Neure (h)egitik
Komunikazioa eta Gizarte Aldaketa
La vida simple
Silvain Tesson frantziarraren liburu hau labankatzera nator. Harakinak bezala, txahalaren parteak jarriko ditut salgai bakarrik, kontsumo errazerako produktua izan dadin. Tessonek bezela, nik ere Barkatu eta eskerrik asko esan behar dut. Negu oso bat Siberian eman zuen Tessonek, Baikal lakuaren inguruan, borda batean, bakarrik. Liburuan abentura haren berri eta bere buruarekin izandako elkarrizketaren berri ematen 2017/04/02 - 18:13:02
22 urte
Eusko Jaurlaritzak 1994ko ekainean (3 egun) eta abenduan (beste 3 egun) Goardia Zibilaren giza-birringailuetan egin zizkidaten torturei buruzko galdetegia bidali dit. 22 urte pasa dira. 2017/03/30 - 14:33:02
Nolakoa da webgune on bat
Euskal Herrian hiru webgune mota nagusi ikusten dira: Informatika enpresek egiten dituztenak, txarrenak alde guztietatik. Enpresa teknologikoek egiten dituztenak, non kezka nagusia kodigoa eta plataforma teknologikoa diren. Diseinu estudioek egiten dituztenak, fokoa diseinu grafikoan jartzen dutenak. Aurrekoen arteko elkarlanak, bakoitzaren limitazioen aitorpenaren ondorioz. Alegia, enpresa hornitzaileen esku geratzen da ia %100 enpresa baten webgunea eta, 2017/02/20 - 02:24:01
Ez dakigu zer egin gure herriarekin
Hilabete atzera Chajul herrian eman nuen eguna, Guatemalako Ixil triangeluan, mendialdean [mapa], Chichicastenangoko azoka ospetsutik pasa ondoren. Mayen kultura ongien gordetzen duen eskualdea omen da. Ez da turista asko pasatzen handik, egun hartan ni bakarrik, jakinminez eta kamara eskuan. Holaxe nenbilen ni, jostari eta zelatari, plazatik pasa nintzen arte. Gizon talde bat zegoen banku batean eserita, 2017/01/31 - 03:20:03
Oharrak 30 hilabete eta gero
Bi urte eta erdi joan dira etxetik alde egin nuenetik. Esaten dute gazte garaiko bidaiak ikasteko egiten direla, heldu garaikoak berriz, esperientziak izateko. Bien arteko nahasketa bat izaten ari da nire kasuan. Noiz uzten zaio ikasteari bada? Esperientziak eta sentimenduak gertukoentzat gordetzeko joera daukat, Facebooken bastante biluzten naizen arren, baina denbora honetan guztian buruan bueltaka 2016/10/24 - 18:40:02
Bake-akordioaren inguruko plebiszitoaren kanpaina Kolonbian
Kolonbian nagoen honetan arretaz jarraitu dut Gobernuaren eta FARC-EPren arteko akordioaren aldekoen nahiz aurkakoen kanpaina, ikasteko asmoarekin. Demokrazia zuzenaren urrezko aro batean bizi garela pentsa liteke, baina ez naiz arrazoietan sartuko, testua ez luzatzearren. Besterik gabe, esan behar da komunikazioa aspektu kritikoa dela erreferendum bat behartzeko zein irabazteko, fase bati dagokion estrategia eta besteari dagokiona 2016/10/13 - 12:36:03
Demokrazia Zuzenaren aroa: galtzaileak eta irabazleak
Kolonbiako plebiszitoaren ezustekoa asimilatzen dugun bitartean, nabarmena dirudi demokrazia zuzenaren aroan sartu garela bete-betean, eta lehen errepresioaren bidez edo borroka armatuaren bidez bideratzen ziren auziak, orain gero eta gehiago herriari zuzenean galdetuz bideratzen direla, eta horrek gotik behera aldatzen ari da joka-leku politikoa. Esan daiteke, Demokrazia Zuzena dela joka-leku politiko berria, lehenago edo beranduago horrela 2016/10/13 - 12:36:03
Bakea Kolonbian
Bideo hau 3.000.000 aldiz ikusi da. 36.000 erreakzio eta 10.000 komentario eragin ditu Facebooken. 2016/09/25 - 00:29:03
Komunikazioa eta etika
Kolonbian nagoen honetan, aspaldi buruan dabilkidan gai bati buruz idazteko bultzada eman didate urriaren 2an FARCen eta Kolonbiako gobernuaren arteko bake akordioaren gaineko erreferendumaren kanpainek: komunikazioa eta etika. FARCen eta Kolonbiako gobernuaren arteko akordioaren aldeko nahiz aurkako kanpainak lehia bizian ari dira sare sozialetan: txio bat bi minutuko. Sekulako indarra jartzen ari dira, bi aldeek 2016/09/24 - 21:03:05
Gogoeta-ontziak eta Komunikazioa
Dagoeneko ez badakizu, Think Tank edo gogoeta-ontziek eragin garrantzitsua dute AEBko nahiz Europako politikangintzan, zer esanik ez Hego Amerikan. Taldeon kezka nagusietako bat komunikazioa izaten da, komunikazio politikoa, komunikazioak rol garrantzitsua jokatzen duelako dominazio-sistema iraunarazteko bi dimentsio ezberdinetan: Epe luzean, erreprodukzio ideologikoa da kezka nagusia, sistema ekonomikoa eta soziopolitikoaren arteko ibilbideak paraleloak izan daitezen, betiere konkordantzia 2016/09/21 - 03:49:03