Teknopataren txokoa

Teknopataren Txokoa - Podcast

Behiontze Burgerrean

Behiontze handiaren aurkako nazioarteko kanpainak ez du etenik, eta orain Estatu Batuetako rapero bat izan da aldaken errginari oldartu zaiona: raperoak dioenez, Behiontze Burger King batean ikusi du, eta dantzari beltzak hamar dolarreko billetea gorroneatu dio gainera afaria ordaintzeko. Inbidiatik sortutako zurrumurru faltsuak, seguru! Zabildu  2010/08/29 - 16:37:20

Goma tontoak

Gogoan dituzue garai bateko txinitoen eskumuturrekoak? Zabor pusketa haiek moda-modan jarri ziren garai batean, eta saltzeko okurrentzia izan zuena forratu egin zen, zalantzarik gabe. Hori 80ko hamarkadan izan zen, baina gaur egun ere baditugu antzeko adibideak: PowerBalance eskumuturreko famatuek, esate baterako, gorputzeko energiak orekatzen omen dituzte haien hologramei esker Munduko futbol txapeldunen energia ere zureganatzeko [...]  2010/08/09 - 09:51:05

Linterna magikoa

Urtebete da Teknopata TBren azken saiotik, eta bada garaia beste bat egiteko, ezta? Zuekin, gaur ezustean aurkitu dudan linterna magikoa! OHARRA: pentsa dezakezuenaren kontra, bideo honek EZ DAUKA inoren babes ekonomikorik (neurea ez bada, esan nahi dut). 2. OHARRA: Ah! Bideoan ahaztu zait komentatzea, baina beste ezaugarri bat ere badu linternak: paketean jartzen duenez, hilabetean [...]  2010/08/06 - 12:25:05

Ura arazteko, eragin biraderari!

Abenturazale handi eta ez hain handiek (eta ez haiek bakarrik) sarritan aurkitzen duten arazoa edateko moduko ura aurkitzea da. Ur zikina edatearen ondorioen artean, dakizuenez, era guztietako gaitzak daude, beherako anekdotiko batengatik hasi eta malaria, tifusa eta halako gaitz beldurgarrietara iritsi arte. (Bueno bale, malaria eltxo batek eragiten du, baina ni teknopata naiz, ez sendagilea!). [...]  2010/08/05 - 13:12:06

Betaurreko GPSdunak

Bai, TomTomak, Copilotak, Navigonak eta abarrak oso ondo daude, baina arazo handi bat dute: gidatzea (edo oinez ibiltzea) eta aldi berean GPS gailuari begira ibili behar izatea *OSO* arriskutsua izan daiteke. Zorionez, japoniarrak ditugu gizakien artean, eta euren zeregina horrelako arazoei irtenbidea ematea da. oraingo honetan, esaterako, GPS jantzigarria asmatu dute: betaurreko batzuetan montatutako nabigazio [...]  2010/08/04 - 14:02:18

Ekarridazu infernura

Deliver me to hell horixe da Zeelanda Berriko Hell Pizza kateak martxan jarri duen publizitate kanpaina bitxiaren leloa. Iragarki nagusia Youtube bidezko bideo interaktibo bat da: zonbi apokalipsia gertatu eta denbora gutxira, neska batek Hell Pizza bat eskatu du jateko. Herriko beste puntan, Hell-eko pizzeroak gorriak ikusi behar ditu enkargua bezeroarengana helarazteko, herria zonbiz josita [...]  2010/08/03 - 14:52:03

Lorategirako apaingarria

Zuotako askok ikusita izango duzue seguruenik Amelie gogoangarria. Hala bada, erraz oroituko dituzue munduan zehar bidaiatzen duten lorategiko ipotxak: Bada, lorategia duzuen zorionekoontzat, apaingarri ezin ederragoa dakarkizuet gaurkoan. Ipotxen antzekoa, baina askoz ere frikiagoa (eta cool -agoa, zergatik ez). Segi, segi irakurtzen! Zuekin lorategiko zonbia!!! Erretxinazko 80 x 50 x 20 cm-ko figura honek ezin ederrago [...]  2010/07/29 - 20:52:05

Pitiki dance

Bueeeeeno, ba iritsi da uda, eta harekin batera udako abesti freskagarri , dantzagarri eta ahanzgarriak, eta BlancoyNegroMixak eta egon! Euskaraz ez daukagu dantzarako musikarik! (fandango eta arin-arinetik harago, esan nahi dut). Ala bai? Iaz Pixka bat es mucho eztabaidatuak bete omen zuen hutsune hori neurri batean behintzat eta aurten? Bueno, hona aukera bat: aurrekoan lankide batek [...]  2010/07/28 - 10:04:06

Gero eta teknopatago

Amaitu da azken teknopatometroari erantzuteko epea eta datuak, lagunok, ezin adierazgarriagoak dira: urtebetean BIKOIZTU egin da oporretan 3G konexioa eramango duzuen (dugun) lagunen portzentajea, eta beste muturra ere, batere konexiorik egin ez duenarena, handitu egin da: 2009an zuotako batek ere ez zuen esan oporrak erabat offline pasatzeko asmorik zuenik. Aurten, berriz, %3k esan duzue (lagun [...]  2010/07/27 - 14:48:04

Garai txarrak Applerentzat

Garai txarrak bizi ditu Steve Jobsen konpainiak: langileen baldintza kaskarrak eta suizidioak, Adoberekiko tirabirak Flash dela eta , iPhone 4ren antenaren auziak, enpresak erabiltzaileen kexei emandako erantzunak (arazoa ukatuz hasieran, erabiltzaileen abilezia faltaren ondorioa zela iradokiz, gero, eta azkenik, beste batzuek ere badutela esanez) irudi arazo larria ekarri diote beste edozeren gainetik iruditik bizi diren [...]  2010/07/22 - 22:44:05