Mundua Begira
Just another WordPress weblog
Paris
Sakine Cansız, Dogan Fidan eta Leyla Söylemez emakume kurdutarrak erahil dituzte Parisen. Kurdutar Nazio Askapen Mugimenduko hiru militante ziren, nazioarteko harremanetan lanean ziharduten, gatazkaren konponbidearen aldeko lana egiten eta babesa eskuratzen.Hori izan da bere delitua. Notizia irakurri eta burura etorri zait Dulcie September hegoafrikarra. Bera ere emakumea, bera ere militantea. 1988An hil zuten Parisen ere, Apartheidaren [...] 2015/03/05 - 21:55:16
15 urte
Hamabost urte bete dira Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenetik. Hamabost urte Euskal Herrian Lizarra-Garaziko Akordioa ahalbideratuko zuen Irlandako Foroa eratu zenetik. Eta badirudi atzo izan zela. Ezker abertzaleak egindako hausnarketaren ondoren eta ETAk Alternatiba Demokratikoa plazaratu eta gero, estrategia berriari ekin zitzaion eta geroztik gatazkaren konponbidean murgildurik gaude. Baina Irlandan bertan ere, [...] 2013/04/18 - 13:53:09
Gizarte Zibilaren indarra
Bake prozesua indartzeko Foro Soziala antolatu dute Bake Bidean eta Lokarrik Iruñean eta Bilbon. Helburu nagusia, haien webean irakurri dudanez, Euskal herriko gatazka politikoaren konponbidean euskal gizarte zibila inplikatzea da. Ez da helburu makala eta era berean guztiz beharrezkoa iruditzen zait. Konponbidearen berme bakarra euskal jendartea dela iruditzen zait. Bere lana eta helburu [...] 2013/03/14 - 12:34:09
Europa
Europa ez da bakarrik kontinente bat. Europa errealitate politiko bat da ere bai, Europar Batasunetik haratago doana. Oker gabiltza Europa eta Europar Batasuna nahasten ditugunean. Egia da EB dela egun Europan dagoen instituzio boteretsuena baina ez da bakarra. Euskal Herri berriko etorkizun politikoaz eztabaidatzen dugunean kontuan hartu behar dugu hori. Europan badira bestelako sare, instituzio, eremu [...] 2013/02/14 - 18:35:07
Baionako Konferentzia
Aiete 2 izango zela aurreratu zuten komunikabideak, baina antolatzaileek berehala azaldu zuten errepikapena baino Baionan antolatu behar zuten konferentzia Aieteko bide orriaren Ipar Euskal Herrirako zehaztapena zela. Hori jakinda ere, bukaera aldean Kotte Ecenarrok irakurritako deklarazioa harritu egin ninduen. Eduki zehatzean sartu baino, deklarazio horrek dituen zenbait printzipio azpimarratu nahi nituzke. Gatazka politikoa da eta [...] 2012/12/20 - 05:21:05
Katalunia eta EH
Katalunia eta Euskal Herriaren arteko loturak mota askotarikoak dira. Bi herri hauen arteko elkartasuna eta elkar ulertzea handia da. Biek daukate haien lurraldearen zati bat Espainiar zein frantziar estatuen menpe. Bien helburua da nazio bezala onartuak izatea eta dagokien autodeterminaziorako eskubidea bereganatzea. Lotura guzti horiek egonda ere askapen prozesu oso ezberdinak ditugu. Historikoki eta egun [...] 2012/11/22 - 17:14:05
CUP eta Katalunia
2012/10/24 - 15:23:35
Kolonbia
Kolonbian ere bakea lortuko bada elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik etorriko da. Azken egunetan argitaraturiko berrien arabera badirudi erresoluzio prozesu bat abiarazteko aukera errealak sortzen ari direla. Azken hilabeteetan aldeek egindako deklarazioak norabide horretan joan dira, nahiz eta tartean bakearekin zer ikusi gutxi daukaten gertaerak ere egon diren. Erresoluzio prozesua martxan jarri ahal izateko hiru gertakari azpimarratu [...] 2012/08/30 - 01:36:18
Enbaxadoreak
Iritsi da, heldu da eguraldi ona Euskal Herrira, azkenean. Eta eguzkia ailegatu denean ni oporretan ospa, urrutira joan naiz, lurralde epelagoetara. Ez dagoenean faltan sumatzen dut baina agertu bezain laster itzalaren bila hasten naiz. Iparralderako errepidea hartu eta kotxe gutxi aurkitu ditut bidean, beherako norabidea aldiz kolapsatua, Europako Iparraldetik, ekialdetik kotxe andana, hondartza bila. Europako hiriak [...] 2012/08/01 - 23:50:10
Arran
2012/07/04 - 21:32:08