Noraezean ibiltari
Malawi lakua eta Ilala itsasontzia
Ilala lurrunezko ontzi zahar bat da, 60 urte beteko ditu hemendik gutxira Malawi lakuko uretan. Eskozian egin eta pusketetan ekarri eta gero hemen osatu zuten. Aukera paregabea da atseden modura bi egunetan Malawi iparretik hegora zeharkatzeko, sekulako eszenografia baten laguntzarekin: ur garden-gardenak, karibear usaina duten hondartzak, txalupa eta kanoa tradizionalen joanetorri koloretsua, arrantzaleak⦠Dena marko idiliko batean sartua. Eta gainera hondartzetan bertan dauden baobab zuhaitz erraldoi batzuen babesean. Apartekoa. Afrikarako beste bidaia batean kontatu zidaten, jainkoek, herriarekin haserreturik zerutik bota ziela zigor moduan zuhaitz bat eta lurrera iritsi zen bezala sartu zela, aldrebesean sustraiak gora zituela. Horra hor baobabek duten itxura. Mitoak mito eta legendak legenda ezin ukatu zuhaitzok asko edertzen dutela Afrikako paisaia. Ilala ontzian bestelako ikuspegi bat dut, ordea. Lemazain edo gidaria ez da bertakoa, zuria da. Honek denbora gehiago igaroten du tabernako barran finkatuta berari dagokionari eutsita baino, lemari alegia. Hori bai, ezin uka, zerbeza eta zerbeza artean bisita bat egiten diela mandoei. Nairobiko hotelean kafearekin itsututa zegoen bat ezagutu banuen, orain arrainekin dagoena ezagutu dut. Belgikakoa da eta bostgarren aldia du Malawin ââoraingozâ, esan dit-, beti ere, arrainak ikustera etorrita, munduko beste bazterretan arrainik egongo ez balitz bezala. Luxenburgoko banku batean lan egiten duen gizon lodikote honek ez du arraina edo aquariuma ez den besterik bere berbetan. Badut beste âbidailagunâ bat hain atsegina ez dena, ordea. Eskoziarra da eta futbolarekin obsesionatuta dago. âGaur Ranger-Barcaâ, esan dit, eta nik gehiegi ez zaidala axola erantzun diodanean, zera erantzun dit: âfutbola gogoko ez duen jendearengan ez dut uste onikâ. Txalo bat, Mc Scottish jauna. Mintzagaia aldatuta eta gure bidaien inguruan ari ginela, ni Istanbuletik abiatu nintzela esan diot, âni ere baiâ, erantzun du berak, âGalatasaray taldearen partidu bat ikustera joan nintzenâ. Eskerrak gure hizketaldia hortxe amaitu den. Ohartu naizenez, oraingoz jatorrenak, edo naturalenak behintzat, malawiarrak dira. 2015/03/05 - 16:02:01
Zambi, Zimba eta Zambe (I)
Zambia: Independentzia garaia arte Iparraldeko Rhodesia izan zen, Cecil B. Rhodes kolonizatzaile britainarriaren omenez. Kenya eta Tanzania edo gerturago dituen Namibia eta Botswanaren bidea jarraituz, safariei heldu die herrialdeak turismoa erakartzeko. Horra hor azken urteotako gorakada (baita prezioetan ere). Badu, ordea, beste erakarpen berezi bat, ni ere erakarri nauena: Mosi-oa-tunya (trumoi hotsa sortzen duen kea), Victoria urjauziak bezala ezagutzen direnak. Ikuskizun polita bada ere, garai honetan ez dakar ur gehiegi eta triste xamar ikusten dira. Badakit Zimbawe aldetik ikusita askoz ere ikusgarriagoak direla eta hara hurbildu naiz. Zimbawe: Hegoaldeko Rhodesia zena. Aurrean duten egoera ikusita ez dute irrifarra galtzen zimbawearrak, eta haurrek eskua altxatzen dute agurtzeko, ez dirua eskatzeko beste toki batzuetan bezala (irakur Kenya, Tanzania edo Etiopia). Gaur egun honela dago moneta-aldaketa: Estatu Batuetako dolar bat Zimbaweko 30.000 dolar dira, kanbio ofizialean, beti ere. Eta merkatu paraleloan 900.000 Z$. Beraz, kafe bat hartzera joanez gero, eta kreditu txartelarekin ordainduz gero, kafe hori 30 $ US kosta daiteke (edo gehiago). Beste