(titulua)
Error. Page cannot be displayed. Please contact your service provider for more details. (29)
Bilboko haurrentzako jolasguneetan zaharrentzako aparatuak ipiniko dituzte
Datozen hiru urteetan, Udalak 2,7 milioi euro inbertituko ditu barruti guztietarako jolas-ekipo berriak erosteko. «Hiritarren eskaera nagusietako bati erantzun nahi diogu», adierazi du José Luis Sabas Sailean funtzioetan den zinegotziak. Herritar txikiei baina ugariei zerbitzua ematea da asmoa. Izan ere, Bilbon 0 eta 4 urte arteko 13.990 ume, 5 eta 9 urte arteko 13.038 ume eta 10 eta 14 urte arteko 12.780 ume daude, eta. hiriko zortzi barrutietan, guztira, 105 jolasgune daude. Azken hiletan, beste 13 jolasgune ipini dituzte. Herritarrek oso ondo hartzen duten ekipamendu publikoa denez, aurreko legealdian %60 areagotu zuten. 2007/06/01 - 13:16:15
Eusko Jaurlaritzaren arabera, hirukoak «baliozko aukera izaten jarraitzen du», babes handiagoa lortu baitu
Azkaratek gizarteak argi hitz egin duela eta bera udal zein foru gobernuak osatzeko «topagune zabalen alde» dagoela esan du. EAJk, EAk eta EBk osatutako hirukoari buruz, «herrialdeko politikaren ildo nagusia dela lehendakariak behin baino gehiagotan» esan duela eta inongo sekretua ez dela adierazi du. 2007/05/29 - 17:13:06
Ituartek esan du ez duela modu autoritarioan gobernatuko Santurtzin eta talde guztiak hartuko dituela kontuan
Ituartek herritarrei eskerrak eman dizkie talde jeltzaleari emandako konfiantzagatik, eta «behar bezala erantzuteko konpromisoa» hartu du. «Garaipena zuen konfiantza zapuzten ez dugun egunean lortuko dugu eta itxaropenak betetzen ditugunean, asko dira-eta, gainera», jakinarazi du. Ituartek esan du bere alderdiak «boto ugari eta ideologia askotakoak» izan dituela. Era berean, «harrigarria» dela esan du EAJk 1.000 boto gehiago izatea udal hauteskundeetan foraletan baino. «Botoak alderdi politiko guztietatik etorri zaizkigu, bai EAE-ANVtik, bai PPtik», jakinarazi du. 2007/05/29 - 17:13:05
Nafarroa Bai bigarren indar bihurtu eta Iruñean eta Nafarroan
Hauteskundeetako emaitzen UPN-CDN koalizioa gehiengo absoluturik gabe utzi dute; bai Nafarroako Legebiltzarrean, bai Iruñeko Udalean. Legebiltzarra ondokoek osatuko dute: UPNk (22 eserleku), Nafarroa Baik (12), PSNk (12), IUk (2) eta CDNk (2). Nafarroa Bairen lehendakarigaiak adierazi duen moduan, hauteskundeen ostean garrantzirik handiena duena Gobernuan kutsu progresistako aldaketa eragitea da. Alde horretatik, Nafarroa Baiko zerrendaburu Patxi Zabaletak zehaztu du aldaketa progresista nahi duela bere koalizioak, gehiengo berria duten indarren eskutik. Iruñeko Udalean, berriz, Uxue Barkos buru duen zerrendak bikoiztu egin ditu emaitzak, eta 8 eserleku izango ditu udal-gobernuan. UPNk 13 zinegotzi izaten jarraituko du, PSNk 4 eta EAE-ANVk, berriz, 2. IU eta CDN alderdiek Iruñeko Udalean zituzten ordezkariak galdu egin dituzte. NaBaiko Iruñerako alkategaiak, Uxue Barkosek, adierazi du aldaketa eragiteko bokazioa duela. «Gaur borrokako buru izan garen bezalaxe, harrotasun berarekin, lanerako gaitasun berarekin, presaka ibili gabe, eta triunfalismorik gabe», adierazi du. «Egia esateko, Nafarroa Bai koalizioa Iruñean bikoiztu egin da, inortxo ere igo ez den moduan igo da, guk egindako lanari esker.» 2007/05/29 - 17:13:05
Azkuna «oso gustura» dago EAJk Bilbon eta Bizkaian izan dituen emaitzekin, baina esan du oraindik «garaiz» dela Gobernua nola osatu zehazteko
Azkunak esan du EBrekin ituna egitea «aztertu beharreko aukera» dela. Dena dela, bere esanetan, oraindik ere ordu gutxitxo pasatu dira hauteskunde-mahaiak itxi zituztenetik. 2007/05/28 - 20:17:13
Gerenabarrenak Arabako Foru Aldundian gobernatzeko aukera ez duela baztertzen esan du
