sinple bat: 2003. urtean, Bizkaiko Aldundiak 235 milioi euro bideratu zituen Gizarte Ekintza Sailera. Aurten, Sail horren aurrekontua 431 milioi eurokoa da. Gizarte zerbitzuetara zuzendutako diru kopurua bikoiztu egin dugu ia, eta Arabako Foru Aldundiko aurrekontu osoa baino gehiago dira arlo honetara bideratzen ditugun bitartekoak. Eta, hala ere, motz geratzen gara, beharrak hazten ari direlako. 60 urtetik gorako bizkaitarren kopurua bikoiztu egin da 1981etik 2001era. 100.000 gehiago dira; horien artean, 55.000 inguru emakumeak eta gainerakoak, 45.000 inguru, gizonak. Biztanle guztiak kontuan izanda, adin tarte horrek presentzia erlatiboa bikoiztu du, 1981ean biztanleen %13,82 izatetik 2001ean %23,60 izatera pasatu baitira. Ondorioz, 2001ean, ehun biztanletik ia 25 ziren 65 urtetik gorakoak; horietatik 14 emakumeak eta 11 gizonak. Bizkaiko biztanleen zahartze ageriko hau, Euskadiko gainerako lurraldeetan bezala, oso garrantzitsua da politika publikoetako aurreikuspenak egin edo erabakiak hartzeko garaian. Hala, 2020. urterako egindako aurreikuspen guztien arabera, 65 urtetik gorako bizkaitarrak 485.000 izango dira; hau da, biztanleen %25. Are gehiago, data horretarako, 85 urtetik gorakoak biztanleen %4 izango dira; 1981ean, ostera, %0,5 bakarrik ziren. Era berean, 75 urtetik gorakoen kopurua ere nabarmen handituko da. Garai horretan, 160.000 izango dira; hots, biztanleen %8. 65etik 74ra bitartekoen kopurua, aldiz, jaitsi egingo da: 210.000 izatetik 240.000 izatera igaroko dira, gutxi gorabehera. Demografia azterketatik atera daitezkeen ondorioak argiak dira: - Bizkaiko populazioa zahartu egingo da. - 2020rako, 65 urtetik gorakoen kolektiboa biztanleen laurdena izango da. - Adinekoak gero eta zaharragoak izango dira; hau da, kolektiboaren bizitza luzatzearen eraginez, gero eta adineko gehiago egongo dira eta zaharragoak izango dira. Demografia datu hauekin batera, mendekotasun ratioak ere kontuan hartu behar ditugu. Ratio horiek erakusten dute adineko pertsonen %5ek laguntza espezializatua behar duela. Horrek eskari gero eta handiagoari erantzuteko egoitza-lekuak aurreikustera behartzen gaitu. Eta horretan ari gara. Mendekotasuna duten adineko pertsonen egoitza-arreta unibertsal egiteko printzipioan pausoak ematen eta, hartara, bitarteko ekonomikoen gabezia oro deuseztatzen. Adineko pertsona mendeko orok Foru Aldundiko egoitza-sisteman sartzeko aukera izango du, eta ez da inor diru arrazoiengatik baztertuko. Egoitzak eta eguneko zentroak sortzea bultzatzen jarraitzen dugu. Etxean laguntzeko ekipamenduak sortzen ari gara: telelaguntza, adibidez. Gerontologia plan bat onartu dugu eta beste zerbitzu sozio-sanitario bat martxan jarri dugu. Eta hori guztia adinekoen arloan soilik. Izan ere, ezintasunak dituztenei, baztertze arriskuan dauden kolektiboei, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei, haurrei, gazteei... gizarte zerbitzuak emateko ere urrats garrantzitsuak egin ditugu. Hori guztia hau bezalako formatu murritzean azaltzea zaila da, baina eginbeharda forora eramango gaituzten beste ekarpen batzuetan saiakera egingo dut. Lehen saio honetan nire jarduera politikoko kezka nagusian jarri dut arreta: pertsonengan. Gure herrialdeko emakumeen eta gizonen duintasunean eta erakundeek kalitatezko gizarte zerbitzuak emateko duten konpromisoan. Cesar Pelli harro sentituko da Abandoibarrako dorreaz (laster hasiko dira eraikitzen). Bilborako eta Bizkairako ikur berria izango da. Ez dut zalantzarik egiten. Gure egitasmoa beste leku batean dago. Gure dorre enblematikoa jendearekin osatuko dugu, gizarte zerbitzuekin. eman zure iritzia 2007/03/08 - 18:55:06
