Imanol Landaren bloga
http://ilanda.eu :: http://ilanda.info
60.101 euroko dirulaguntza Uk aldizkariarentzako
Denok ezagutzen dugun Uk alkizkaria, paperean argitaratzen den Uribe Kostako euskara hutsezko hedabide bakarra da. Oker ez banago, hamabost urte daramatzate aldizkaria sortu zenetik, gure eskualdeko informazioa euskaraz lantzen. Euskaldunentzako, toki informazioaren esparruan referente garbia bihurtu da beraz aldizkaria. Aurten gainera sarera egin du salto eta www.ukaldizkaria.biz helbidean aurkitu dezakezu. Horiek horrela, aurten ere Boluntzarreta Euskara Bultzatzeko elkarteari 60.101 euroko dirulaguntza ematea onartu dugu, Tokiko Batzarraren bileran. Diru-laguntza udalak elkartearekin indarrean duen hitzarmenaren barrukoa da, 2010.urtean UK, Uribe Kostako aldizkaria argitaratzeak dakartzan gastuei eta bestelako ekimenek eragingo dituzten gastuei ere aurre egiten laguntzeko. 56 orrialde dituen UK aldizkariak 2009an 19 zenbaki atera zituen, 4.000 aleko tiradarekin, guztira 76.000 aldizkari. Ale kopurutik 3.250 ale postontzietan banatzen dituzte eta gainontzekoetan euskaltegietan eta komertzioetan uzten dituzte. Gaur egun UK aldizkariak 20.000 bat irakurle ditu. Beraz, aurten ere gure euskararen normalizazioaren aldeko apostua hedabideetako esparrura zabaltzen dugu. Argazkia EGIZU k egindako da. 2010/04/07 - 13:34:03
Bartzelonako FICOMICen Getxoko Komiki azoka aurkeztuko da
2010/03/12 - 15:08:03
Villamonte: igogailuak martxan!
2010/03/12 - 15:08:03
Fadura berriztuta 7 milioi eurorekin
Fadurako udal Kiroldegiko instalazioak zaharberritzeko, Udalak, 2008ko ekaineko uholdeek utzitako kalteen ondotik abiatutako plana azken fasean sartu da eta aurtengo lehen seihilekoan amaitzea aurreikusita dago. Lan horiek 2008ko bigarren seihilekoan hasi ziren eta 7 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri dute. Diru-kopuru honen %90 Bizkaiko Foru Aldundiak emango du. Fadurak bizi duen itxura aldatzearen irudirik adierazgarriena da egoitza nagusiko atondoa, batzar aretoa, kirol kantxa eta igerilekuenak osatzen dutena. Berriztatze lan hauek eragin zitzaketen enbarazuak ahal den neurrian arintzeko asmoz, Getxo Kirolak udal erakunde autonomoak lan-egutegia finkatu zuen berritze lanak hiru fasetan batzeko. Hartara, astero 6.000 lagunetik gora biltzen duten Fadurako kirol ikastaroen programazioari eutsi ahal izan zaio, ez baita bertan behera geratu. Dagoeneko hasi den hirugarren eta azken fasean, atletismo pistaren zaharberritzea egingo da (1.300.000 euro bideratuko dira horretara), errugbi zelaian argi berriak ipiniko dira eta zenbait egokitze lan ere egingo da (390.000 euro) eta hondarrezko futbol zelaia kendu eta belar artifizialeko gunea egokituko dute, era askotako jarduerak egiteko (232.000 euro). Horrez ganera, aurten Bolua I eta II futbol zelaietako belar artifiziala aldatzeko asmoa dago, baita zelai hauen itxitura metalikoaren ordez plastikozko bat ipintzea ere. Lehen fase batean, 2009ko martxoan amaitu zena, Getxo Kirolakek lehentasuna zuten lanak agindu zituen. Izan ere, barruko igerilekuak barriztu ziren (1.866.000 euro), baita aterpeko tenis pistak (450.000 euro), padel pistak (188.000 euro) eta estatetika eta osasun zerbitzuko gunea (154.000 euro). Bigarren fase batean, 2009ko amaierara arte luzatu zena, bazkide eta erabiltzaileen arretarako bulegoak birmoldatu zituzten (332.000 euro), eta horrekin batera, batzar aretoan (230.000 euro) eta estalpeko kirol kantxan (217.000 euro) ere lanak egin ziren. Beste lan batzuk Zaharberritze lan hauek egitearekin batera, Getxo Kirolakek, Ekonomia Sustapen eta Enpleguaren Udal Zerbitzuarekin (Getxolan) elkarlanean, ludoteka berria eta ostalaritza zerbitzua egokitzeko lanak egingo dira. Datozen hilabeteetan zabalduko dituzte bi zerbitzu horiek Fadurako antzinako jatetxean. 