Gaur Gasteizko ABBren egoitzan emandako prentsaurrekoan egin ditu Gerenabarrenak adierazpen horiek, eta, era berean, atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu. ABBko presidenteak Araban eta Gasteizen EAJk lortutako emaitzak EAJren eta EAren artean koaliziorik ez izateak eragin dituela adierazi du, «batera aurkeztuz gero, lehen indarra izango ginateke, lehenak baino 8.000 boto gehiagorekin». Gerenabarrenak nabarmendu du EAJk 174 zinegotzi lortu dituela. PPk, PSEk eta EAk, hurrenez hurren, 73, 50 eta 32 lortu dituzte. Bestalde, «datozen udal hauteskundeetan eragina izan dezaketen 28 kandidatura independenteren agerpena» nabarmendu du. «Araba osoan, Gasteiz ez beste toki guztietan, emaitzak pozgarriak izan dira», berretsi du. 2007/05/28 - 20:17:12
Urkulluk instituzioak gobernatzeko hirukoa gehi Aralar formularen aldeko apustua egin du, «zenbakiek utziz gero», behintzat
Radio Euskadik egin dion elkarrizketan, udal eta foru hauteskundeen ondoren mapa politikoa «konplexua» dela onartu du Urkulluk, eta itunak «erabateko hoztasunez» eta lurraldez lurralde aztertu beharko dituztela. Halaber, emaitzek «sentsazio gazi-gozoa» eman dietela onartu du. Hala ere, udal eta foru hauteskunde hauetako partaidetza txikiagoak eta, duela lau eta zortzi urte ez bezala, EAJ bakarrik aurkezteak zenbait lurraldetan kalte egin dietela esan du. «Dena den, beharrezkoa da nabarmentzea batzar nagusietan EAJk dituela ahaldun gehien, bai eta erantzukizun nagusia ere», zehaztu du. 2007/05/28 - 20:17:12
Imazek «erantzun demokratikoa» eskatu du, hauteskundeetan prozesua apurtu dutenei eta Getariako zinegotziari eraso egin diotenei aurre egiteko
Imazek hau adierazi du Cadena SERen: «Hainbat herritarrek bozkatzera ez joateko arrazoi asko izan arren ere, beharrezkoa izango da bozkatzea. Izan ere, igande honetan ematen ez den boto bakoitzak bake prozesua apurtu dutenak babestuko ditu portzentualki». «Igande honetan, gizarteak parte-hartze gizalegezkoaren eta demokratikoaren adibidea eman behar du, eta, horretarako, hauteskundeetan parte hartu behar du. Hori da atzo Getariako zinegotzi izateko hautagaiari lehergailua jarri ziotenei eman diezaiekegun erantzunik onena», adierazi du. 2007/05/25 - 13:47:13
Bilbaok bozkatzera joateko deia egin du, EAJk irabaziko duela pentsatuta, jende asko etxean geratzekotan dagoelako
Radio Euskadik egindako elkarrizketan, Bilbaok adierazi du parte-hartzea «garrantzitsua» dela, eta Bizkaian litekeena dela murriztea, EAJk irabaziko duen konfiantza handiegia dagoelako eta herritarrek uste dutelako hautagai jeltzaleek egin beharreko gauza guztiak egitea bermatuta dagoela. 2007/05/25 - 13:47:13
Imaz: "Gogaiturik gaude faxista hauekin"
Laudion burutu den ekitaldian, EBBren lehendakariak adierazi du "hauei erantzun sendoa eman behar diegula". Buruzagi jeltzaleak gaineratu duenez, "datorren igandean inor ezin da etxean gelditu. Bakean, elkar bizitzan eta justizian sinisten dugunok; eta faxista hauen mehatxuekin gogaituta gaudenok, botoa ematera joan behar gara". Imazek erasoa gaitzetsi eta erasotuarekiko eta Euskadiko Alderdi Sozialistarenganako bere elkartasuna adierazi du. EBBren presidentearen ustez "hilabete batzuetatik hona ikusten ari garen ekintzen isla izan da azken hau ere. Ekintza hauekin, beraien pentsamoldearen inposaketa bultzatu nahi digute. Ekintza hauekin datorren igandea, kaos politikodun igandean bilakatu nahi dute". Imazek azpimarratu duenez, bere erakundearentzako garrantzitsuena "pertsonak dira" eta "ekintza hauek bultzatzen dituztenek ez dira abertzaleak. Beraien egitasmo totalitarioarekin beldurra eragin nahi dute". Buruzagi jeltzaleak, Manuel de Irujoren hitzak gogoratu ditu eta azaldu duenez, "aberria, pertsonen nahia errespetatu gabe eraiki nahi duen oro, faxista hutsa da". "Batzokiak erasotzen dituzten faxistak, hauteskundeetako kotxeak erretzen dituzten faxistak eta alderdietako hautagaiei lehergailuak jartzen dizkieten faxistak". 2007/05/24 - 22:07:09