(titulua)
You need to enable JavaScript to run this app.
software librearen âhaize ezaâ
âBandera trapu bat da, haizerik ez badabilâ zioen DUTen kantu hark. Orain gutxi iragarri dute taldearen behin betiko desegitea. Urteetako ibildeari amaiera eman diote. Baina lau diska utzi dituzte gure apalategietan. Hamaika kantu soinu banda partikularrean. Eta milaka hitz, milaka mezu, oroitzapenetan. Badira desagertzen ez diren mezuak, eta askorik astindu ez arren, tinko mantentzen diren [...] 2015/03/05 - 15:29:06
administrazio publikoaren [?] âbarne-dokumentuakâ
Software libreari emandako ezetzaren harira, asteartean, hilaren 15ean, ESLEko ordezkariak Eusko Jaularitzarekin bildu ziren. Atzo argitaratu zituzten bileraren nondik norakoak ESLEko blogean. Eta ezer berririk ez, ez behintzat jarrera aldetik. Hitz asko, etorkizunerako ateak irekiak mantentzearen aldekoak. Baina azterketa tekniko-ekonomikoa eskatu, eta ezin eskuetan izan. Baina hor bai, zerbait gehiago esan dute: barne-dokumentua dela, ez dutela, [...] 2015/03/05 - 15:29:06
azterketa publiko eta ez publikoak
Eusko Jaularitzak egiteko eskatu eta diru publikoz ordaindu duen ditxosozko azterketa irakurtzeko betarik ez dugu izan oraindik. Baina, gaurdaino, mundu mailan, zerrenda amaigabea osatzen duten gisako azterketak egin dira, noski. Eta beraz, Eusko Jaularitzarenaren faltan, beste batzuk aipatu behar. Hemen bi nabarmendu nahi ditugu: bata, MIT, Ameriketako Estatu Batuetako ikerketa zentrorik esanguratsuenean egina; eta biga, [...] 2008/01/25 - 23:01:34
gardentasun ezak salatzen ditu?
Gaur astebete, Eusko Jaularitza eta software librearen arteko harreman eskasa argumentutzat duen filmaren beste atal berri bat argitaratu zen internet & euskadi blogean. Atal berri honetan ez da ezer berririk esaten. Ez da software libreari emandako ezezkoa aldatzen. Ez dute software librea eta jabedunaren artean aukeratzeko erabilitako argumentuen oinarri den azterketa publiko egin. Ezta pentsatu [...] 2008/01/16 - 21:28:23
AHT + Google-Earth
Bada astebete batura honen emaitza egiazko bezain sinestezina ezagutzen dugula. Jada, Google-Earth tresna erabiliz, AHTdun Euskal Herri bat irudikatzeko aukera dugu. Ibilbide osoa ikus daiteke. AHT Gelditu! Elkarlana, AHTren kontrako koordinadoraren lana izan da, eta egia esan, ez da ezer askorik egin behar AHT neurriz kanpoko proiektua dela konturatzeko: 1. Google-Earth programa deskargatu eta instalatu. 2. AHT_Euskal_Herrian_1.0.kmz [...] 2007/12/05 - 04:53:06
MS :: maitasun-gorroto harremana?
Duela aste gutxi batzuk, Nigeriako gobernuaren erabaki susmagarri baten berri izan genuen, Mandriva-tik Steve Ballmer-i zuzendutako gutun baten bitartez. Honen arabera, itxuraz, Nigeriako gobernuak, bertako ikastetxeetako prezio baxuko 17.000 ordenagailuetan Mandriva Linux banaketa instalatzeko tratua egina zuenean, Microsoftek, kantxan azaldu, eta eskaintza komertzial baten bitartez, Nigeriako gobernuari Mandrivari erositako ordenagailuetan, Mandriva Linux sistema eragilea kendu [...] 2007/11/20 - 14:00:08
microsoft eta google: botere gerra
Computer Reseller News-en webgunean irakur daiteke albistea. Microsoft-eko lehendakariak, Steve Ballmer [ en ] [ fr ] [ es ]-ek, Britainia Handia-n emandako konferentzia batean, Google-k Gmail-en erabiltzaileen posta elektronikoak irakurtzen dituela baieztatu zuen. Egia da Gmail-eko kontu bat sortzerako orduan, Google-k berak bere kideei erabiltzaileen datuak bidaltzen dizkiela aitortzen duela. Ez du esaten ordea, mezuak [...] 2007/10/11 - 20:41:08
garzón eta segurtasun informatikoaz
Auto judiziala gora eta behera. Espainiar Estatuko Auzitegi Nazionaleko [ eu ] [ en ] [ es ] Baltasar Garzón epailearen [ eu ] [ en ] [ fr ] [ es ] azken autoak informatikariontzat hain berriak ez diren kontuak aipatzen ditu. Informatikaren mundua gero eta hedatuagoa eta garatuagoa dagoen heinean, segurtasun informatikoak eta kontrol [...] 2007/10/09 - 20:32:26
nazioguneaz
Gaurko Gara-n irakur daiteke albistea. Bertan Nazio Eztabaida Guneak atzo emandako prentsaurrekoaren berri ematen du, eta bide batez, Nazio Eztabaida Guneak lanerako zein harremanetarako garatu duen tresna komunikatiboa aurkezten digute: naziogunea.net. Webguneak hiru atal nagusi ditu: Nazio Eztabaida Gunea, Nazio Eztabaida eta Nazio Estrategia. Era berean, Nazio Garapenerako Biltzarra, Konponbidea Sustatzeko Batzordea, Milakabilaka eta Gogoeta XXI-en [...] 2007/09/28 - 13:41:07
online ofimatikaz
Oporrak ere bukatzen dira. Ezer ez omen da betirako. Hala diote batzuek. Eta ez zaie arrazoirik falta. Duela ez hainbeste urte, Microsoft Office ofimatika pakete bakarra zela eta beti hala izango zela ematen zuen. Eta alternatiba librea [ OpenOffice ] baduen arren, inoiz ez dela bestea baino hobea izango pentsatzen genuen. Gerora beharrak aldatu dira. [...] 2007/09/24 - 19:25:17