azpi

azpi artikuluen jarioa

Marketin birala omen

Zenbaitentzat Googlek badu, oraindik, cool edo jator fama. Horrek marketin kanpainak beste era batera planteatzeko aukera ematen dio. Gmail bultzatzeko, bideo bat egin nahi zuten. Eta erronka jarri zieten erabiltzaileei: inprimatu 'M' letra (Gmail-en ikurra) duen sobre bat eta grabatu bideo txiki bat, 10 segundukoa, ezkerretik eskubira M hori eramanez. Ehunkada bideo jaso dituzte, ia mundu osotik. Onenak aukeratu, eta bideo hau muntatu dute ondoren. Marketin kanpaina ez da iragarkira mugatzen. Egiteko eta iragartzeko modua bera ere kanpainaren zati da. Horregatik ari naiz neu ere hau idazten...  2016/03/15 - 16:06:01

Soka, pilota eta intuizioa

 2016/03/15 - 16:06:01

Sare sozialak, objetu sozialak eta FaceBook

 2016/03/15 - 16:06:01

Kazetarien dilema

Elpais.com-eko portada, une honetan. Portadan bertan, albisterik ikusienen zerrenda. Kointzidentziak: zero.  2016/03/15 - 16:06:01

Informazio kanalak

Atzo m.uztarria.com sortu behar genukeela pentsatu nuen: uztarria.com-en bertsio mobila. Taberna bateko telefonoaren bila aritu ginen lagunok eta, azkenean, uztarria.com-era sartu nintzen mobileko nabigatzailetik, gida-komertzialaren bila. Narrats ikusten da, baina ikusten da, eta lortu nuen telefonoa. 11888 telefonoa baino garestiago aterako zait atzoko minutu parea baina, tira, beste zerbait ikasi nuen. Informazio guztia sarean jartzea ona da. Edozeinentzat eta edozer eratara eskuragarri, ahalik eta formaturik zabalenean eta irekienean. Mila eratara bizi gara. Uztarria.com ez dago mobilentzat pentsatua, baina aldaketa pare batekin lortu daiteke zerbait txukuna. Beste kanal bat, informazioa zabaltzeko eta nahi duenari zerbitzua emateko. Horregatik harritu naiz egunotan beste kontu batekin. Herrian toponimia azterketa egin dute eta, lana erakutsi eta herritarren ekarpenak jasotzeko, erakusketa prestatu dute. Etorri aretora eta egin zure ekarpenak. Baina, Interneten ez dut ezer aurkitu. Ez dago ezer. Seguraski, ez zaio inorri okurritu ere egin.  2016/03/15 - 16:06:01

New York Times eta edukia doan

New York Times periodikuak eduki guztia doan emango du hemendik aurrera. Orain arte, hango hemeroteka erraldoia arakatu nahi zuenak ordaindu egin beharra zeukan. Zenbait iritzi-emaileren zutabeak irakurtzeko ere ordaindu beharra zegoen. Urteko 50 dolar edo, bestela, hilabeteko harpidetzaren bat. TimesSelect zen klub honen izena eta 227 mila lagun zeuden bertan izena emanda. Bada zerbait. Biderketa erraza da: 10 milioi dolarretik gora fakturatzen zituen NYTek honi esker. Kalkuluak egin dituzte, ordea: edukia libre utziz gero, jende gehiago, orri gehiago, publizitate gehiago, klik gehiago... diru-sarrera gehiago. Lehenbiziko pentsamendua: publizitate asko behar da, gero, hori berdintzeko! Egin ditzagun kalkulu tonto batzuk, tabernetako serbiletetan egiten diren horietakoak. - NYTen ez ditut ikusi, baina elmundo-n publizitate tarifak publikoan daude. CPMa (Cost per mille) 32 eurokoa da megabanner haundi batentzat. (Klik bakoitzeko kobratzea ere ohikoa da, google iragarkietan adibidez, baina horrela kalkuloak errazagoak direnez, jo dezagun aurrera.) - Demagun, orri batean, megabanner eta google-ren iragarki eta beste bannerren batekin, doblea lortzen dutela. 64 euro 1000 orriko (asko iruditzen zait, baina, tira). - 10 milioi dolar fakturatzeko, 156 milioi orritik gora erakutsi beharko dituzte, urtean. - Orri erdietarako adina publizitate lortzen badute, 300 milioi orritik gora beharko dituzte. - Oso gutxi da hori. Horiek hilabetean erakutsi ditzake NYTek, guztira. Itxitako orri hoiek webgune osoan duten proportzioa, ez dakit zenbatekoa izango den. Beno, serbiletetako kalkuluok ez dute tutik balio, badakit. Bigarren pentsamendua: ez dira orri hauek soilik. Erreferentzialtasuna da. Eta edukia giltzapean jartzen duena, desagertu egiten da saretik. Inork ez du lotura bat egiten hango webgunera -zertarako!-. Blogetan, e-postetan -irakurri hau, hi!- agertzeari uzten dio. Ez du komentariorik izango. Ez da bilatzaileetan azalduko. Horrek kezkatzenditu NYTekoak. Eta hori bultzatu nahian ari dira, orain. Eta ez da itxitako edukira soilik mugatzen hori; dena da bat. Hirugarren pentsamendua: gurea beste eskala bat da. Suertekoak gara: hemen ez du inork edukirik itxi, nik dakidala, inoiz. Baina, gure eskalan, publizitatea ere...  2016/03/15 - 16:06:01