adibide bat, gaur egun pizza bat kostatzen denarekin orain hamar urte etxe bat erostea posible zen. Hiperinflazioa deitzen diote. Hitz potoloak ekonomian adituak ez garenontzat. Giroan dasta daiteke jendea ez dagoela pozik gobernu eta presidente honekin, baina⦠Lehengoan safariak saltzen dituen agente batek zera esan zidan: âzuei behintzat diktadorea hil zitzaizuen gureak hor darraiâ¦â. Martxoan dituzte hauteskundeak, eta ea ipurdia mugitzen duten. Kalean dendak hutsak daude. Jan aukera zabalik ez dago, ur mineralik ez dago, kokakola kostata eta garesti, garagardoa noizean behin⦠gasolina merkatu beltzean erosten dute, Botswana edo Hego Afrikatik ekarrita. Mozanbikek askotan argi-indarra mozten dio, ez ordaintzeagatik⦠eta abar luze-luze bat. Duela hamar urte hasi ziren zulo honetan sartzen, gobernuaren politikaren ondorioz, baina 2007an lurra jo dute. Hala eta guztiz ere, nola diren gauzak, zimbawearrek ez dute irrifarra galtzen. 2015/03/05 - 16:02:01
Zambi, Zimba eta Zambe (II)
Zambeze: Nilo, Niger eta Kongorekin batera Afrikako ibaien pokerra osatzen du. Zambia eta Zimbawe bereizten ditu naturaren paradisu den honek. Mosi-oa-tunya edo Victoria urjauziak bezalako mirariak sortarazi ditu. Bere urek turismoa erakartzeko balio dute eta diru iturri garrantzitsua da Zambia zein Zimbawerentzat: rafting, kayaking, bugie-jumping, safari-canoeing⦠eta beste âingâ asko praktika daitezke etxeko sofing eta zappingetik urrun. Gainera horien kontura gauetan backapackeretan (motxilaz bidaiatzen dutenenetzako ostatuetan, alegia) beer-drinking jaiak izaten dira. Nahiko zaratatsuak eta gogaikarriak lo egin nahi dugunontzat. Horretara etortzen diren gehientsuenak âoverland truckâ izena duen eta 25 pertsonenetzako prestatuta dauden kamioietan egiten dute. Egunero 140 $ US ordainduta Afrikaren hegoaldea korritzen dute. Aukera ezberdinak daude: Nairobi-Vic Falls, Cape Town-Nairobi⦠Namibiatik, Botswanatik edo Malawitik barrena. Aukera zabala da. Behar den gauza bakarra dirua eta xahutzeko gogoa. Atzo bikote australiar batek aitortu zidan hiru astetan bakoitzak 3.000-4.000 $ US inguru gastatu dituztela. Diru kopuru horrekin ni askoz haratago joan naiteke bai denboran, baita distantzian ere. Eta ia denak ingelesak, australiarrak, estatubatuarrak edo hegoafrikar zuriak dira. Anglosajoiak, alegia. Bejondeiela. 2015/03/05 - 16:02:01
Neu eta Zimbaweko Poliziaren tragikomedia
Gauza jakina da poliziarekin ez dela komeni inongo arazorik izatea. Inongo poliziarekin, oro har, baina are gutxiago Afrikakoekin, non ustelkeria eguneroko ogia den. Zehazki Zimbawekoa ekiditeko bi aspektu izan behar dira kontuan. Bata, Robert Mugabe presidentea eta bere politikaren inguruan gaizki esaka ez ibiltzea (eta kontu handiz ibili, paretek ere entzun dezakete eta). Bestea, dirua kalean ez aldatzea. Eta âderrigorâ merkatu beltzean aldatu behar denez, non eta norekin egiten den tentu handiz egitea. Bada, ordea, hirugarren bat inork ohartarazi ez zidana. Tragedia: Chikato Police station Masvingoko geltokian nengoen Mutare izeneko herrira eramango ninduen autobusaren zain ezerezetik, bat-batean, lau poliziak inguratu nindutenean, âgurekin etorri behar duzu, galdera batzuk egin behar dizkizugu etaâ, esanez. Egoerak aginduta oso urduri jarri nintzen. Baina egoskor jarri nintzen ezezkoan, bertan galdetzeko, ez nuela ezer ezkutatzeko eta. Pixka bat aldendu ziren azpijoko bat pentsatzen egongo bailiran. Nik banekien niregandik lortu