txirbilaz blai
Just another WordPress weblog
Bienal Española de la Máquina-Herramienta: 2012ko maiatzaren 28tik - ekainaren 2rarte
Gaur egun adituek Makina erreminta sektorean Europako hirugarren azoka garrantzitsuenatzat jotzen duten BIEMH-ek 27. edizioa burutuko du aurtengoan. Mundu osoko ekoizle eta hornitzaile nagusiak bertaratuko dira oraingoan ere sektoreko azken garapen, teknologia eta enpresa zerbitzuen berri ematera. Gure ikastetxetik ikasle eta irakasleentzako irteerak antolatuko dira bertara. Erakusketarien zerrenda ikusi nahi baduzu, egin klik! 2012/01/31 - 12:54:04
Fabrikazioa 2020 azterketa
Euskal Fabrikazioaren Urteroko VII. Jardunaldiaren barnean aurkeztu ziren azaroan EAEko manufaktura-industriaren etorkizuneko gako, erronka eta aukerak 2020. urtera begira azterketaren emaitzak, Zamudioko Parke Teknologikoan. Fabrikazioaren parte diren eragileen lankidetza hobetzea izango da sektorearen arrakastarako gakoetako bat. Zentzu horretan, azterketan proposatzen den aukeretako bat da ekoizpen-jarduerak beste herrialde batzuetara zabaltzeko clusterrak sortu eta garatzea. Fabrikazioa 2020 azterketak programa [...] 2011/12/15 - 12:39:03
Mekanika alorreko Goi Maila eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa Zikloak
Tolosaldea Institutuko Mekanika alorrak Lanbide Heziketako zein ziklo eskaintzen dituen jakin nahi duzula? Zer hobeagoa horretarako bideo bat ikustea baino? Egin klik! 2011/12/15 - 00:46:03
Talleres Guibe S.A. enpresara bisita
Urtarrilaren 20ean, Mekanizazioa eta Produkzioaren Programazioa ikasketak burutzen ari diren taldeek -2ME2A eta 1PP3-, Irurako GUIBE S.A. bisitatu dute. Gure bailaran garrantzi handia duen enpresa honek, transmisio industrialerako produktuak egiten ditu: erreduktoreak, engranajeak, katu hidraulikoak, etab. 30 urtetik gorako esperientzia du bere arloan. Enpresaren informazio osatuagoa beraien web gunean ikus dezakezue. Doazela hemendik gure eskerrak GUIBE enpresari [...] 2011/01/26 - 10:34:04
Bost Machine Tools Company enpresara bisita
Urtarrilaren 13an, Mekanizazio ikasketak burutzen ari den 1ME2A taldeak Asteasuko Bost Machine Tools Company bisitatu du. Makina-erremintak egiten dituen enpresa gipuzkoarrak 30 urtetik gorako esperientzia du bere arloan. Enpresaren informazio osatuagoa beraien web gunean ikus dezakezue. Bost enpresari eta harrera egin zigutenei gure eskerrak horrelako aukera eskaintzeagatik. 2011/01/14 - 13:33:02
Jardunaldi-teknologikoa Orixe Institutuko ikasleekin
Apirilaren 23an, Orixe Institutuko Batxilergoko 1.mailako ikasleak, mekanikako instalazioak bisitatu eta mekanizatzeko aukera izan zuten. Bertan, pieza bat torneatu eta beste bati planeaketa eta zulaketak egiteko aukera izan zuten, bai tornuan eta bai fresatzeko makinan. Ondoren CNC bidez pieza bat nola programatzen den eta nola exekutatzen den ikusi zuten eta bukatzeko CAD-CAM-eko prozesua [...] 2010/05/04 - 17:04:17
Ederfil eta Eredu enpresetara bisita
Otsailaren 3an, 1ME2 A eta B taldeetako ikasleekin, Ederfil eta Eredu lantegiak bisitatu genituen Legorretan. Ederfil enpresak kobre hariak ekoizten ditu tenkaketa prozesuaren bidez eta Eredu enpresak kanping, lorategi eta hondartzarako aulki eta mahaiak ekoizten ditu besteak beste. - Ederfil S.Coop. Ederfilek errele, kontaktore, bozgorailu, motor berezi etab.etarako kobre hariak ekoizten ditu. Bisitan [...] 2010/04/19 - 15:22:04
Burni eta Glual enpresetara bisita
1MEA2 eta 1MEB2-ko taldetako ikasleak Azpeitian dauden GLUAL eta BURNI enpresak bixitatzeko aukera izan zuten joan den urtarrilaren 25ean, bertan, BURNI-n zilindro hidraulikoak mekanizatu eta GLUAL-en aurreko zilindroak eta talde hidraulikoak ere muntatzen dituzte. Horretarako CNC-ko tornuak eta konbentzionalak ere badituzte, beste makina batzuen artean. Bukaerako produktua lortu arte jarraitzen den [...] 2010/02/22 - 13:48:04
Euskal Forging enpresara bisita
Abenduaren 2an, 1ME2 A eta B taldeetako ikasleekin, Euskal Forging enpresak Iruran duen lantegira bisita egin genuen. Enpresan, harrera Iñigo Fernandezek egin zigun, eta gidari lanetan Lucio eta Luis Angel izan genituen. Hauek joskerarik gabeko uztaiak egiteko prozesua erakutsi eta azaldu ziguten. Lehengai biltegia, materialaren mozketa CNC bidez programaturiko zerrekin, forjaketa, ijezketa edo laminazioa eta tratamentu [...] 2009/12/04 - 19:14:02
Lan-jantziak
Agenda 21 egitasmoaren barruan, mekanikako alorrak lan-jantziekin hurrengo ekintza burutu du: Joan den ikasturte bukaeran 2. mailako ikasleek takiletan utzitako batak jaso eta arropak garbitzen dituen enpresa batera bidaliak izan dira. Guztira 21 buzo eta bata, 13 toaila, niki 1 eta 5 txaketa garbitu dira. Kostua 74 eurotakoa izan da. Bata hauek tornu konbentzional ikastaroko ikasleei [...] 2009/11/10 - 14:17:02