Izarren liga
Izarren liga artikuluen jarioa
Jardunaldi zoragarria
Sekulako jardunaldia izan dugu. Golak, jokaldi ikusgarriak, partidu biziak, ezustekoak... eta Athleticek irabazi. Ez da gutxi. Izen eta izar batzuk: - Real Madridek galdu eta haserre. Zerutik gertu zebiltzan azkenaldian eta ez zaie batere gustatu galtzea. Jokalari, direktibo eta entrenatzailearen hitzak, penagarriak; atzoko jokoa bezain txarrak. - Atletico Madridek ere galdu. Ez du ardura. Uste dut aurtengo sorpresa izango direla. Ez ditut ulertzen Agirrek jaso dituen kritikak. Denboraldi bikaina egiten ari dira eta talde indartsu bezain ikusgarria daukate. Baietz Champios-erako sailkatu. - Beste faboritoak ondo: Barça, Villarreal, Sevilla eta Valentzia. Aurtengo ligak maila bikaina dauka. - Athleticek primerako emaitza lortu du; behar-beharrezko zeukana. Partidu txukuna egin du, San Mamesen irabaztea lortu, zaletuak pozik, eta jokalariak ere lasaiago arituko dira. Beheko zulotik hur-hurrean daude, baina dagoeneko 9 talde ditu atzetik. Etxeko azken partidu bietan ere irabazteko aukera izan zuen (Almeria eta Beti) baina ezin. Gaurkoan bai. - Izen batzuk: Ronaldinho itzuli da, gaur gol bi. Nihatek garaipena eman dio Villarreali. Koikili gustatu zait; Del Hornok tokirik bai? - Bigarren mailara jaisteko nire hautagaiak: Levante eta Recre. Osasuna, Murtzia eta Getafe ere... ez dira urrun ibiliko. Valladolid ere makal dabil, baina gaurko garaipenak lagundu egingo die. Erasoko futbola aukeratu du Mendilibarrek eta ea zorte pixkat daukan. 2016/03/15 - 15:46:01
Yeste bai, Yeste ez...
Azken egunotan eztabaida dago Athleticzaleen artean: Yestek badauka lekurik taldean? Eta nik galdetzen dut: Athletica bezalako talde batean, kalitate tantaren bat nekez ikusiko dugun talde horretan, nola ez du jokatuko kalitatea duen bakarretakoak? Beste kontu bat da, Caparrosek taldea osatuta daukala, titularrak garbi dituela eta kosta egingo zaiola taldean tokia aurkitzea. Partidu guztiak ez dira izango beretzat modukoak, 90 minutu ez ditu iraungo, baina minutuak izango ditu bilbotarrak, seguru, eta taldeak igarri egingo du. Eta nola, gainera. 2016/03/15 - 15:46:01
Tenis maila izugarria
Tenisa izugarri gustatzen zait. Aspergarria dela diote, baina niri ikaragarria iruditzen zait: indarra, abiadura, teknika, estetika... Azken 3-4 hilabeteotan hainbat partidu ikusteko eta gozatzeko aukera izan dut, gehienbat Masterrak (gizon eta emakume), Parisko txapelketa eta Madrilgoa... eta "beldurtuta" nago gaur egungo mailarekin. Beti izan dira tenislari onak, baina gaur egun dagoen maila ikusgarria da. Federer, Nadal, Nalbandian, Ferrer, Djokovic,... eta emakumezkoetan Kuznetsova, Sharapova, Henin, Ivanovic... Beti izan dira tenislari onak, baina horrelako mailarik nekez ikusiko genuen orain dela urte batzuk. Gozatzekoa! 2016/03/15 - 15:46:01
O Forlan!
