(titulua)

Maiatzean zehar ekitaldi ugari antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultetak

Maitzean zehar ekitaldi interesgarri ugari antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: mahai-inguruak, sari banaketak, hitzaldiak, informazio saioak eta ate irekiak, fakultateko jaia...  2016/05/09 - 10:07:04

'Zergatik irakurri klasikoak?' lelopean, maiatzaren 18an, Literatur Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Zergatik irakurri klasikoak? galderari erantzungo diote, maiatzaren 18an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu duen Literatur topaketan. Aurtengoa izango da jardunaldiaren 13. edizioa, eta iaz bezala, egingo da Eskoriatzako Zaldibar aretoan. Aurtengo topaketaren helburua da idazle nahiz ipuin klasikoak irakurtzearen onurez hausnarketa egitea eta horiek eskoletan nola lantzen diren ezagutzea.  2016/05/09 - 10:07:04

Hezkuntza erdi presentzialeko eskaintza azaltzeko informazio saioak egingo dira, maiatzaren 21ean, Aretxabaletako campusean

Maiatzaren 21ean, larunbata, hezkuntza erdi presentzialeko eskaintza azaltzeko informazio saioak egingo dute Aretxabaletako campusean. Goizeko 11:00etan hasiko diren informazio saioetan, aurkeztuko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hezkuntza arloa dituen ikastaro eta kurtso erdi presentzialak.  2016/05/09 - 10:07:04

Lan poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Administrazio eta Zerbitzuetako lan-taldeetan aritzeko

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Administrazio eta Zerbitzuetako zenbait arlotan lan egiteko.  2016/05/02 - 16:49:03

'Berrikuntza' hezkuntzari buruzko jardunaldiaren 3. edizioa maiatzaren 13an

Maiatzaren 13an, ostiralez, 'Berrikuntza' jardunaldiaren 3. edizioa egingo du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzan. "Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak" lelopean, eta, goiz osoan zehar, hezkuntza arloko profesionalek aukera izango dute esperientziak partekateko eta adituen hitzak partekatzeko.  2016/05/02 - 16:49:03

Apirilaren 28an, zuzeneko webinar bat eskainiko du Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan masterrak

Apirilaren 28an, ostegunez, Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterrari buruzko zuzeneko webminar-a eskainiko du MONDRAGON UNIBERTSITATEAk. Internet bidezko nazioarteko aurkezpen horretan masterrari buruzko informazio osoa emango da. Iluntzeko 20:00etan hasiko da aurkezpena eta ordubete iraungo du. Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena.  2016/04/25 - 10:10:02

Giro ezin hobean egin zen fakultateko ikasle ohien topaketa pasa den larunbatean

Pasa den larunbatean, hilak 23, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikasle ohien topaketa egin zuen Eskoriatza eta Aretxabaletako campusetan. MUkide ikasle ohien elkarteak antolatutako ekitaldira hurbildu ziren fakultatean ikasitako 26 ikasle ohi. Aurtengo ekitaldira deituta zeuden 2005-2006 ikasturtean ikasketak bukatutakoak eta 2000-2001, 2001-2002 eta 2002-2003 ikasturteetan egresatuak.  2016/04/25 - 10:10:02

Larunbatean, hilak 23, ikasle ohien topaketa egingo dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

MUkide ikasle ohien elkarteak antolatuta, oraingo larunbatean, apirilak 23, ikasle ohien topaketa egingo dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Aurtengo ekitaldira deituta daude 2005-2006 ikarturtean ikasketak bukatutakoak. Horiekin batera, gainera, elkartuko dira 2000-2001, 2001-2002 eta 2002-2003 ikasturteetan egresatutakoak. Bilkura 11:00etan hasiko da Eskoriatzako campusean.  2016/04/20 - 20:01:03

Maiatzeko asteazkenetan, ‘Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna’ ikastaroa eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Maiatzaren 4an hasita, eta lau asteazkenetan jarraian, 'Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna' ikastaroa eskainiko dut Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ikastaroa dago zuzenduta kirol zein hezkuntza esparruko profesionalentzat, eta apirilaren 29ra arte dago aukera izena emateko.  2016/04/11 - 14:01:10

Apirilaren 21ean, unibertsitate masterretako eta erdi-presentzialeko hezkuntza graduetako informazio saioak Eskoriatza eta Aretxabaletako campusetan

Apirilaren 21ean, Hezkuntza unibertsitate masterreko eta erdi-presentzialeko graduei buruzko informazio saioak egingo dira Eskoriatza eta Aretxabaletako campusetan. Eskoriatzan egingo dira unibertsitate masterrei buruzko informazio saioak, eta, aldiz, Aretxabaletan hezkuntza gradu erdi-presentzial buruzkoak. Saio biak hasiko dira 18:00etan eta aldez aurretik izena eman beharko da Internetez.  2016/04/04 - 15:00:02

Nabigatu euskaraz