Eredu arabarra
Berrikuntza arloan eredu izan da Araba urte askotan zehar, aitzindaria izan da politika sozial arriskutsuak abiarazten eta hauek, gaur egun, egungo foru-errektoreen utzikeriagatik ere, adibide eta erreferente dira estatu mailan. Arabak modernotasunaren, trebakuntza espezializatuaren eta garapen orekatuaren trena hartzen jakin du eta, batez ere, erakunde arteko kontziliazio eta harmonia eredu izan da. Baina, zoritxarrez, azken urteotan eta sasiklonplexu horren zama astunarekin, egungo erakundeetako arduradunek, orain "eredu arabarra" banderatzen duten berberak, lozorro eskizofreniko batean sartu dute Araba, iparrorratz gabeko bide arduragabe batean. 8 urtetan zehar, egungo "eredu arabarraren" defendatzaileek erantzukizunak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari (eurek diotenez, arabarrak zigortzen dituen "munstro anker" hori), betoa jartzen diete Arabarentzako inbertsio ekimen interesgarriei, eta euren ikuspegi faltaren, lurralde historiko bat zuzentzeak esan nahi duenari buruzko euren erabateko ezjakintasunaren, Gaisteiztik 300 km. baina gehiagora euren alderdiek hartutako erabakiekiko menpekotasunaren errua, oposizioari, egoera sozio-politikoari edo Jupiter Saturnorekin lerrokatua egoteari egozten diote. Amorrua eta liskarrak defendatzen dituzte, arabarren izenean, politika egiteko tresna bezala. Arabarren izenean, Araba Euskaditik "ateratzearekin" mehatxatzen dute "burujabetzari" buruzko ideiek aurrera egiten badute; administrazioaren zorra hamar aldiz handiagoa bihurtzen dute arabarren izenean baina, ulergaitza bada ere, inbertsioen kapituluan islatu gabe; Ajuria Eneako ate parean manifestaldiak egiten dituzte arabarren izenean; herrialdearen eskumen historikoak ukatzen dituzte arabarren izenean; frankismoaren biktimak gogoratzeari uko egiten diote arabarren izenean "zauririk ez irekitzeagatik"; Arabako erakundeak auzitara eramaten dituzte arabarren izenean. "Eredu arabarraren" defendatzaileentzat, Foru Aldundia eta Gasteizko Udala bezalako erakundeak era alderdikoiean gauzak egin eta desegiteko tresna hutsak dira, erakundeen papera izen ona galtzera daramatela axola gabe. Arabar guztien izenean dihardutela ziurtatzen dute, nahiz eta arabar guztiek ez zuten euren aldeko hautua egin azken hauteskundeetan. Azken hauteskundeak, duela lau urte, EAJ/PNV-EA koalizioak irabazi zituen, baina PP eta PSOEren arteko akordio batek Rabanera jarri zuen Aldundiaren buru. "Eredu arabar" hori, bazterketan, salbuespenetan, norgehiagokan, porrotean, kosta ahala kosta gobernuan mantentzean eta ardura-banatzean oinarritutako gobernu era delako susmoa daukat. Eredu arabarra bazterketan oinarritzen den gobernu era ezartzen saiatzen da. Euskal abertzaletasunaren bazterketa, zalantzazko oinarri demokratikoa duen zokoraketa saiakera batean. Alde batetik, gizarte honetako zati garrantzitsu bat den ezker abertzalea hauteskundeetan lehia dadin galarazteko legeak egiten dira eta, beste alde batetik, botu gehien jaso dituen zerrenda ez da errespetatzen. Eredu arabarrak Estatuan salbuespena esan nahi du. PPk eta PSOEk ez dute inon elkar ulertzen, baina hemen bat egiten dute. Egoera honek nahi duena egiteko baimena eman dio PPri, denekiko, PSE barne, askotan, nagusikeria jarrera mantentzeko aukera eman diena. Beste batzuen artean, talde sozial, elkarte edo herri-erakundeekiko mespretxuz, urruntasunez eta ahanzturaz gaizki gobernatu dute. PSEk eman dion babes honek, Batzar Nagusien aginduak behin eta berriro puskatzeko aukera eman dio PPri. Eredu arabarrak norgehiagoka proposatzen du erakundeen arteko erlaziobide bezala. PPk honen erakustaldi ugari eman ditu. Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak Araban mota guztietako inbertsioak egin zitzan galarazteko saiakerak egin dira, Landa-garapen Legearen aplikazioa ere errekurritu da. PPk eta bere ordezkariek bi helburu desberdinekin bilatzen dute norgehiagoka: alde batetik, pertsonalki haztea bilatzen dute - "Hori ausarta da, EAJ/PNVri aurre egiten diolako" -. Horrek, horrela jokatzen dutenei, izen ona ematen die PPren barruan. Eta, beste alde batetik, euren ezgaitasuna islatzen duen mezua zabaltzeko aukera ematen die, "ez dugu ezer egiten uzten ez digutelako". Hau da, biktimakerian oinarritzen den UA desagertuaren mezua berritzen du horrek, PPk oso-osoan bereganatu duena alegia. Azken finean, guztiaren errua gainontzekoei botatzearen frustrazio, ezintasun eta autodefentsa da. Rabaneraren eta PPren porrotaren eredu arabarra. Legealdi honetarako Foru Aldundiak hartutako 3 konpromiso nagusietatik -dakigunez: udaletxe, udalbatza eta koadrilentzat herri-finantzaketa, politika sozialak eta Ekarpenen Legea- batek ere ez du arrakastarik izan. Ekarpenen Legeak berak ere, Rabanerak PPren aurrean izen ona galtzeko balio izan du, Rabanerak Gobernuaren eta beste bi Aldundiren proposamena onartzen zuen bitartean, PPko zuzendaritzak Eusko Legebiltzarrean ezezko botua emango zuela adierazi baitzuen. Ikuskizun ederra! Herri-finantzaketari eta politika sozialei dagokienez, ez da proposamenik ere egon, eta honen inguruan egon diren aurrerapen bakarrak oposizioaren ekimenei esker izan dira. Besaulkiari kosta ahala kosta eusteko eredu arabarra. Rabanerak bi inbestidura gainditu ditu behar adinako gehiengorik ez zuela jakinda eta Madrildik PSE lotuta mantenduko zutelako itxaropenez. Eta asmatu egin zuen. Zentsura-mozioan ere PSEren abstentzioak Diputatu Nagusi izaten jarraitzeko aukera eman zion, nahiz eta zentsura-mozioa galdu egin zuen, 17 botu bakarrik lortu zituen alde eta 22 kontra. Laburbilduz, eredu arabarra PP eta PSEren arteko ardura-banatze eredu txar bat da; izan ere, alderdi horiek 8 urte galdu dituzte, politika alderdikoiak Arabaren interesen gainetik jartzeagatik, baina, hori bai, arabarren izenean. Eman zure iritzia 2007/02/26 - 18:16:04
Turismoa gorantza: 2006a, bidaiari gehien izan diren urtea
Gainera, urtero ari gara markak hausten. 1997. urtearekin alderatzen badugu, euskal turismoaren garapenean inflexio puntua izan zen urtearekin alegia (Guggenheim Bilbao museoa zabaldu zuten), hoteletako sarrera kopuruak %67 ugaritu dira; landa turismoan %70, 1998tik, hau da, datuak bildu genituen lehen urtetik; eta kanpinetako sarrerak %114 igo dira. Hori dena azaltzeko, hiru arrazoi daude, ostatua emateko sistema publikoari dagokionez: azken urteetan turismo azpiegitura berriak martxan jarri izana (Bilboko nazioarteko aireportu berria, Euskalduna jauregia, Erakustazoka (BEC), Kursaal jauregia, Artium, eta abar), lurralde historiko guztietan egin dituzten tokiko