(titulua)

You need to enable JavaScript to run this app.

Zhu Yi! Txinatarrak Artiumen

Wang Qingsong Txinako ekonomiaren indartze azkarra ahoz aho dagoen honetan, bertako gizartera gerturatzen gaituen erakusketa zabaldu dute Gasteizko Artiumen. Eta zer argazkia baino hobe bertako errealitatea azaltzeko. Txinako hogeita hamahiru argazkilariren 140 lan izango dira ikusgai. “Hautatutako artistek historiaren ohiturak eta gaur egungo globalizazioaren errealitatea jartzen dituzte aurrez aurre. Iraultza Kulturalaren garaiko ideologiaren kontrol zorrotzaren ondoren, [...]  2015/03/06 - 02:59:04

Mugak

Nolakoak diren gauzak, aste osoa testu honetarako gaia pentsatzen aritu ostean, Espainiako estatuan argazkien erabileraren inguruan sortutako hiru berri ailegatu zaizkit egun berean. Hiru albiste horietako bat arteari edo arte munduko diru-laguntzei buruzkoa da. Beste biek, berriz, jantziak saltzen dituzten bi enpresen publizitate kanpainak aztertzen dituzte. Nik umeentzako arropak saltzen dituen enpresaren kasua aukeratu dut. [...]  2007/07/12 - 08:40:26

Tranparen islada

Jon Urbe argazkilari eta blog honetako kolaboratzailearen eskaerari jarraiki, berak orain arte egindako ekarpen guztiak ezabatu ditugu Ikusmira blogean. Sarrera honen egileak adierazi digunez, Tranparen islada izeneko sarrerarekin bere helburu bakarra argazkilaritzaren inguruko eztabaida sortzea zen, baina bere asmoa ez zen inor mintzea izan. Eztabaidak hartu duen bidea kontuan hartuta eta informazioarekin lotuta zeuden pertsona batzuk minduta [...]  2007/07/12 - 08:40:25

Indalezio Ojanguren, Kajoitxu

Indalezio Ojanguren Kajoitxu argazkilari eibartarrarena da goiko irudia. 1933 urtean, Espainiako bigarren errepublika garaian, emakumeek lehenengo aldiz bozkatu zuten Euskal Estatutuaren hauteskundetan. Argazkia Eibarko kultur ondarea kudeatzen duen Egoibarra batzordearen webgunean dago zintzilik, errepublika garaiko beste askorekin batera. Egun, Eibarko Klub Deportiboak argazki lehiaketa bat antolatzen du Kajoitxuren omenez.  2007/07/12 - 08:40:24

Begiak hitz guztiak alferrik ditu

Noizean behin, aldian-aldian zerua zeharkatzen duen kometaren modura, beste guztien gainetik nabarmentzen den argazki bat azaltzen da. Eskola horretakoa da Iñaki De Juana Chaos gose greban ospitaleko ohean azaltzen digun argazkia. Kasu honetan, inork ez dio erreparatuko argazkiaren alde teknikoari; enkuadrea, fokoa edota argia behar bezala neurtu ote den garrantziarik gabeko kontuak bihurtzen dira. Inori [...]  2007/07/12 - 08:40:23

World Press Photo

Spencer Platt argazkilari estatubatuarrak irabazi du 2006ko World Press Photo lehiaketa. Irudian, gazte libanoar batzuk luxuzko auto batean ageri dira Beiruteko kale txikituetan barrena, 2006ko abuztuaren 15ean.  2007/07/12 - 08:40:21

Nabigatu euskaraz