Hetzordua

Hezkuntza eta unibertsitateari buruzko euskarazko bloga

Lodosa, Sartaguda, herri oso bat?

Lodosa eta Sartagudako ikastolak miseria gorria bizi du eta asteburu honetan gure laguntza emateko eskaria luzatu dute. Herri oso bati eskatzen diote laguntza, gure herriaren mugan daudenek ere euskaraz ikasteko eskubidea izan dezaten. Ziur naiz lortuko dutela, guztion laguntzarekin egoerari buelta ematea posible delako. Tamalez herri gisa erantzuteak guztion jarrera argitzea eskatzen du. Egun hauetan [...]  2012/02/04 - 18:45:07

(Barne) sexilioa

Egun hauetan handik eta hemendik irakurtzen ari naiz sexilio kontzeptuari buruzko artikuluak. Kontzeptua laburbiltzearren: Euskal Herritik kanpora joatea sexu askatasun gehiagoz gozatzeko. Laburpen eskasa, baina finean hori da ideia garrantzitsuena. Artikulu hauetan, baina, ez da lantzen beste faktore bat, kanpo sexilioaz gain badela barne sexilio bat, Euskal Herriko herrietatik hiriburuetara ematen dena, eta badirela ere [...]  2012/01/21 - 17:05:05

Kolosala izango da, Ekhi

Lerro hauek idazten ditudanean oraindik ez zara jaio eta argitaratzen direnean baliteke oraindik mundu honetara etorri ez izana. Berehala ikasiko duzu, ordea, herri honetan justizia eta legea ez doazela beti batera. Zure gurasoak ezagutzen ditut, baina aitarengan dut orain burua (barka nazala amak), bere 4 metro karratuko ziegan egongo delako urduri, dena ondo joango ote den [...]  2012/01/06 - 09:19:06

Doritos poltsa

Gertatu al zaizue inoiz Doritos edo antzeko zerbaiten poltsa erosi, ireki, eta erdi hutsik egotea? Noski baietz, guztioi gertatu zaigu. Publizistek ondo dakite poltsa geroz eta handiago orduan eta gogo gehiago izango dugula erosteko. Gero ireki eta mmhhh ez zegoen lepo, baina tira, behin erosita produktua jan behar. Berdina gertatu zaio ba, antza, Pello Salaburu errektoreari [...]  2011/10/04 - 10:48:07

Irakasleak murrizten

Horrelakoa da neoliberalismoa: dirurik ez dagoela diote eta gauzarik garrantzitsuenak mozten dituzte, euren mozkinak oraindik mantendu ahal izateko. Hala egiten du Madrilen neoliberalen musa den Esperanza Agirrek, milaka irakasle kaleratuz eta hezkuntza publikoa arrisku larrian jarriz. Hala egiten dute Nafarroan, Iribas kristofanatikoarekin, irakasle, guraso eta ikasleen haserrea piztuz. Ez ninduen harritu aurrekoan Blanca Urgellen adierazpena irratian: [...]  2011/09/18 - 20:03:08

Selektibitatearen normaltasuna

Urtero artikulu berdina idazten dudanaren sentsazio hori dut. Beno, edo artikulu beraren aldaerak idazten ditudala. Urteak eman nituen, ikasle mugimenduan ari nintzela, selektibitatea eta baxoaren aurka idazten. Gero prentsan ere, edo Gaur8ko zutabe honetan, aritu naiz azterketa absurdo honen aurka. Batzuetan zin egiten diot neure buruari ez dudala gehiagotan egingo, baina gero komunikabideak ikusten ditut, [...]  2011/06/25 - 22:19:02

Kimika eta ingeniaria

Selektibitatean Kimikako azterketarekin gertatu denak ez du izenik. Baina ondoren ikusitako hainbat jarrerek badute hitz pare bat: azal gogorra. Aurreko artikuluan esaten nuen bezala selektibitatea guztiz injustoa da. Selektibitatean guztia jokatzeak horrelako egoerak ekar ditzake. Hau da, azterketa bakar batean, nota bakar batean, eegun bakar batean zure etorkizuna erabakitzea ez da oso ideia ona. Kimikarekin gertatu [...]  2011/06/25 - 22:19:02

Gu, demokratak

Onartzen dut, bai, ez didazu gogoratu behar. Badakit hasiera batean artikulu hauetan hezkuntza gaiei buruz hitz egin behar nuela. Baina onartuko didazu azken aste hauetan bizi garen egoeran gutxi direla gai honi buruz suertatzen diren berriak. Egon dira ikasle mobilizazio batzuk Iruñean; gaur bertan, Baionan, manifestazio garrantzitsua egingo da baina honen inguruan informazio eskasa dut. [...]  2011/04/30 - 18:09:03

#Bildu eta bultza

Aurreko batean esan nuen, Gaddafiri buruz ari nintzela (eta denborak arrazoiaren parte eman dit :)), orokorrean erasotuaren alde egiteko tendentzia izan ohi dudala. Horregatik aurreko egunean Nafarroako eskuin muturrak eginiko bideoa ikusi nuenan argi geratu zitzaidan noren alde egin behar zen oraingoan. Bideoa sinplea zen. Emakume batek umemokoei zuzenduko balitz bezala (bere jarraitzaileei ari da, [...]  2011/04/11 - 16:50:07

Bildu eta bultza

Esparru guztietan ikusten ari gara: indarrak bildu eta helburu komunen alde bultza egiteko gogotsu dago jendea eta eragile andana. Eskubide zibil eta politikoen defentsan, indar soberanisten arteko adostasunen bila edo aste honetan ikusi dugun bezala, gehiengo sindikalaren indarraz Greba Orokorra eginez, geroz eta gehiago dira sortzen diren dinamika bateratuak. Hezkuntzan, ordea, eztabaida klasikoak dira nagusi. Orain [...]  2011/01/31 - 22:06:09

Nabigatu euskaraz