1.630.000 euroko aurrekontua dute, eta horietatik 700.000 Bizkaiko Foru Aldundiak emango ditu. Kirol ekipamenduetan egin den inbertsioari gehitu behar zaizkio, azkenik, Gobelako fultbol zelaiko argien egokitzea (117.000 euro) eta Andra Mariko kiroldegiko estalkia aldatzeko egiten ari diren lanak. Udaberrirako amaituko dira, seguruenera, eta 560.000 bat euroko kostea dute, Toki Inbertsiorako Estatu Funtsaren kontura. Getxo Kirolakeko arduradunek aurtengo finkatutako beste helburu bat da leku egokia aurkitu eta Gobela erreka bideratzeko lanek eragina izango duten kirol instalazioak bertara eramatea. Aipatu lan horiek dagoeneko Neguriko futbol zelaia itxiarazi dute. Antolaketan izandako aldaketaren gaineko balantze positiboa Instalazioak zaharberritzeko prozesuarekin batera, Getxo Kirolakek, 2008ko amaieran, hobekuntza plana abiatu zuen udalerrian kirol jarduera eta aisialdi eta bizi osasungarri baten aldeko alternatibak bultzatzeko asmoz. Horretarako egitura antolatzaile berria ezarri du. Kirol jarduera federatua, eskolakoa eta afizionatua sustatzen duten bertako kirol eragileekin era koordinatuagoan lan egiten ari da. Abiatu eta urtebetegarrenera egitura berri honen gaineko balantzea oso ona da. Ekitaldiek eta parte-hartzaileen kopuruak gora egiteaz gainera, iazko urtean zehar aurreko urtean baino 2.300 abonatu gehiago izan da. Hau da, abonuak %10 hazi dira eta aurreko hiru urteetan geratzeko izan duen joera aldatu da. 2010/03/12 - 15:08:03
Getxo Antzokitik berriak 2
PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzokiko informazio guztiarekin 2. 2010/03/11 - 09:29:03
Kirol campusak Aste Santuan (Gurasoentzako informazio interesantea)
Datorren Aste Santuan, gabonetan egin zuten bezala, hainbat klubek, Getxo Kirolak-ekin elkarlanean, gimnasia erritmiko, eskubaloi, errugbi eta saskibaloi campusak antolatuko dituzte udalerriko umeentzako. Saskibaloia Getxo Saskibaloia Taldeak campusa antolatu du apirilaren 6, 7, 8 eta 9rako, Gobelako kiroldegian 09:00etatik 14:00etara. Kirol anitz praktikatzeko aukera izango dute 4 eta 11 urte arteko umeek. Saskigetxo ikastaroan psikomotrizitatea, patinajea, saskibaloia, dantza eta igeriketa egiteko aukera izango dute. Lau eguneko ikastaroak 55 euroko salneurria du (hamaiketakoa barne); egun bakarrerako izena eman nahi izanez gero 15 euro ordainduko da. Inskripzioa egiteko deitu 662 940 474 edo 662 940 436 telefonoetara; bestela, www.getxosaski.com web orriaren bitartez. Errugbia Getxo Rugby Taldeak ere campusa antolatuko du apirilaren 6, 7, 8 eta 9an 09:00etatik 14:00etara arte, Fadurako errugbi zelaian eta kiroldegiko frontoietan. Errugbiari lotutako ariketak eta jolasak ingelesez praktikatzeaz gain, osasunari, elikadurari,... buruzko hitzaldiak emango dira. Prezioa 80 eurokoa da (60 euro, Getxo Kirolak-eko bazkidea izanez gero). Izena emateko: 94 491 39 65 tel. edo getxorugby@getxorugby.org Gimnasia erritmikoa Getxoko Gimnasia Erritmikoko Klubak martxoaren 29, 30 eta 31an antolatuko ditu kirol honi lotuta hainbat ekitaldi 10:30etatik 13:30etara Fadurako kiroldegian. Jolasaren bidez gimnastika erritmikoa guztien esku jarri nahi du. Argibideak: intxaurragari@hotmail.com -en edo, bestela, deitu 665 73 35 57 zenbakira. Izena emateak 40 euroko salneurria du, 20 eurokoa klubeko bazkidea izanez gero. Eskubaloia Martxoaren 29, 30 eta 31an, 08:45etatik 14:00etan, 6 eta 14 urtekoentzat egingo da campusa Gobelako kiroldegian. Bertan eskubaloia ardatz duten ariketak zein jolasak praktikatzeko aukera izango da, baita igerilekua erabiltzeko ere. Getxo Kirolak-eko edo klubeko bazkideek 50 euroko prezioa ordaindu beharko dute; beste guztiek 60 euro. Informazio gehiago: 94 608 18 88 zenbakian edo, clubbalonmanoromo@euskalnet.net -en. 2010/03/09 - 15:58:04
Areetako Urkijo kalea oinezkoentzako
2010/03/02 - 12:03:04
Getxo antzokia: PPren proposamena Getxoren etorkizun kultural eta ekonomikoaren aurka
2010/02/26 - 19:09:05
Familia ugarientzat onartutako dirulaguntzen zenbatekoa bikoiztuko dugu aurten
Informazio gehiago: getxo.net 2010/02/26 - 19:09:05
Getxo antzoki barria
2010/02/22 - 08:29:03