Munduko xake txapelketa

Mexiko hirian ari dira munduko xake txapelketa jokatzen. Internetez ari naiz jarraitzen, neure kasa. Erral nire lagunari irakurri nion albistea eta geroztik, ia gauero sartzen naiz webgune ofizialean edo chessbasen, bestela. Han ari naiz partidak jarraitzen -asko eta asko ez ditut ulertzen baina-. Argazkiak, komentarioak, albisteak, sailkapena. Badirudi, Anand izango dela txapeldun berria. Kramnik -ez dakit zergatik baina nire 'faboritoa'- larri dabil. Inoiz ez nuen txapelketa bat horrela jarraitu eta gozatzen ari naiz.  2016/03/15 - 16:06:01

Bloglines eta Google Reader

 2016/03/15 - 16:06:01

MCC eta Microsoft

Kooperatiba eta MCC zalea naiz, orohar eta ñabardurak ñabardura. Lan ere egin nuen ia 5 urtez hango enpresetan, eta Garaia Berrikuntza Guneko kudeatzaileak ezagutzen eta estimatzen ditut. Horregatik hartu dut pena, Microsoft 'ekarri' nahian ari direla irakurri dudanean Berrian eta Goienan. Ekarri diot, eta ez etorri. Eta pena, diot, MCCko filosofiarekin nekez ezkon daitekeen enpresa delako, boteprontoan esanda, Microsoft. Europan multak jartzen ari diren bitartean, hemen laguntzak emango zaizkiolako multinazional horri. Eta, imajinatzen dut, gainera, zeinen negoziaketa zailak izango diren. Ez dut berrikuntza Microsftek ulertzen duen moduan ulertu nahi nik. Berriro, boteprontoan esanda.  2016/03/15 - 16:06:01

Banner dinamikoak

Kanpaina bat egin berri dugu Sustaturekin. Gure banner bat jarri genuen, hainbat egunetan, beste webgune ezagun batean. Publizitatea egin genuela, alegia. Aukera baliatuz, esperimentu txiki bat egitea pentsatu genuen: bi banner egingo genituen, eta biak erdi-bana erakutsi zegokigun tokian. Bi banner hauexek: A. B. Bi bannerrotan, nork funtzionatuko zuen hobeto? Horixe neurtu nahi genuen, bistan da. Kondizioak berdinak ziren bientzat: toki berdina, webgune berdina, momentu berdina -ausaz erakusten zen bat edo bestea- eta bistaratze kopuru oso antzekoa... Ba, emaitza, nabarmena izan da: # Erakutsitako kopurua Klik kopurua Ratioa A 25.336 1.174 %4,6 B 25.541 278 %1,1 Alegia, egurra eman diola Ak Bri. Fijatu ondo emaitzetan: 4 aldiz gehiago egin da klik A bannerrean. Hurrena, bezeroren bat 7 sekuentziatako banner inposible batekin enpeinatuta etortzen zaigunean, esango diogu -berriro- hobeto pentsatzeko. Eta, ez pentsa, asko dira holakoak. Begiratu, bestela, une honetan bertan euskarazko sarean dauden banerrei.  2016/03/15 - 16:06:01

Nabigatu euskaraz