eta eskualdeko dinamizazio ekimen ugariak eta turismo kontsumoaren eskarian izan diren aldaketak. Sarrera horiei beste ostatu-emate batzuetan izan diren sarrerak eta txangolariak gehitzen badizkiegu (gauean geratzen ez diren turistak), turismo produktuak (ostalaritza, informazio eskaerak, sarrera ordainduak, bisita gidatuak, eta abar) kontsumitzen dituztenen kopurua esponentzialki handitu da. Jarduera hazkunde honek guztiak herrialdearen ekonomian eragiten du. 1994an, turismo sektoreak BPGren %3,28 sortzen zuen; 2004an, berriz, %5,2. Urte horretan bertan, 47.000 lanpostu sorrarazi zituen, eta euskal erkidegoko zazpigarren sektore nagusiena bihurtu zen, ordura arte euskal ekonomian sektore oso garrantzitsuak izandako batzuen aurretik. Hazkunde handia ostatu-plazen eskaintzan Turisten igoeran izandako hazkunde handiak, era berean, ostatu-plazak nabarmen ugaltzea eragin du (%42, 1999-2006 bitartean), sortu dituen aurreikuspenengatik eta eskariaren igoera onagatik. Turisten jatorria 1997-2004 arteko fluxuen garapenari buruz egindako azterketak erakusten duenez, hauek dira Euskadirako merkatu igorle nagusiak (turisten sarrera hotel-establezimenduetan), hurrenez hurren: Madril (%16,7), Katalunia (%13,1), Frantzia (%6,3), Britainia Handia (%4,8) eta Gaztela eta Leon (%4,1). Guztira, 2004an izandako sarreren %45 osatzen dute. Haien atzetik, Valentzia (%3,1) eta Alemania (%2,8) datoz. Lehen bost merkatu horiek dira, halaber, 1997-2004an hotel-establezimenduetako turismo fluxuak haztea (%44,3) gehien eragin dutenak. Ondoren, Italia (%3,5), eta AEB-Kanada datoz (%2,5). Barne turismoa ere (EAEko herritarrak), dena den, merkatu oso garrantzitsua da. Izan ere, ostatu hartzen duten turisten %16,2 EAEkoak bertakoak dira. Gainera, 1997-2004an gehien hazi den segmentua da (%83,1), Estatuko turismoarekin (%50,1) eta atzerrikoarekin (%69) alderatuta. Urte hauek erakutsi dute merkatu igorleak askotarikoak direla eta euskal turismoaren profila gero eta nazioartekoagoa dela. Horrek urrunagoko merkatuetan presentzia izatea eta eskari sofistikatuagoei erantzutea eskatzen du. Ondorioak Azken finean, Euskadiko adierazle guztiei erreparatuz, ondorio hauek atera ditzakegu: - Establezimendu publikoetan bidaiarien sarrera %78 hazi da azken bederatzi urteetan. - Hotel-establezimenduetako plazetan izan den igoeraren arabera, sektoreak garatzen jarraituko duela dirudi, eta inbertsiogile pribatuek ere hala ikusten dute, itxuraz, eskainitako ostatu plazen kopurua etengabe handitu baita epe honetan (%47), eta, enpresa berriak sendotu ahala, merkatua heltzen ari baita. - Euskal turismoak BPGri egiten dion ekarpenak (%5,2) oraindik ez du goia jo, nahiz eta asko garatu den. Hazkunde horizonte horrek eta eskarian izandako aldaketek gehiago handiaraz dezakete turismo jarduera. - Zenbait erakundek egindako aurreikuspenen arabera, epe ertainean eta luzean turismo trafikoa handitu egingo da eta, bereziki, kulturari eta naturari lotutako turismoa. eman zure iritzia 2007/02/08 - 23:03:03
Donostiaren maila turistikoa finkatzeko ekimen batzuk
