hackresearch

Hacking eta *NIX/POSIX sistema askeen ikertokia

‘FreeBSD un demonio controlable’ hitzaldia

Freenode IRC zerbitzariko #eldemonio kanalean *BSD familiari eta FreeBSD sistema eragileari buruzko hitzaldia egon da. Hitzaldi honetan, *BSD sistema falimiaren historia, GNU/Linux-ekiko desberdintasun batzuk, Unix/POSIX espezifikazioak, BSD lizentzia eta FreeBSD-ren optimizazioa izan dugu mintzagai, beste gai batzuen artean. Nire eskerrik beroenak xlony-ri izan duen partehartze sutsua dela eta. Hitzaldi honen log-a hurrengo hau da: []  2015/03/05 - 17:39:02

‘FreeBSD un demonio controlabe’ hitzaldian azaldutako eztabaida puntuei buruzko mahaingurua

FreeBSD un demonio controlable hitzaldiaren baitan, zenbait eztabaida puntu azaldu zaizkigu. Eztabaida puntu hauek, hurrengo mahainguruan eztabaidatuko dugu: Eguna: Martxoaren 18an, igandea. GMT ordua: 18:00 GMT EH ordua: 19:00 Tokia: Freenode IRC zerbitzariko #eldemonio kanalean. Animatu eta etorri zaitezte! Eztabaida puntuak hurrengo hauek dira: *BSD eta GNU/Linux sistemen elkareragina denboran zehar AT&T-k BSDi-ri zuzendutako salaketa []  2015/03/05 - 17:39:02

#kill -9 Metabolik Biohacklab <-‘

Metabolik Biohacklab, Leioako Udondo gaztetxeko talde hacktibistaren prozesua amaitu da. Inork talde honen posta zerrenda jarraitu izan badu, albiste hau noiz aterako zain egongo zan eta albistea iritsi da. Hona hemen Metabolik Biohacklab-en agiri ofiziala: Ia sei urte eta gero, Metabolik BioHacklabeko partaideok proiektuak bukatu behar duela erabaki dugu. Erabaki hau taldea ixtea arrazoirik gabe []  2015/03/05 - 17:39:02

hack.in#badakigu informatika elkarteak posta zerrenda estreinatzen du

Pozgarria da Euskal Herriko hacking eszenak martxan dirauela ikustea, honen adierazgarri da hack.in#badakigu informatika elkarteak gaur posta zerrenda estreinatzea. Elkarteak berak sareko bizidun guztioi zabaldu digu izena emateko gonbita. Albistea hack.in#badakigu informatika elkarteko blogean ikusi dezakegu. Nik ere nire aldetik mundu guztia animatzen dut talde honen posta zerrendan izena ematera.  2013/09/04 - 12:00:02

Asterisk PBX-ari buruzko mahaingurua

Gaur Asterisk PBX edo zentral telefonikoari buruzko mahaingurua egon da Freenode IRC zerbitzariko #HCKRS kanalean. Mahaingurua gaztelaniaz izan da eta Asterisk-en inguruko oinarrizko ezagupenak azaldu dizkigu x-ip lagunak. Hemen dago eskuragarri mahainguruaren log fitxategia: 18:04:50 etenemos con nosotros como ponente a x-ip que se ofrecio voluntario para darlas 18:04:56 perdon, darla 18:05:12 []  2013/09/04 - 12:00:02

FreeBSD 6.2 kaleratu da

Atzo jakinarazi zidatenez, FreeBSD 6.2 RELEASE eskuragarri dago FreeBSD proiektuaren FTP zerbitzarian. FreeBSD sistema eragilearen bertsio berri honek, hurrengo 7 arkitekturak jasaten ditu: alpha amd64 i386 ia64 pc98 ppc sparc64  2013/09/04 - 12:00:02

Azkenean, Debian GNU/Linux 4.0 Codename Etch eskuragarri

Azkenean, kostatu da, baina gaur, 2007ko apirilaren 8an Debian GNU/Linux 4.0 sistema eragilearen bertsio establea plazaratu da. Bide luzea izan da, lehendabizi Debian GNU/Linux honen bertsio berriaren kaleratzea 2006ko abendurako espero zan, azkenengoz entzun nuena, aurtengo apirilean aterako zela da eta azkenik hemen daukagu. Informazio gehiago hemen. Debianen bertsio berri hau hemendik deskargatu dezakegu. Zerbitzari []  2013/09/04 - 12:00:02

OpenBSD 4.0-ren ISO irudia sortzen

Honetarako lehendabizi, gure etxeko direktorioan OpenBSD/4.0/i386 direktorio estruktura sortuko dugu: $mkdir -p OpenBSD/4.0/i386 Azken direktorioa gure makinaren arkitekturarekin lotuta egongo da, adibidez gure arkitektura AMD 64 bada, azken direktorioa i386 izan beharrean amd64 izango da, direktorio estruktura honetan FTP zerbitzarian agertzen den direktorio estruktura errespetatu behar izango dugu, honetan arkitektura ezberdinen direktorioen izenak aurkitzeko aukera []  2013/09/04 - 12:00:02

FreeBSD-ko locale-ak ezartzen

FreeBSD sistema eragilean, locale-ak hizkuntza eta kodifikazio ezberdinetan jar genitzake. Eskuragarri dauden locale-ak ezagutzeko honako agindu hau erabiliko dugu: #locale -a Hizkuntza zehatz bateko locale-en kodifikazioa ezagutzeko grep erabil genezake pipe baten bidez, adibidez euskarazko locale-ek eu_ES izena dutela jakinik, komando hau erabiliko genuke: #locale -a | grep eu_ES Guk erabili nahi dugun locale-a aukeratu []  2013/09/04 - 12:00:02

RFID txip pasiboak liburuetan?

Atzo, bilboko Fnac dendara joan nintzen aste batzuk zirela ikusi nuen programazio liburu bat erostera. Liburuaren izenburua C Guía de autoenseñanza da Herbert Schildt -ek idatzia, liburuaren ISBN-a 84-481-3204 da. Liburua aztertzen nenbilela, atzeko taparen barrukaldean, pegatina zuri karratu bat aurkitu nuen, arraro iruditu zitzaidan pegatina hura, imaginatzen nuen zer izan litekeen, beraz kendu egin []  2013/09/04 - 12:00:02

Nabigatu euskaraz