nahi zutena dirua zela. Hamar bat minutu eta gero egoera bera bitan errepikatu zen. Nik, berriro, ezetz eta ezetz, ez niela polizi-etxera lagunduko. âMutareâ jartzen zuen autobusa heldu zenean âni oraindik oso urduri- barrura egin nuen, lehenbailehen handik ihes egitearren. Alferrik, ordea, ezen autobusa handik 500 metrora CHIKATO POLICE STATION jartzen zuen eraikin baten aurrean gelditu baitzen. Jaistera behartu ninduten eta barnean eduki gaizkile bat izango banintz bezala, ni umilatu xedez. Niretzat askoz luzeagoak izan ziren 30 minutu eta gero, janzkera zibila zuten bi gizonezkok, Mugaberen polizia gaiztoaren paperean, auto batean sarrarazi eta hiriko CENTRAL POLICE STATION izenekora eraman ninduten. Norbaiten salakeria medio, ordurako, bilatu zuten aitzakia eta han azalduko zidaten akusazioa: autobus geltokian argazkiak ateratzea. Mundiala! Komedia: Law and order unit Bertan, âLaw and orderâ (legea eta ordena) jartzen zuen gela batean sartu ninduten. Komisaldegi honetan beste aurpegia ezagutu nuen, polizia zintzoarena. Adierazi nion kamara digitala zela, argazkiak ikus eta ezaba zitezkeela. Baina bateriarik gabe nengoen. Bertan jarri genituen kargatzen ohiko galdeketa egiten zidaten bitartean. Bere kezka nagusienak kazetaria al nintzen eta zein helbururekin ateratzen nituen argazkiak. Argazkigintza nire zaletasun bat zela azpimarratu nion behin eta berriro, irakaslea nintzela. Nire lanbidea froga ote nezakeen, berak bere polizi-ageria erakusten zidan heinean. Kanpoko jendeari asko gustatzen zaio gure inguruko gauzak jakitea eta oso gustoko dute argazkiak ikustea, horregatik beti eramaten ditut bidaietara argazki batzuk nirekin. Horien artean ikasleenak. Komikoa: argazkiak erakusten hasi nintzen. Ikastolakoak eta, bide batez, haiek eskatuta familiarenak, lagunenak âTolosako inauterietan-, etab... Itxuraz, sinetsi zidaten nire lanbidearena. Denbora pasa ahala, bateriak ez zirela kargatzen ikusita, baimena eman zidaten kalera joateko bi pila erostera. Nire beldurra orain beste bat zen. Argazkien artean baziren konprometituagoak ziren beste argazki batzuk: supermerkatuko apal hutsak, gasolindegi hutsak, itxitako dendak, telefonorik gabeko telefono kabinak... Kaletik bueltatzean une batez bakarrik utzi ninduten eta idazten ari ziren txostena ikusi nuen. âFernando Rojo, passport number AC94520 was arrested afte....â. Tira, atxilotuta nengoen. Tragikomediaren amaiera, ordea, absurdua izan zen. Ezabarazi zizkidaten autobus bat agertzen zen argazki bakoitza ânolabait justifikatu behar zuten atxiloketa-, umeak agertzen zirenak, eta bere gogokoak ez zirenak... Apal hutsarenak ere bai, baina benetan Zimbaweko egoera salatu dezaketen besteak, ez. âNow you are a free man!â, esanez utzi zidaten joaten. Zinbawetik alde egin dudan arte ez naiz lasaitu. 1984. urtea zen, Laskorain ikastolako ikasle nintzela irakurrarazi ziguten gazteleraz George Orwellen 1984 maisulana: âEL GRAN HERMANO TE VIGILAâ. Hainbesteko arrazoia zuen idazle britainiarrak. * hau gertatu eta zenbait egunera bi pertsonek baieztatu dizkidate nire susmoak. Alegia, ziuraski hasieran etorritako poliziek diru bila zebiltzala eta ezer lortzen ez zutela ikusirik argazkien aitzakia aurkitu zutela. 2015/03/05 - 16:02:01
Arazoaren bi aurpegiak, bi arimak