Idazki honetan era eskematikoan azaltzen dira turismoaren arloko planteamendu ausart eta integralago bat en aintzat hartu beharko liratekeen ekimen batzuk. Kontua da ekimen hauek guztiak hiriko politika turistikoaren arduradunen eskuetan jarrita ditugula baina, egunera arte, arduradun horiek ez dute ezer egin edo ezer konpondu. Lehenengo eta behin ikuspegi turistiko berria erreibindikatu behar da, hau da, Donostia lehentasunezko destino bihurtuko duena eta, Donostia abiagune moduan hartuta, Gipuzkoak eta Euskadik eskaintzen dituzten gauza erakargarriak ezagutzeko aukera eman. Horretarako funtsezkoa da jendeak oso argi ikustea hirira iristeko bost aireportu daudela -Hondarribia, Bilbo, Biarritz, Foronda eta Noain- eta guztiek balio dutela gurera heltzeko; hau da, aireportuen eta hiriaren artean beharrezkoak diren azpiegiturak eta garraiobideak hobetu eta sortu behar dira eta, hori ez ezik, aireportu horietan guztietan informazioa emateko guneak eduki, horrela erraztu egingo delako turisten helera hirira. Ildo beretik uste dut egokia dela Donostia hegaldi merkeen mapa n sartzea eta hegaldi horien ustezko destinoetako bat Donostia izatea. Donostiak EasyJet eta Ryanair-en moduko enpresekin egin behar du lan sozietate horiek Bilbo, Biarritz eta Vitoria-Gasteizko aireportuetara egiten dituzten hegaldiak Donostiako destino turistikoarekin identifika ditzaten. Turistak, horrelako hegaldi bat hartzen duenean, derrigorrez jakin behar du bere hegaldi horrekin ere zuzenean hel daitekeela Donostiara. Hiriaren irisgarritasuna ren ildotik jarraiki benetan berehala konpondu behar da mugikortasunarena. Hiriak trafiko arazo larriak ditu eta bisitaririk gehien jaso daitezkeen egun horietan hiria beti kolapsatu egiten da. Horrelakoetan berariaz da zaila hiriaren erdira iristea eta hiritik ateratzea. Arazoa, azken urte hauetan, etenik gabe larritu da eta egunera arte inork ez du konpontzeko ezer planteatu. Eta, aipatu dugun hori, turismoa egun jakin batzuetan baino ez pilatze hori, ebatzi behar den beste arazoetakoa da. Gaur egun Donostian turismoa batez ere udan pilatzen da eta komeni da urte osoko turismo egonkorra bultzatzea, ez bakarrik udakoa. Gure hiriak Michelin izarrik gehien dituzten jatetxeak ditu, hau da, gastronomian inork eztabaidatzen ez duen maila dauka. Halaber, hiririk egokiena da kongresuak egiteko, baina ez dauka maila horri eusteko moduko gaueko aisialdirako espaziorik. Uste dugu hau ere aztertu egin beharko litzatekeela. Aldi berean, aztertu egin beharko litzateke gure hirian hoteletan plaza nahikorik ez egoteak duen eragina (hiriak goi kategoriako hotel plazak ez edukitzeagatik 10 kongresu antolatzeari utzi behar izan dio). Turismo Plana diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko beste alderdi bat turismo gaztea da. Turismoa egiten duten gazteek, oro har eta kasuan kasu bakoitzak izaten dituen bitarteko ekonomikoak albora utzita, normalean gehiago gastatzen dute hoteletik kanpo egonaldian bertan baino, eta egonaldia, gure hirian, nahiko garestia da. Jende horrentzat erakargarriak izateko aldi berean aterpetxeak edo ostatu merkeak irekitzea sustatu beharko litzateke. Eta eskaintza turistikoaren barruan sartu behar dira gure hiriak dituen berdeguneak , sarritan erabat ahazten diren esparruak, adibidez Ulia, Urgull eta Artikutzako finka. Azken horretan natura interpretatzeko zentro bat jar daiteke. Urgullen jarri berri dira seinaleak eta uste dugu interesgarria dela tratamendu bera ematea Ulia eta Artikutzako berdeguneei. Hauek proposamen batzuk baino ez dira, baina ez daude guztiak. Ez da politika turistikoko gure egitarauaren laburpena egiten duen plan artikulatua baina, hori gorabehera, ekimen guztietan nolabaiteko nagikeria gainditzeko erronka berriak planteatzeko beharrizana azaltzen da, epe luzean irauten badu turismoaren arloan ere hiriak gainerako guztiekin lehiatzen diren testuinguru berri honetan Donostiaren etorkizunaren kalterako izango delako. Eman zure iritzia 2007/02/06 - 16:54:04
