(titulua)

mp3-ak entzun Fedore Core 4n

Fedora Core-n ez dago MP3-erako euskarririk beraz ezin duzu entzun zure gogoko musika. Dena den oso erraza da XMMS (X Multi Media System), audiorako softwarea martxan jartzea. Windowserako Winamp ezagutzen baduzu oso antzekoa da hau. Programa hau instalatzeko fitxero hauek bajatu behar dituzu saretik zure ordenagailuko karpeta edo direktorio batera: http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-1.2.10-1.i386.rpm http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-alsa-1.2.10-1.i386.rpm http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-esd-1.2.10-1.i386.rpm http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-mikmod-1.2.10-1.i386.rpm http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-vorbis-1.2.10-1.i386.rpm http://www.xmms.org/files/1.2.x/rpm/fc1/xmms-gl-1.2.10-1.i386.rpm Fitxero hauek instalatu aurretik programaren beste bertsio bat ez duzula instalatuta egiaztatu behar duzu. Horretarako sartu root moduan konsola batean eta tekleatu: # yum remove xmms Orduan lehengo fitxeroak gorde dituzun karpetara joan eta programa instalatu hurrengo komando honekin: # rpm -iv *.rpm Prozesua amaitu ondoren zabaldu programa xmms tekleatuz eta zure mp3 fitxeroak entzun ditzakezu Fedora Core 4n.  2007/08/27 - 10:37:04

Ikasteko wikiak

Sergiori esker enteratu naiz wikilearning proiektua existitzen dela. Bertan hainbat "ikastaro" aurkitu ditzakezu wiki formatuan. Oso interesgarria.  2007/08/27 - 10:37:04

Euskalhard.net ordenadoreei buruzko guztia euskaraz

Euskalhard ataria sortu dute ordenadoreei buruzko informazioa emateko euskaraz. Bertan bai softwarea eta bai hardwareari buruzko gidak, deskargak eta baita bideoak ere lortu ditzakezu.Webgune berria bisitatzeko www.euskalhard.net.  2007/08/27 - 10:37:03

Google Docs & Spreadsheets

Badaramagu denboratxo bat web 2.0 kontzeptu honek ekarri digun aukera berrien informazioa eskaintzen, oraingo honetan Google faktoriaren beste produktu baten berri ematera gatoz.Orain dela gutxi Google-ek Writely proiektua erosi zuen eta argi zegoen bere produktu propioa aterako zuela. Ba dagoeneko eskuragarri dugu, bere izena Google Docs & Spreadshests da.Webgune honetan textu dokumnetuak eta kalkulo orriak egin ditzakegu gure ordenagailuan ezer instalatu barik. Dokumentu hoiek era partehartzaile batean egin ditzakegu erabiltzaile ugariren artean eta baita importatu beste dokumentu mota batzuengandik.Sistema hau erabiltzeko gmail-eko kontu bat behar dugu eta momentuz ingeleraz bakarrik dago  2007/08/27 - 10:37:03

Euskal Herriko Unibertsitateak bere linux distribuzioaren bertsio berria atera du

Euskal Herriko Unibertsitateak bere EHUX linux distribuzioaren bertsio berria atera du. Distribuzio honek Ubuntu-linux erabiltzen du ituuri moduan eta live CD batean banatzen da. Sistema guztia euskaraz dago eta gainera ez dator bakarrik, baliabide ugari jarri dira eskuragarri sarean:EHUX-i buruzko unibertsitateko informazioa.Erabiltzailearen webgunea.Foroa.Dena den Distribuzioaren ISO irudia lortu nahi baduzu hemen daukazu.  2007/08/27 - 10:37:03

Zelan sortu favicon bat zure webgunearentzako.

Favicon from Pics gunean zuzenean sortu dezakezu zure ikonoa zure webguneari gehitzeko. Oso era erosoan eta gainera bertan adierazten dizue nola ipini zure webgunean.Blog bat erabiltzen baduzu askotan ezin dituzu ico formatuko fitxeroak igo. Beste webgune honetan (traascendentalismos banales) adierazten dizute nola konpondu arazo hori.Technorati: favicon  2007/08/27 - 10:37:02

Nabigatu euskaraz