goiena, aktualitatea: Elgeta
Ixotzen: lanak eginda, azken baimenaren zain
Frontoiko teilatuko lanak amaituta daude eta instalazio fotovoltaikoa martxan jartzeko Iberdrolaren azken oniritzia eta haren ondotik egin beharreko azken doikuntza falta dira. 48 kontagailu konektatuko dira autokontsumo partekatuko instalaziora. 2025/03/03 - 10:26:15
Aratuste-barikuan gogoz aritu dira dantzan Elgetako gaztetxoak
Elgetako Aratuste-barikuan Maala guraso elkarteak antolatuta txokolate-jana izan da plazan, eta, Ttiki Ttaka disko-festa izan da gaztetxoentzat Udalak antolatuta. Gustura aritu dira haurrak mozorroak jantzita dantzan. 2025/02/28 - 20:58:01
Herri eskolako umeen mozorro kalejirak eman dio hasiera Inauterien bigarren asteburuari
Koloretsua eta alaia izan da kalejira. Dantzak ere egin dute neska-mutikoek guraso, senitarteko eta lagunen aurrean. Arratsalde osoa dute festarako Elgetan. Maala guraso elkarteak prestatutako txokolate-jana eta Udalak antolatutako Ttiki Ttaka irratia disko-festa datoz jarraian. 2025/02/28 - 18:48:01
Trumpen onespenarekin ospatu dituzte Aratusteak Elgetan
Elgetarrak izan dira Aratusteetan murgiltzen azkarren ibili diren debagoiendarretakoak eta hala, kolorez bete dituzte arratsaldean Mendizaleen Plaza inguruak. Eskolako umeen kalejira eta gero Maala guraso elkartekoek eskainitako txokolatearekin indarrak berreskuratu ostean, saltoka eta dantzaka ibili dira gaztetxoak Ttiki Ttaka irratia disko-festarekin. 2025/02/28 - 18:48:01
Kokoen ostean, bestelako mozorroen txanda da orain
Eskolako umeen kalejirarekin hasiko da festa gaur, eta txokolate-jana eta disko-festa ere izango dira ondotik. 2025/02/27 - 17:18:04
Baserrira zuntz optikoa eraman nahi duten elgetarrek udaletxean egin behar dute eskaera
Elgetako Udala landa-eremuetan zuntz optikoa instalatzen ari da. Abisua eman dute "inor kanpoan ez geratzeko" interesatuek udaletxean egin behar dutela eskaera. 2025/02/27 - 17:18:04
Unai Cantabranak 'Saiatu' abestiaren bideoklipa kaleratu du
Unai Cantabrana Amesti (Elgeta, 2004) abeslariak berak sortutako Saiatu kantua zabaldu du bideoklipa argitaratuta. Operacion Triunfo lehiaketan parte hartutako gazteak musikaren bueltan jarraitzen duela lanean erakutsi du. 2025/02/27 - 14:34:02
Virginia Ferrusola: "Oinak zainduta, arazo asko saihesten dira"
Aurrerantzean, 23 urteko sevillar gazteak artatuko ditu elgetarrak hilean behin egiten den podologia kontsultan. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatzen du zerbitzua eta eskaera handia izan ohi da. Gehienetan, jendea gelditzen da itxarote-zerrendan. Aurreko astean izan zen Virginia Ferrusola (Sevilla, 2001) herrian. Oso gustura etortzen dela dio. 2025/02/27 - 12:00:11
Kantari 9: Bergara, 2. saioa
Saio honetako parte-hartzaileak: Kantari moreak taldea, Beldurrik ez kantuarekin; Bost lagunak taldea, Euskaraz bizi nahi dut abestiarekin; Ura taldea, Egingo dugu eztanda kantuarekin eta Buntxakalaka taldea, Begitara begira abestiarekin. 2025/02/27 - 09:43:01
Bi tronpa-jole profesional, Elgetan bizi izaten
Euskadiko Orkestrako musikaria da Adrian Garcia, eta Donostian egiten ditu entsegu gehienak. Estefania Beceiro, berriz, Bilbao Orkestra Sinfonikoko solista da, eta Bizkaiko hiriburua du lanleku nagusi. Orain bi urte, Elgeta aukeratu zuten bizileku. 2025/02/26 - 10:57:44