Lehengo batean, oraindik Zimbawen nengoela, Costa Manyengwa izeneko gizon bat eseri zen autobus batean nire alboan. Ikatza baino beltzagoa zen bera. Freedom Fighter bat (askatasunaren aldeko borrokalaria) izan zela esan zidan harro. Gerrako beteranoa izanik gobernutik dirua kobratzen egongo dela suposatzen det eta egoeraren balorazio positibo bat egin zidan, "begira lur hauek, lehen denak zurien esku zeuden eta orain beltzen artean banatuta daude". Lur erreformaren inguruan hitz egiten aritu ginen. "Gaur Zimbawen ezberdintasun ekonomiko batzuk badaude, baina egoera lasai dago -jarraitu zuen- soilik kanpoko inbertsioak falta zaizkigu. Niri proposatu zidan dirua urre meategietan inbertitzea. "Zimbawe oso aberatsa da, urrea dago, ni meatzaria naiz". Bradstar Gold Mine izenekoan egiten omen du lan. Hurrengo aldian etortzean, inbertitzea etortzeko, berak pertsona egokiak ezagutzen zituela eta aurkeztuko zizkidala. Helbideak elkartrukatuz agurtu genuen, ni baino bi geltoki lehenago jaitsi baitzen, "ez harritu abenduan eskutitz bat jasotzen baduzu etxean", esanez agurtu zidan. Ez nion ezer esan baina ni bisitari bezala gustura nabil munduan zehar, ez inon inbertitzeko asmoz. Handik egun gutxira, baina Zimbawetik kanpo, Mozambikeko Chimoio herrian hain zuzen ere, beste zimbawear bat ezagutu det. Arazoaren beste aurpegi eta arima. Esnea bezain zuria da 60 urte inguru dituen gizon bizarzuri eta lodikote hau. Zazpi urte dira Mugaberen lur erreformaren ondorioz bere lurrak okupatu zituztela. Herriko polizi-buruaren ahotik heriotz mehatxuak jaso zituenean ihes egin beharrean aurkitu zen. "Orain backapacker honetan bizi naiz, nagusia nire laguna da eta txoko bat utzi zidan", esan dit ingeles ulergaitz batean, kokakola bat hartzen duen bitartean, ahots eta begirada tristez. "20.000 hektarea, 1000 azienda buru eta 56 langile -beren familiekin 600 pertsona inguruko multzoa osatzen zutena- nituen. Zimbawe lurralde ederra zen bizitzeko, aurrera zihoan, orain Mugabek dena pikutara bidali du, eta urte gutxiren buruan kolapsatu egingo da egoera, jendea goseak dago eta". Hizketan jarraitu du, "beste garai batean lur aberatsak ziren horiek gaur belar eta sasia besterik ez da, ez ditu inork lantzen, ezta zaintzen ere". Etsikor dago gizona. Bizitza bera gogorik gabe bizitzea derrigortuta balego bezala. Orain negozio txiki bat sortu du Mozambiken bertan, bizirauteko. "Okerrena da, martxoan hauteskundeak daudela eta berriro irabaziko duela Mugabek, mota guztietako azpijokoak erabiliz, ez dago oposizio serio eta indartsu bat, ez du merezi bozkatzea ere", amaitu du pentsakor. 2014/06/30 - 13:21:04
Arazoaren bi aurpegiak, bi arimak
Lehengo batean, oraindik Zimbawen nengoela, Costa Manyengwa izeneko gizon bat eseri zen autobus batean nire alboan. Ikatza baino beltzagoa zen bera. Freedom Fighter bat (askatasunaren aldeko borrokalaria) izan zela esan zidan harro. Gerrako beteranoa izanik gobernutik dirua kobratzen egongo dela suposatzen det eta egoeraren balorazio positibo bat egin zidan, "begira lur hauek, lehen denak zurien esku zeuden eta orain beltzen artean banatuta daude". Lur erreformaren inguruan hitz egiten aritu ginen. "Gaur Zimbawen ezberdintasun ekonomiko batzuk badaude, baina egoera lasai dago -jarraitu zuen- soilik kanpoko inbertsioak falta zaizkigu. Niri proposatu zidan dirua urre meategietan inbertitzea. "Zimbawe oso aberatsa da, urrea dago, ni meatzaria naiz". Bradstar Gold Mine izenekoan egiten omen du lan. Hurrengo aldian etortzean, inbertitzea etortzeko, berak pertsona egokiak ezagutzen zituela eta aurkeztuko zizkidala. Helbideak elkartrukatuz agurtu genuen, ni baino bi