Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean
Tailerrak 2.0: informatikan trebatzeko euskaraz
Iaz Euskal Herria 2.0 jardunaldiak egin ostean, aurten Tailerrak 2.0 izenekoa antolatu dute. Bertan informatikarekin erlazionaturiko tailerrak egingo dira teoria eta praktika uztartuz. Aurtengorako bost tailer daude prest: Wikipedia (izen eman) lekua: Arrasate (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa) noiz: uztailak 16 arduraduna: Arkaitz Zubiaga Blogak eta web 2.0 (izen eman) lekua: Gasteiz (Saregunean) noiz: uztailak [] 2015/03/05 - 16:25:03
Interneteko taula periodikoa
Ba horixe bera, Wellington Grey-k taula periodiko bitxi bat egin du Interneteko webguneak jarriz elementu kimikoen ordez. Bakoitzak bere ikur, url eta Googleen daukan sailkapena (rank) dauka eta Mendeleiev-ena bezala taldeetan ere banatzen dira elementuak: bilatzaileak, blogak, podcastak [Interneteko taula periodikoa tamaina handian] [Hemen ikusia] 2015/03/05 - 16:25:03
Blogarientzat kamiseta aproposena
ALT1040-ren bidez edozein geek-ek jantzi behar lukeen 10 kamiseten zerrendara iritsi naiz. Eta horien artean aproposena blogen munduan gabiltzanontzat hauxe: :D 2015/03/05 - 16:25:03
Mugikorraren industriak kargatzaile estandar bat adostu du
Joan den astelehenean, operadore telefonikoak eta mugikorren fabrikatzaileak biltzen dituen Open Mobile Terminal Platform (OMTP) foroak, mugikorren kargatzaileak etorkizunean konektore estandar bat erablitzea adostu du. Eta adostu duten konektorea micro-USB izan da, orain arte gero eta gehiago erabiltzen ari den mini-USBren kaltetan. Izan ere, azken hau baino txikiagoa da micro-USBa eta horrek lagunduko du tamaina [] 2015/03/05 - 16:25:03
Iconlet: ikono bilatzailea
40.000 ikono baino gehiago indexatzen dituzte jada eta lizentzia librekoak dira gainera. Hori bai, ingelesezko gako hitzak sartu behar dira edozer aurkitzeko. [Iconlet: ikono bilatzailea] [Bitelia-n ikusia] 2015/03/05 - 16:25:03
OLPC: Azaroaren 12an herrialde âgaratuetanâ
One Laptop Per Child (OLPC) herrialde txiroenetako haurrak beren hezkuntzan lagunduko liokeen ordenagailu portatil bana edukitzeko helburuarekin jaio zen. 100 dolar baino ez da kostatzen eta hasiera batean herrialde txiroetan soilik banatzekotan bazeuden ere, azkenean herrialde aberatsetan ere salduko dute Azaroaren 12tik aurrera. Give One, Get One (bat eman, bat jaso) kanpainari esker 399 dolarreko [] 2015/03/05 - 16:25:03
Zu hemen zaude
Beste planeta batetik ateratako Lurraren lehenengo argazkia. Spirit zundak Martetik ateratakoa orain dela urte batzuk. [Hemen ikusia] [Argazkiari buruzko informazio gehiago (ingelesez)] 2015/03/05 - 16:25:03
Firefox autoa
Firefox eta tunning-a maite badituzu hona hemen zure autoa. Argazkia nobihayak atera zuen Tokion (nola ez!;)), orain dela egun gutxi ospatu den Firefox Rock Festivalean; orain enteratzen naiz Mozillak musika festibalak antolatzen dituela [Hemen ikusia] 2015/03/05 - 16:25:03
Irudi libreak aurkitzeko 100 webgune
Meneame.net-en bidez irudi libreak biltzen dituzten 100 webguneen zerrenda (ingelesez) aurkitu dut. Oso interesgarria zure blog edo denadelakoan jartzeko arazo legalik gabe ;) Eta ez ahaztu ingelesezko Wikipediak baduela antzeko zerrenda bat domeinu publikoan dauden irudiak dituzten webguneekin. 2015/03/05 - 16:25:03
Joost denentzat irekia
Orain arte Joost (telebista eta orokorrean bideoak ikusteko P2Pan oinarritzen den erreminta) gonbidapenez baino ezin zen lortu baino Joosten 1.0 Beta bertsio berria edonork deskargatu dezake. Momentuz Windows eta MacOS-eko bertsioak baino ez daude, GNU/Linux erabiltzen dugunak Wineren bidez probatu dezakegu, Ubunturen foroetan agertzen diren pausuak jarraituz. [Hemen ikusia] 2015/03/05 - 16:25:03