(titulua)

Error. Page cannot be displayed. Please contact your service provider for more details. (29)

Foroak erregistroetan

eginbehardugu.com deritzan eztabaidagune hau aurreko otsailean sortu zen, zure iritziak jaso eta zure ardurak azaldu ahal izateko. Laburbilduz, eztabaida eta kritikagintzarako plaza irekia. Geroztik, emaitzak ezin adierazgarriagoak izan dira. Guztira 67.232 bisita jaso dira, guztira 361.578 orrialde ikustatu dituztenak. Eztabaidaguneetan, berriz, 34.671 forozalek parte hartu dute zelan edo halan. Hauteskunde aurreko lehen hilabeteetan erabateko esku hartze librea eragin eta sustatu da. Edonork parte hartu ahal izan du foro honetan ezelango mugarik gabe, edozein hiritarri eska dakiokeen jendaurreko erantzunkizuna edo izan ezik. Aurrerantzean, berriz, kalitatea kantitatearen aurretik lehenetsi nahi genuke, baita foro-arduradunen eta forokideen arteko gutxieneko zubigintza segurtatu ere, inoiz argibide edo azalpenen bat beharrezko balitz bat-batean harremanetan jarri ezinik gerta ez dadin. Beraz, eztabaidagunean parte hartzen jarraitu ahal izateko ez da derrigorrezko izango ezein nortasun agiririk, baina beharrezko izango da izengoiti edo nick-en bat aldez aurretik adieraztea, SMSz baliatzeko telefono-zenbakiaz gainera.  2007/06/01 - 18:45:24

Re: "Kubala" bertsoa

Hau gozamen, hau betetasuna, Santurtzin gertatu dana azkenean bota dugulako alkaterik tontoena. Zinegotzi talde berriaren ezaugarri da kemena, baina guztion ideiek ziur merezi dutela pena. SANTURTZI GUZTION ARTEAN!!! ESKERRIK ASKO!!!  2007/06/01 - 18:45:24

Re: PNV negozioaren alderdia

"Katxondeoa" al zara? Demokraziaren salbatzaile bakarrak zarete? Ez dakit, ez dakit... Niri aspaldi ez nauzue "graziarik" egiten. Ez dakit inoiz zein tonu erabili zuekin Euskal Herriari buruz hitz egiteko. Barre egin behar dudan, edo negar!  2007/05/31 - 06:04:21

Eskerrik asko bene, benetan Santurtzi

Lagun agurgarriak: Eskerrik asko jasotako harreragatik eta baita bidali dituzuen zorion mezuengatik. Aldaketa hau benetan ona izango da herriarentzat. Ilusio handiz, hasteko irrikitan gaude. Dena den, gure ibilbide berria ekainaren 16an hasiko da. Gure eskuetan jarri duzuen erantzunkizunari ihardetsi egingo diogu. Ez zaituztegu huts egingo. Garaipen hau bakarrik garatuko da zuen ongizatea lortzen badugu(eta lortuko dugu) Bestalde, jakin dezazuen, Ricardo, pertsona berbera izaten jarraituko duela. Ez dut aldatuko. Alderantziz, zuen ondoan egoten saiatuko gara, Santurtzi guztion artean egingo dugu. ESKERRIK ASKO Ricardo Ituarte  2007/05/31 - 06:04:21

Re: Reziklajea

Zuen konponbidea beti da multak jartzea danerako. Reziklatzen ez bada, sortu lana jendeantzako eta soldata baten truke bananduko deurie eurek dana. Holan bai erreziklatuko dala. Eta ez multak jartzen.  2007/05/31 - 06:04:21

Re: pnv diruaren yonkia

Modu kategoriko horretan pentsatzen duena, esaldia idatzi baino lehen deabruari bere arima saldu dio.-  2007/05/29 - 22:44:21

Erandio Goikoan ez da berziklatzen

Sei hilabete daroatzagu Elexalde auzoan bizitzen, eta oraindik ez dekogu berziklatzeko kontenedorrerik. Alkate jauna, noizko zerbitzu hau? Bestalde tranbia proiektua proposatzen dotzat EAJri: Ereaga hondartza, Gobela geltokia, Leioako zentrua eta Erandio Goikoa Sondikako Euskotren geltokiaz lotuz. Mikel erandiotarra.  2007/05/29 - 22:44:21

etxean

Orain arte kanpaia guztitan ikusi dogu etxean egin behar dirala , zegatik sineztu behar dogu orain? non dago aldea ?  2007/05/29 - 01:49:10

Web polita

 2007/05/26 - 00:32:16

LORTUKO DUGU!!!

IGANDE HONETAN LORTUKO DUGU!!!!!!!!! AMURRIOK HERRI BAT GAZTEA, EUSKALDUN, PARTAIDE, DINAMIKO ETA BERDINTASUNEZKO NAHI DUELAKO!!! GORA EUZKADI ASKATUTA!!!!!!!!!!!!  2007/05/26 - 00:32:16

Nabigatu euskaraz