geltoki lehenago jaitsi baitzen, "ez harritu abenduan eskutitz bat jasotzen baduzu etxean", esanez agurtu zidan. Ez nion ezer esan baina ni bisitari bezala gustura nabil munduan zehar, ez inon inbertitzeko asmoz. Handik egun gutxira, baina Zimbawetik kanpo, Mozambikeko Chimoio herrian hain zuzen ere, beste zimbawear bat ezagutu det. Arazoaren beste aurpegi eta arima. Esnea bezain zuria da 60 urte inguru dituen gizon bizarzuri eta lodikote hau. Zazpi urte dira Mugaberen lur erreformaren ondorioz bere lurrak okupatu zituztela. Herriko polizi-buruaren ahotik heriotz mehatxuak jaso zituenean ihes egin beharrean aurkitu zen. "Orain backapacker honetan bizi naiz, nagusia nire laguna da eta txoko bat utzi zidan", esan dit ingeles ulergaitz batean, kokakola bat hartzen duen bitartean, ahots eta begirada tristez. "20.000 hektarea, 1000 azienda buru eta 56 langile -beren familiekin 600 pertsona inguruko multzoa osatzen zutena- nituen. Zimbawe lurralde ederra zen bizitzeko, aurrera zihoan, orain Mugabek dena pikutara bidali du, eta urte gutxiren buruan kolapsatu egingo da egoera, jendea goseak dago eta". Hizketan jarraitu du, "beste garai batean lur aberatsak ziren horiek gaur belar eta sasia besterik ez da, ez ditu inork lantzen, ezta zaintzen ere". Etsikor dago gizona. Bizitza bera gogorik gabe bizitzea derrigortuta balego bezala. Orain negozio txiki bat sortu du Mozambiken bertan, bizirauteko. "Okerrena da, martxoan hauteskundeak daudela eta berriro irabaziko duela Mugabek, mota guztietako azpijokoak erabiliz, ez dago oposizio serio eta indartsu bat, ez du merezi bozkatzea ere", amaitu du pentsakor. 2008/01/24 - 00:13:35
Arazoaren bi aurpegiak, bi arimak
Lehengo batean, oraindik Zimbawen nengoela, Costa Manyengwa izeneko gizon bat eseri zen autobus batean nire alboan. Ikatza baino beltzagoa zen bera. Freedom Fighter bat (askatasunaren aldeko borrokalaria) izan zela esan zidan harro. Gerrako beteranoa izanik gobernutik dirua kobratzen egongo dela suposatzen det eta egoeraren balorazio positibo bat egin zidan, "begira lur hauek, lehen denak zurien esku zeuden eta orain beltzen artean banatuta daude". Lur erreformaren inguruan hitz egiten aritu ginen. "Gaur Zimbawen ezberdintasun ekonomiko batzuk badaude, baina egoera lasai dago -jarraitu zuen- soilik kanpoko inbertsioak falta zaizkigu. Niri proposatu zidan dirua urre meategietan inbertitzea. "Zimbawe oso aberatsa da, urrea dago, ni meatzaria naiz". Bradstar Gold Mine izenekoan egiten omen du lan. Hurrengo aldian etortzean, inbertitzea etortzeko, berak pertsona egokiak ezagutzen zituela eta aurkeztuko zizkidala. Helbideak elkartrukatuz agurtu genuen, ni baino bi geltoki lehenago jaitsi baitzen, "ez harritu abenduan eskutitz bat jasotzen baduzu etxean", esanez agurtu zidan. Ez nion ezer esan baina ni bisitari bezala gustura nabil munduan zehar, ez inon inbertitzeko asmoz. Handik egun gutxira, baina Zimbawetik kanpo, Mozambikeko Chimoio herrian hain zuzen ere, beste zimbawear bat ezagutu det. Arazoaren beste aurpegi eta arima. Esnea bezain zuria da 60 urte inguru dituen gizon bizarzuri eta lodikote hau. Zazpi urte dira Mugaberen lur erreformaren ondorioz bere lurrak okupatu zituztela. Herriko polizi-buruaren ahotik heriotz mehatxuak jaso zituenean ihes egin beharrean aurkitu zen. "Orain backapacker honetan bizi naiz, nagusia nire laguna da eta txoko bat utzi zidan", esan dit ingeles ulergaitz batean, kokakola bat hartzen duen bitartean, ahots eta