musikalegi

Just another WordPress weblog

Aurpegia edo ezjakina

Lehengo batean, laneko atsedenaldian, sekulako parrak egin genituen ondorengo bideoarekin, El Principe Gitano, Elvis handiaren in the ghetto abestiarekin ausartu zenekoa hain zuzen. Sekulako aurpegia izan behar da horrela abesteko, edo bestela erabateko ezjakina. Gainera txulo, dotore-dotore jantzita. Hau da hau artista. Bere fans batek baino gehiagok esango zuen, ño, nola ikasi duen inglesa gure printzipek . Bideoak [...]  2010/03/25 - 21:51:04

Aurpegia edo ezjakina

Lehengo batean, laneko atsedenaldian, sekulako parrak egin genituen ondorengo bideoarekin, El Principe Gitano, Elvis handiaren in the ghetto abestiarekin ausartu zenekoa hain zuzen. Sekulako aurpegia izan behar da horrela abesteko, edo bestela erabateko ezjakina. Gainera txulo, dotore-dotore jantzita. Hau da hau artista. Bere fans batek baino gehiagok esango zuen, ño, nola ikasi duen inglesa gure printzipek . Bideoak [...]  2010/03/25 - 21:51:04

Adam Green

Adam Green da aspaldian oso gustora entzuten dudan musikaria. Oso ondo sartzen zait. Estilo ezberdinak jorratuaz kanta ederrak egiten dituen personajea.  2010/03/03 - 22:15:03

Ostegun-gizena, katakumea eta ni

Ostegun-gizenean, Egoki tabernan, begi bat Tuteran eta bestea Maulen nituenean, mingainak ohi baino gehiago pisatzen zuenean eta neskaz inguraturik ligatzeko presto nintzenean, katakumea eta koadrila agertu ziren. Katakumea, Led Zeppeling zale izanik, taldearen bikaintasuna eta Hard Rock-ari buruz kalakatu (toma Euskitze) zidan. Beti ere bere ironi eta alukeri ukituarekin. Esan beharrik ez dago inguruko uso guztiak [...]  2010/02/17 - 20:20:02

San Valentin

Otsailak 14, San Valentin, agian urteko egun kasposoenetako bat? Agian. Baina bada maitasunean kasposidadeaz haratago bizirik. Hona hemen abesti sensual eta erotiko bat, 1969-an Jane Birkin & Serge Gainsbourgen eskutik ezagun egin zen abestia. Goxoa. Goxoa Jane Birkin, abesten eta hantzika. Zoragarria. Ezin dira sentimendu gehiago hemen azaldu  2010/02/14 - 03:29:05

The Stranglers

Youtube-k eman didan aukera, adina edo zirkustantziegatik ikusi ezin izan ditudan gustoko hainbat taldeen imagina izatea izan da. Horietako bat litzateke The stranglers talde bikaina. Hona hemen beraien hasieretako abesti ezagunenetako baten bideo bat eta benetan bitxia izan zen kontzertu bateko beste bideo bat. Bigarren bideo honetan nabaria da ingle brasildarrak artean modan jartzeke zeudela.  2010/02/07 - 23:17:01

Johnny Cash & Bob Dylan

Johnny Cash izan da u-torrent-en bidez lortu dudan azken artistetako bat. Hain zuzen bere man in black, the very best diskoa. Eta honerako Bob Dylan-ek idatzia den eta berarekin abesten duen abestia jarri nahi dizuet.  2010/01/29 - 02:06:01

Gure Lorearentzako

Asko-asko matte dudan nexka txiki batek lau urte bete ditu gaurko honetan. Gure Loreak. Berarentzako Belle and sebastien taldearen abesti bat jartzea pentsatu dut. Abesti goxo eta alai bat, talde honetan hain ohikoa den horietako bat. Berak nahiago luke Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en abesti bat, baina autoan nahikoa entzuten ditut. Urte-askotako politte.  2010/01/19 - 22:45:02

2010

Helburu bat jarri dut aurtengo urterako, Patxi Lopez-ek urte bukaerako hitzaldian izan zuen arreta hobetzea. Badakit azkenaldian ez dudala atarramentu handirik postak idazterakoan, baina berak, dituen baliabide guztiekin, izan zuen ikuslegoa %0-koa izan zela ikusirik, saiatu beharra dagoela pentsarazi dit. Helburu handiei begiratzeko urtea da hau. Hasteko har ezazue Pearl Jam-en azken diskoko abesti bat.  2010/01/13 - 00:46:01

Musika eta sentimenduak

Gaur, inguruko batek izan duen galera bati erantzun beharrean aurkitu naiz. Beharrean diot ze honelako konpromezuak sekula ez dira ongi-etorriak. Lagunarekin egin dudan aldia, aldi korrektoa izan da. Baina autoan sartu naizenean, Wilco-ren Airline to Heaven abestia jarri eta nire baitan tristura, lagunarekiko elkartasuna, berari lagundu nahia, aurrera egin beharra bezalako sentimenduak [...]  2009/12/23 - 00:51:02

Nabigatu euskaraz