Bazkaltzaindia

Bazkaltzaindia artikuluen jarioa

Askatasun haizeari

Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten, neu izaten saitzen, geroa margozten. Nire ezintasun denak behin da berriz kantatzen, egunsentian bide hau sentitzen. Denok ez dugu berdin kontatzen istoria; zaila da ulertzea bestearen egia. Baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia, estalita duten samin guztia. Ohe hutseri, amaren malkoei, lapurtzen diguten denbora iheskorrari, burdin hotzei, aitaren beldurrei, sufritzen dugunoi. Txikitatik entzuten zer izan behar garen, indarrez inposatuz zer maitatu behar den. Lagun minei, bakardadeari bizigabe utzitakoune bakoitzari; izan zirenei, gaur garenoi, izango direnei. Esaidazu maitea dena aldatuko dela, bihar ere nirekin egongo zarela eta ondorengoei ez dutela sekula kantu hau kantatuko, malkorik botako. Esan maitea, esan laztana, entzun nahi dudana, esan laguna. (Ken Zazpiren "Zapalduen olerkia" abestiaren moldaketa)  2016/03/15 - 16:03:03

Nafarroako paradigma

 2016/03/15 - 16:03:03

Lehendakaria, kartzelara.

TV3en ikusia:  2016/03/15 - 16:03:03

Ibarretxeren proposamena vs. Zapaterorena.

Lehendakariak aurkeztu duen proposamenari, Zapatero aurkezten ari dena Bazkaltzaindiaren estiloan proposatzen dizuegu. En español: Aldiz, diagrama hau .pdf formatoan nahi badezue, sakatu hemen. Euskaraz: .pdf formatoan jeisteko, sakatu hemen.  2016/03/15 - 16:03:03

Egin ditzagun Erregearen kontuak

 2016/03/15 - 16:03:03

Premio “Keith Johnson Bezain Ergel, Idiot of the week”

 2016/03/15 - 16:03:03

Kasurik ez egitea baino mespretxu handiagorik ez dago

Antonio Espinal, “Antonio Elorza” izen artistikoa duen irakaslearen eta gisa bereko pentsalarien (Savater, Arregi, eta abarren) “iritzi” artikuluak irakurtzen ditudan askotan hauxe datorkit burura: “nahi duenak ezin iraindu, ahal duenak baizik”. Garbi esanda: ez al ote naiz ari oraintxe bertan eurek nahi duten partida jokatzen? Ez ote dira irain hutsak (eta ez artikuluak) horrexegatik, tranpa horretan erorarazi nahi gaituztelako? Nik uste baietz, garbi dago. Kate horretan lotuta eduki nahi gaituzte; ez gaituzte ikusi nahi beste ezertan: abertzaleon artean hizketan, elkarlanean, kultura arloan lanean. Higitu egin nahi gaituzte. Cocidito madrileño irratsaioa da “Brunete mediatikoari” aurre nola egin behar zaion garbi erakutsi duenetako bat, irain handienei far nola egin behar zaien irakasten diguna. Umorea beti izan baita indar eraginkorra... Aznar eta bere ondoko eskuin muturreko jendajearen lorpenetariko bat Euskal Herrian Constitución-zaleen antolaketa eta egituraketa politikoo-ekonomikoa izan da. Estrategia hau izan da: Eireko (Irlandako) eredua honera ekarri. Ugartean negoziazioetarako unionistek erdietsitako indarra eurek hemen bereganatzea. Espainiarekin loturik jarraitu nahi duen mugimendu indartsua behar dute Euskal Herrirako, azken negoziazioa iristen denean pisu eta indarra izango duena. Euskal Herrira Espainiatik bidali dizkiguten Unionisten (Constitución-zaleen) ernatze, erditze eta iraupenerako komunikabideak oinarrizko baliabideak izan dira, ezinbestekoak. Zertarako? Eurak indartzeko ez ezik, abertzaleak horretan nekatzeko, aspertzeko, ni egiten ari naizen horixe bera egiteko. Hortaz, badakigu neurri batean zer egin behar dugun: kasurik ez! Izan ere, eta esan bezala, nahi duenak ezin iraindu, ahal duenak baizik. Azken batean, kasurik ez egitea baino mespretxu handiagorik ez dagoelako, ezta?  2016/03/15 - 16:03:03

En ejtas entlañablejs fechas megllena de oggullo y satigfasion

 2016/03/15 - 16:03:03

URCHUEGUIA CONNECTION

 2016/03/15 - 16:03:03

Zaunka ari dira...martxan gauden seinale!

 2016/03/15 - 16:03:03

Nabigatu euskaraz