begirada tristez. "20.000 hektarea, 1000 azienda buru eta 56 langile -beren familiekin 600 pertsona inguruko multzoa osatzen zutena- nituen. Zimbawe lurralde ederra zen bizitzeko, aurrera zihoan, orain Mugabek dena pikutara bidali du, eta urte gutxiren buruan kolapsatu egingo da egoera, jendea goseak dago eta". Hizketan jarraitu du, "beste garai batean lur aberatsak ziren horiek gaur belar eta sasia besterik ez da, ez ditu inork lantzen, ezta zaintzen ere". Etsikor dago gizona. Bizitza bera gogorik gabe bizitzea derrigortuta balego bezala. Orain negozio txiki bat sortu du Mozambiken bertan, bizirauteko. "Okerrena da, martxoan hauteskundeak daudela eta berriro irabaziko duela Mugabek, mota guztietako azpijokoak erabiliz, ez dago oposizio serio eta indartsu bat, ez du merezi bozkatzea ere", amaitu du pentsakor. 2007/11/29 - 17:46:14
Etiopiako milurtekoa
Sudan eta Etiopiako muga pasatzea abentura bat izan zen. Gauez, argi izpirik gabe, euri sasoiak agintzen duen zaparradaren azpian blai eginda eta inmigrazioko bi txabolen artean dagoen lokatzetatik aterata lortu nuen nola-hala Metemmara heltzea, Etiopiako aldean dagoen lehen herrixkara. Han pasa behar izan nuen gaua. Orain Gondarren nago eta bertan ikusiko dut milurteko berria nola ospatzen duten etiopiarrek. Herrialde honetan egutegi julianoarekin darraite eta 1999. urtean daude. Urtea 13 hilabetetan banatzen dute, 30 eguneko 12, eta azkena 6 egunekoa. Beraz, gaur, 6-13-1999ean aurkitzen dira. Igsow izeneko ikasle gazte bat ezagutu dut kalean eta hemen nagoen bitartean bere laguntza izango dut, horrela berak milurtekoaren aitzakian dituzten oporrak medio ingleesa praktikatuko du nirekin. Sekulako ospakizunak daude Etiopia guztian 2000.ean sartzen direlako. Herri guztia apainduta dago, banderak alde guztietatik eta banderaren beraren koloreetako argiak: berdea, horia, gorria. Adin guztietako jendea zuriz jantzita doa, herrialdeko jantzi tradizionala omen da, eta banda bat daramate soinean, hori ere hirukoloreduna. Gaueko 12etan Piassan elkartu dira (italiarrek utzi zuten arrastoetako bat da piassa, herri bakoitzak du berea, plaza baten inguruan kokatzen den zonaldeari deitzen diote horrela). Oraintsu arte, arratsalde guztian musika egon da bertan, eta 12etan hasi dira etxaferuak. Jendetza bildu da oholtzaren inguruan, oihuka, alai. Gazte koadrilak jende artetik irteten dira, korri eta jauzi artean, taldeetan. Aurren doanak suziriak botatzen ditu, gainontzekoak atzetik oihuka eta txaloka jarraitzen dioten bitartean. Polizia eta militar ugari dabil badaezpada ere, ez nau harritzen Piassa ondo-ondoan gasolindegi bat baitago. Bihar beste egun bat izango da, urte berri eguna. Hala eta guztiz ere beti pentsatu dut, milurteko berria 2001a dela, edonon izanda ere. 2007/09/24 - 15:39:20
Suk Al Jamal
Goiz jaiki naiz bisitatu nahi dudan merkatua ordu gutxitan itzaltzen delako. Bi lagun ziren nirekin etortzekoak baina ez dira agertu eta bakarrik abiatu naiz. Taxian hurbildu naiz Imbabaraino. Garai batean hemen ospatzen zen gamelu merkatua, baina Kairo hiriak jan egin zuen eta gaur bertako auzo bat da, merkatua 35 kilometrora dagoen Birqasheraino eraman dutelarik. Imbaban nola-hala ulerrarazi diet nora jona nahi dudan eta mikrobus batean sartu naute. Bidean lo hartzen ari nintzela esnatu naute, jaitsiarazi eta keinuen bidez zubi bat eta bolante bat adierazten zidaten. Ez nuen ulertzen esan nahi zidatena, baina mikrobusak alde bezain laster zubi