(titulua)
Nola desinstalatu easy_install-ekin instalatutako paketeak
Pythoneko setuptools paketearen barruan datorren komando magikoa da easy_install. Debianeko dpkg/APTen parekoa da, baina Python paketeentzat. Pakete bat instalatzeko, nahikoa da kontsola batean easy_install < pakete-izena > idaztea. Honek Python paketeen indizean, PyPin, bilatuko du paketea eta, aurkituko balitz, deskargatu eta instalatu egingo du. Halere, eta partxe bat badagoen arren, easy_installek momentuz ez dauka paketeak desinstalatzeko aukera. easy_installen dokumentazioan [...] 2009/04/25 - 12:26:09
CUPS eta PDFak inprimatzeko arazoak
Etxean han-hemenka dauzkagun ordenagailuek inprimatzeko aukera erraza izan dezaten, Debian zerbitzari batean CUPS bidez partekatzen dugu etxeko inprimagailua. Normalean aparteko arazorik eman ez badu ere, azkenaldian PDF fitxategiak ez zituen inprimatzen, bestelako formatuek arazorik ematen ez zuten bitartean. Logetan ez zen ezer adierazgarria ageri, ordea. Googleri galdetu ostean, arazoa xpdf-utils paketearekin dagoela konturatu naiz. Pakete hau oso [...] 2009/04/22 - 12:09:13
Nola gaitu irssi-ko logak
irssi IRC bezeroak ez du gure jardueraren logik gordetzen defektuz. Alperkeriagatik izango da, baina orain arte ez zait okurritu pena merezi duen ezaugarri hau gaitzea. Bisita labur bat eginez dokumentazio ofizialera, segituan topatuko dugu beharrezko komando parea. /set autolog ON idatzi behar da logak gaitzeko. Hauen kokapena zehazteko, aldiz, nahikoa da /set autolog_path ~/.irclogs/$tag/$0.log jartzea. Log bakoitzaren fitxategi-izena ere nahieran [...] 2009/04/21 - 18:05:07
Vim-eko fitxa guztiak di-da ixtea
Demagun fitxa mordoa daukagula irekita Vim testu-editorean. Lana bertan behera utzi behar dugu eta fitxa bakoitzeko :q idazten aritzea errepikakor bezain nekagarria da. Soluzioa erraza da, Vim-eko komando asko eta asko bezala aukera bat bestearekin konbinatuta: :qa Egindako lanak, gainera, gorde nahi baditugu: :wqa Eta gorde baino aldaketak bertan behera utzi nahi izanez gero: :qa! Beraz gakoa a(ll) letrarekin gogoratzea da. 2009/04/21 - 00:00:05
Firefox euskaraz SLUN08 jardunaldian
Datorren ostegunean, hilak 6, Unibertsitateen arteko (EHU, MU eta Deusto) SLUN08 jardunaldian izango naiz Firefoxen euskaratzeari buruzko nondik-norakoak azaldu nahian. Mota honetako jardunaldi bat antolatzen den lehenengo aldia da eta aurten Ibaetako campuseko Joxe Mari Korta zentroan egingo da. Programa osoa eskura duzue PDF formatuan. Jardunaldien ostean hemen bertan eskegiko dut aurkezpeneko materiala. Eguneraketa: materiala eskura duzue ODP [...] 2009/04/19 - 17:51:09
LaTeXen verbatim testua pertsonalizatzea
Berriki LaTeXekin dokumentu bat idaztean sarri-sarri nahastu dut testu normala verbatim motakoarekin hitzez hitzezko testua, ez du interpretaziorik egiten . Tamalez, verb makroarekin idatzitako testuaren tamaina gainontzeko testuarena baino handiagoa zen eta gauzak desitxuratzen zituen. Soluzioa: fancyvrb paketea. fancyvrb erabilita nahieran molda daiteke testu mota hau inprimatzeko modua. Pakete honekin, gainera, oin-oharretan ere erabil daiteke hitzez hitzezko [...] 2009/04/19 - 17:51:09
Bukatu da, akabo!
Apirilean hasitako abenturari pasa den ostiralean eman nion ofizialki amaiera, Karrera Bukaerako Proiektuaren aurkezpenarekin. Kuriosoentzat, unibertsitatea.net atariko otarrean kargatu ditut proiektuaren memoria eta aurkezpena. Deskargatu zuzenean memoria eta aurkezpena. 2009/04/19 - 17:51:09
Azkartu Firefoxen helbide-barra
Firefoxen helbide-barra, marabillosoa izateaz gain, disko-jale amorratua ere bada. Atzetik SQLite datu-baseak kudeatzeko sistema darabil eta denborarekin pilatutako zaborra (fragmentazioa, nolabait) garbitzea ez dator batere gaizki. Datu-basearen kopia txukun eta garbia lortzeko, SQLiteren VACUUM agindua erabili behar da. Firefox itxi ondoren, nahikoa da ondorengo komandoa exekutatzea: for f in ~/.mozilla/firefox/*/*.sqlite; do sqlite3 $f 'VACUUM;'; done Hemendik aurrera [...] 2009/04/19 - 17:51:09
Asteburua FOSDEMen
Besteren batek komentatu duen bezala, asteburuan Librezaleko lau lagun izango gara Bruselan asteburu-pasa, Europa mailan Software Librearen inguruan ospatzen den ekitaldirik garrantzitsuenetako batean, FOSDEMen. Antzeko gauzetan lanean dabilen jendearekin berriro elkartzeko aukera paregabea da honako hau, jende berria ezagutu eta, batez ere, buruan pizten diren ideiak birziklatzeko. Ea ba sorpresa politen batekin bueltatzen garen. 2009/04/19 - 17:51:09
Thunderbird nostalgikoa
Thunderbird posta-bezeroaen garapen bertsioko buildek Schredder izena dute behin-betiko bertsioa atera artean. Gaur, eguneraketa egin eta Laguntza menuko Schredder(r)i buruz aukeran klik eginda sorpresa nostalgikoa izan dut. Begira, begira: About Schredder leihoa. Phoenix nabigatzaileak (orain Firefox izenez ezagutzen dugun hori) logo horixe bera erabiltzen zuen, kolore gorriz, eta Thunderbirdek ere logo horrexekin berarekin eman zituen bere lehen [...] 2009/04/19 - 17:51:09