(titulua)

This site requires JavaScript and Cookies to be enabled. Please change your browser settings or upgrade your browser.

Hegazkin lehiaketa eta 'berbapasie' izan dira aurtengo berrikuntzak

Eguraldia lagun, giro ederrean igaro dituzte Santa Marina jaiak Arexola eta Arriola auzoetan. Mikel Ruiz de Azua auzotarraren esanetan, jaiak "ederto" joan dira eta ekintza guztiek erantzun ona izan dute. Berrikuntza modura, Arexolatik Arriola auzora egindako kalejiraren ostean, hegazkin lehiaketa eta berbapasie egin zituzten.  2017/07/25 - 22:16:03

Hainbat katu hilda azaldu dira Aramaion

Aramaioko plazan eta erreka inguruan ibiltzen diren hainbat katu hilda azaldu dira – plazan, errekan eta ortu batean, besteak beste – eta beste zenbaitek konbultsioak eduki dituzte, eta hilzorian daude. Ertzaintza harremanetan jarri da Udalarekin, salaketa bat jaso duelako gai honekin lotuta, eta kasua aztertzen dihardute. Ustez, pozoituta hil dira katuak, hala ere, oraindik ez dago ezer argituta.  2017/07/25 - 22:16:03

10.000 euroko laguntza emango dio Udalak Oletako tabernari

 2017/07/25 - 22:16:03

Ismael Esteban nagusi Aramaioko maldetan

Faboritoa zen Esteban eta hasieratik izan da lehen postuetan. Emakumezkoetan, Karla Kortazarrek eroan du txapela etxera.  2017/07/25 - 22:16:03

Gimnasioa eta erdisotoa, abian

Uda aprobetxatuta, bi obra nagusi egingo ditu Udalak herrian: kiroldegiko lehenengo solairuko gelaren intsonorizazioa eta egokitzea eta San Martin eskolako erdisotoaren egitura birmoldaketa; aste honetan bertan hasi dituzte lanak, batean zein bestean.  2017/07/25 - 22:16:03

Etxe propioa, musikari aramaioarren ametsa

 2017/07/25 - 22:16:03

Erabat zikin agertu da gaur Andra Mari ermita

 2017/07/25 - 22:16:03

Lierni Altuna: "Eraikinaren segurtasuna bermatzea da lehentasuna"

Aramaioko Santa Ana ermita Udalaren esku geratu da, udalbatzak Arabako Gotzaindegiaren dohaintza onartu ostean. Lehenik segurtasuna bermatzea gura du Udalak, eta ondoren erabakiko du eraikinari ze erabilera eman. Hala, udazkenean hasiko dituzte konponketa lan horiek.  2017/07/25 - 22:16:03

Zirkuitu berriarekin dator Aramaioko Opena

Azken urteotan Barajuengo auzoan egin dute Euskadiko Txapelketarako baliagarria den lasterketa, baina domekan Ibarran izango da irteera eta helmuga (11:00). Aramaioko bost txirrindulari izango dira irteera puntuan.  2017/07/25 - 22:16:03

San Kristobal erromeriara irteera, makilari atseden eman aurreko azkena

Makilla eskuen eta ibili basuen egitasmoaren baitan, Eskoriatzako Apotzaga auzotik abiatuta Aramaioko San Kristobal ermitarainoko mendi irteera egin du gaur hogeita hamar laguneko neska-mutikoez zein helduez osatutako kuadrillak, Eskoriatzako Hezkuntza Foroak antolatuta. Eguraldia lagun izan dutelarik, giro bikainean egin dute goiz pasa.  2017/07/25 - 22:16:03

Nabigatu euskaraz