bat ikusi dut eta gurutzatu egin dut. Gazte batek galdetu dit ea merkatura noan. Baiezkoa esan diot eta pick up batera igoarazi nau (orain ulertu dut bolantearena). Pixkanaka Pick up gorria betetzen joan da, eta denak "honek zer arraio egiten du hemen?" aurpegiarekin begiratzen ninduten. Benetako sentsazioa nintzen. Gainezka egin duenean abiatu da eta ordu erdi batean merkatuan zen. Behelaino batek estaltzen zuen dena. Nilo ibaiaren deltan gaude eta ureztapen sistema dela eta beroarekin lurruntze egoera ematen da eta giro lanbrotsu hau omen dute egunero inguru honetan. Argazkiak ateratzeko ideala. Gameluak Sudandik ekartzen dituzte, eta kasu batzutan Somaliatik ere "40 egunetako bidea" eginez. 200-500 euro artean saltzen dira eta gehien-gehientsuenak haragitarako dira. Saiatu dira txantxetan nik ere bat eros nezan. Erosi ahala Bedford kamioi mitikoetan sartu eta etxera. Nik bukatzeko taberna itxura hartu nahi zuen 4 pareta artean sartu naiz shai bat hartzera eta berriketan jardun dut bertako batzuekin. Haiek ere galdetzen zidaten "zer arraio egiten duzu zuk hemen?". Tira nire herrian hainbat azoka eta feria ospatzen dira, baina gameluarena niretzat oso zelebrea da. Kairora bueltatzeko orduan bi flandriarrekin egin dut topo, bertan arabea ikasten ari direnak eta eurekin bueltatu naiz. 2007/09/06 - 14:17:14
Maalula
Damaskotik Maalularako bidea hartu det. Antilibano mendietako bailara batean aurkitzen den herrixka bat da. Bertan, oraindik arameoa da eguneroko hizkuntza herritarren artean. Sirian hiru herri geratzen dira mantentzen dutenak, eta besteren bat Turkia hegoaldean eta Irak iparraldean. Herrixkara iritsita monastegi zaharra bisitatzeko bidea hartu dut, harkaitz artean gora egiten duen bidexka polit bat. Gaur ostirala da, asteko jaieguna, eta hiriburuko kaosetik ihesean etorri da jendea piknika egitera. Bidean nindoala bikote heldu batek gonbidatu nau tea hartu eta eurekin gosaltzera. Gizonezkoa palestinarra da, Islamaren irakasle erretiratua, eta emakumea Syriateleko operadora, eta ingelesa oso ondo hitz egiten du. Eztabaida txiki bat izan dugu, emakumeak ezin baitzuen ulertu nik jainkorik ez izatea. "Gizakiaren gainetik dagoen jainkoa" zioen behin eta berriz. Ez da lehenego kasua, hemen kosta egiten zaie horrelakoak onartzea, eta orain artean bi izan dira saiatu direnak nik islama besarkatu dezadan. Eztabaida politikara zabaldu dugu gero baina horretan ados geunden, AEBen eta Israelen politikaren inguruan aritu baikara. Kritika zorrotza egiten zuten. Eskaini didatenagatik eskerrak eman ohiko "sukran" esanez eta gora jo dut, monastegira. Sarreran neska gazte bat etorri zait monastegia musutruk erakusteko prest, eta, xehetasun osoz baina memoriaz aritzen diren giden antzera, berehala aurkeztu dit monastegi koxkor honetako txoko oro. Gero aulki batean eseriarazi nau, seriotasun handiz zutik nire aurrean jarri da, begiak itxi ditu, aitaren egin du eta Gure Aita errezitatu dit arameoz. Jesusek duela bi mila urte zein hizkuntza hitz egiten zuen imajinatzeko balio izan dit... Ondoren monastegian bertan egiten duten ardoa eman didate dastatzeko. Ardo goxo ederra. Bukatzeko, Damaskora itzuli aurretik, herrixkako etxarte eta aldapetan ibili naiz arameoa entzuten nuen bitartean, behinola Ekialde Hurbileko hizkuntzarik zabalduena zena. Autobusean nentorrela, hainbeste denbora eta gero, bizirauteko borrokan dagoen hizkuntza bakarra ez dela ere etorri zait gogora. 2007/09/04 - 14:08:02