Alde ilunean
Abiatu naiz...
Tira, ez da abentura malaka martxan jarri nahi dudana: euskarazko blog bat martxan jarri non eta El Paisen! Baten batek pentsa dezake zentzu haundiegirik ez duela honek. Denborak esango du, baina bide berriak irekitzea ez dago gaizki. Ziur nago, ordea, euskal ortodoxiaren banderadunek ez dutela ongi ikusiko asmo hau. Bost axola niri. Espainiar nazioaren banderadunek are gaizkiago ikusiko dute "El diario global en español" izeneko egunkarian euskal hitzak topatzea. Bost axola ere. Momentuz Berria egunkariak ez du uzten bere baitan blogik sortzea. Soilik beraiek aukeratutako blog sorta bat eskeintzen dute. Beraz, zergaitik ez sortu bat El Paisen? Asmoei dagokionez, nire kazetari jardun xumean beti jorratu izan ditudan gaiak ukitzea da nire asmoa: errealitatearen alde ilunean diren gauzak. Izkutatzen digutena. Ikusi nahi ez duguna. Itzalpean dagoena. Baina blog pertsonala izanda, bestelako gairik ere topatuko duzue. Ziur naiz irakurle kopuru haundiegirik ez dela izango, baina blog honen tematika nagusia kontutan izanda jakin badakit gutxienez irakurlego talde bat izango dudala hor bestaldean: CNIren itzultzaile taldea! Beraz, irakurle fin hori, ongi etorria luzatzea besterik ez zait geratzen. Hurrengorarte! 2007/10/22 - 08:49:01
Juan Antonio Cebrian hil da
Juan Antonio Cebrian kazetaria hil berri da, bihotzekoak jota, 41 urte zituelarik. Berak zuzentzen zuen "La Rosa de los Vientos" izeneko saioan alde ilunean diren informazio, proposamen eta eztabaiden topalekurik hoberena izan da, duda izpirik gabe. Oso adin gutxiko semetxoa, Alejandro, utzi du mundu honetan. Milaka eta milaka entzule utzi gaitu, era berean, umezurtz. Atzo, blog honi hasiera eman nionean, ez nuen uste blogaren bigarren sarrera horrelako albiste mingots bati eskeini beharko nionik. Baina zoritxarrez bizitza, batzuetan, hala da. Ohar txiki hau izan dadila pertsona haundi honen oroitarri. Goian bego, indar eta ohore! 2007/10/22 - 08:49:01