Abiada Handiko Trena
Zenbaitek hitzegiten du, Eusko Jaurlaritzak asmatutako ideia balitz bezala. Baina asmoa europarra da, Paristik Oportora Euskal Herritik zehar joango den trenaren egitasmoa. Eta, presaka egindako proiektua denik ere ezin ba esan, Garaikoetxea lehendakariaren garaietakoa baita eta, honez gero, amaitzear egon beharko lukeena, Auñamendi entziklopediak dioenez behintzat. Obra gutxi gero munduan, entziklopedietan amaitutzat agertu arren oraindik hasteke daudenak. Baionatik Mirandarakoa proiektu europarra baldin bada, Gasteiztik Bilborakoa euskal erakundeen ideia da. Eta ideia ona. Ezin hobea. Ez dakit nik inor konturatu den, baina XXI. mendean eta... ez da oraindik Bilbo eta Gasteizen arteko batere trenik, nahiz-eta inguru horretan milioi bat hiritar bizi. Orain hamar urte, hainbat lagun Guggenheimen kontra agertu ziren, museo berriak euskal kulturaren diru guztiak irentsiko zituelakoan edo; eta Leitzarango autobidearen kontra, berriz, OTANen tankeak bertatik pasatuko omen zirelako. Baina Guggenheimek irabaziak ditu eta Leitzaranen ez dut, nik neuk, tankerik ikusi. Abiada Handiko Trena nahi eta behar dugu. Ingurumena zainduko duen trena, hori bai, baina trena. Euskal Herri osoaren ardatza izateaz gainera, euskaldunok Europako sarearen barruan kokatuko gaituena. Eman zure iritzia 2007/01/25 - 10:05:03
Erronka ekintzetan erakutsi behar da
Ez zigun esan, ordea, "hau" zer arrazio zen baina, badaezpada, hemengo molde zaharkitua zuen nahiago. Hemen denok omen gara superabertzaleak... besterik komeni zaigun arte. Beti izan dut nere burua euskaltzale eta abertzaletzat, baina erdipurdikoa baino ez, nonbait, azken bolada honetako kanpolarrosen aldean. Euskalgintzan, seme-alabak ikastolara eraman baino egin ez duen jendea ikusten dut nik euskaltzaletasun klaseak ematen; aberrigintzan, bizpahiru manifestaziotara joan besterik egin ez dutenak entzuten ditut mortalak eta bi aldarrikatzen, eta Europako bataz besteko soldataren %150 irabazten duen hainbat antisistema agertu nahirik dabil sarri. Segurutik gurea ez da gizarterik eskasena eta txaplatena, baina edozenbatek esaten duten eta egiten dutenaren arteko amildegiari erreparatuez gero... nabarmen behintzat zein iaioak garen gure burua behin eta berriz engainatzen. Norberak esan eta norberak sinestu. Behar bada zaharregia naiz, estajanobista samarra eta balore ahituetan hazia eta hezia, baina nik ez dut nere inguruan zenbaitek aldarrikatzen duen gizarte iraultzailerik sumatzen, dezente hedonista baizik. Jendeak segurtasuna nahi du, ez du bere eguneroko bizitzan eta lanorduetan arriskurik nahi, eta lagunarteko hitz-jariotan baino ez da euskaltzale eta abertzale sutsu. Euskaltzaletasunak eta abertzaletasunak frogarik, kontsumorik, ekintzarik behar izango ez balute bezala. Erronka ekintzetan erakutsi behar da, ez hitzetan. Egin egin behar da. Gaurko askoren konpromisoa estetiko hutsa da. Zenbait kasutan baita etikoa ere, baina ez, ostera, transformatzailea. Utopiak eskatzen du hastapenetan sendo eta bitartekoetan malgu. Ez da kontserbadurismo handiagorik errealitatea ukatzea baino. Eman zure iritzia 2007/01/25 - 10:05:03