Ona da, zikina. Iaz San Mamesen ikusi nuen, zuzenean, Villarrealen jokatzen zuela. Bertatik bertara oraindik hobea da. Nahi zuen guztia egin zuen Athleticeko defentsa burugabearekin, eta gola ere sartu zigun. Gaur, beste talde batekin, beste gol bat. Eta zelako gola! Ño! Ona da mutila! 2016/03/15 - 15:46:01
Ligako 4. partidua eta honezkero gauzak argitzen
2016/03/15 - 15:46:01
Barça oso ondo defentsan
Azken hiru urteotan Barçaren delanterak txunditu gaitu (tira, iaz ez horrenbeste). Baina esango nuke, aurten, defentsa izango dela Barçaren oinarririk sendoena. Abidal, Marquez, Milito, Puyol, Zambrotta... eta aurrerago Toure sendoa. Ez da ez defentsa txarra. Deco eta Xabi ere, erasora begira bizi diren arren, argiak dira eta beti gordetzen dute lekua eta asko sendotzen dute erdiko lerroa. Ez dut uste aurten gol asko sartuko dizkiotenik. Aurrelariak erdi-lo daude oraindik (batez ere Ronaldiho), baina berpizten direnean... Zain gaude denok! 2016/03/15 - 15:46:01
Espainia izugarri
Saskibaloi selekzioaz ari naiz, jakina, ez futbol selekzioaz. Gaurko partidua izugarria izan da. Alemania zeukan aurrean, orain dela 2 urteko Eurobasketean finaletik kanpo utzi zuen taldea. Ordukoan Espainiak zorte txarra izan zuen, eta Nowitzki ikaragarri ibili zen. Gaur, ordea, espainiarrek ez diete alemaniarrei inolako aukerarik eman. Defentsan gogor, erasoan zorrotz, indar eta erritmoz gainezka. Kontraerasoak, mateak, txapelak... aurkaria zoratu egin dute. Eta ez jokalari bakar batek; den-denek jokatu dute, eta denek ondo. Txapelketako lehenengo partidetan ez da uste bezain ondo ibili Espainia. Ondo, bai, baina ez zoragarri (partidu bat galdu ere egin zuten), baina une erbakiorra iritsi denean, orduan hasi da erakusten bere benetako maila: Greziaren eta Errusiaren aurka, lehenengo, eta Alemaniaren aurka gaur, final laurdenetan. Horrela jarraitzen badu, ez du izango etsairik. 2016/03/15 - 15:46:01
Gaur hasi da Eurobasket'07
Gaur arratsaldean hasi da Europako saskibaloi txapelketa, Eurobasket'07. Europako 16 talderik onenak elkartu dira Espainia, nor baino nor, Munduko txapelketa bezain gogorra izango den lehiaketan. Hasiera batean, faborito asko. Selekzio klasikoak hor egongo dira (Serbia, Lituania, Espainia, Italia...), Alemania eta Frantzia indartsu daude, NBAko Nowitzki eta Parker buru dituztela; Grezia eta Turkia ez dira txarto ibiliko; eta beste hainbat taldek ere ezustekoa emateko ahalmena daukate (Letoniak, Kroaziak, Errusiak...). Labur esanda, lehia gogorra, emozioa eta goi-goi mailako saskibaloia izango dugu ikusgai datozen 15 egunotan. Eta ganorazko ordutegian (ez Japoniako atletismoko mundialak bezala). Azken emaitzak eta ikusi ditudan partidak kontuan hartuta, Espainia izan daiteke faborito nagusia. Eta beste zeintzuk? Grezia, dudarik gabe, eta Frantzia jarriko nituzke hurrengo. Sorpresa, Italia izan daiteke. Talde gaztea daukate eta Bargnani eta Belinelli ikaragarriak dira. PD: Bitartean, Sevillak 1 eta 4 irabazi du Atenasen, txapeldunen ligan. Talde horrek monumentua merezi du. 2016/03/15 - 15:46:01
Pelikuletako kartel gehiagorik ez!
Entrenatzaileei ez zaizkie gustatzen partidu aurreko pitokeriak: omenaldiak, kontzertuak, aldarrikapenak... Orain beste pitokeria bat gehitu behar dugu zerrendara: kartel edo posterrak. Iaz Reala hasi zen horrelakoekin Valenciaren eta Athleticen aurreko partidak berotu nahiak. Biak galdu. Aurten Eibar izan da antzeko kartela atera duena. Eta galdu. 2016/03/15 - 15:46:01
Lapurreta Camp Noun
2016/03/15 - 15:46:01