goiena, aktualitatea: Eskoriatza

Txerri boda izan da Eskoriatzako Aratustetako protagonistetako bat

 2025/03/02 - 11:40:01

525 lagun batuko dira Aratuste-bazkarian

 2025/02/28 - 13:49:03

Ura beltz, AHTaren lanengatik

Eskoriatzako Mazmela elizateko Induspeko AHTaren larrialdietarako egiten ari diren tunel nagusiaren alboko ebakuazio-galerietako obrako lanetatik ur zikina irteten ari dela salatu dute Eskoriatza eta Aretxabaletako bizilagunek. Zenbait egunetan ikusi ahal izan da Deba ibaia beltz. Urtarriletik dagoen arazoa da, eta Eskoriatzako Udalak ere jakinarazpenak egin dizkio dagokionari. Aramaioen ere, Bolinburu errekan ere arazo berdinaz kexu dira.  2025/02/28 - 13:49:03

Aratusteak hasteko, 'ziria' hartu eta Urdelardero Eguna ospatu dute Eskoriatzan

Eskoriatzako Aratusteei herriko ikastetxeetako txikienek ematen diote hasiera Urdelardero Eguna ospatuz. Zirian txorizoa, sagarra … sartu, eta herriko kaleetan zehar ibilbidea egiten dute. Aurten ere aritu dira, eta Urdelardero abestearen trukean, gozokiak jaso dituzte herritar askoren partetik.  2025/02/27 - 14:35:05

Kale inkesta: Zer diote eskoriatzarrek Ukrainako gerraren inguruan?

 2025/02/26 - 18:25:17

Euskaraz barra-barra egitasmoarekin bat egin dute Eskoriatzako 17 establezimendutan

Euskaraz barra-barra (e//) markak establezimendu horretan euskaraz egin ahal izango duela adierazten dio bezeroari. Eskoriatzan 17 establezimendu izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak eta horren berri herritarrei helarazteko bideoa egin dute guztiek elkarrekin.  2025/02/25 - 15:06:17

Naroa Zabala: harrobitik nazional mailara

Naroa Zabala eskoriatzarra kadete mailan heldu zen Ointxe!-ra. Talde morearen maila guztietan jokatu ostean, nazional mailan dihardu egun. Emakumezkoen taldeak izan dituen azken bi igoerak barrutik bizi izan ditu, eta oraingoz, LF2 mailarekin "gozatzen" dabil.  2025/02/24 - 11:03:04

Kantari grabaketak domekan Aretxabaletako Arkupen

Aretxabaletako eta Eskoriatzako 7 eta 12 urte bitarteko 100 ikasle inguru izango dira kantuan eta dantzan.  2025/02/22 - 10:46:01

Bittor Barandiaran: "Gastronomia elkarteak gure oinarri politenetakoak dira"

Gutxik esan dezakete Michelin izardun jatetxe batean lan egin dutela, baina Bittor Barandiaran Arrieta (Eskoriatza, 1997) bada horietako bat. Lau urtez ibili zen Kanpezuko Arrea!-n lanean, eta orduan lortu zuen jatetxeak garaikurra. Gaur egun, Bakea jatetxean (Mungia) dihardu sukaldari, eta anaiarekin batera proiektu pertsonala ere abiarazi du, RZ izenpean.  2025/02/21 - 13:59:18

Olaia Benito: "Herriko sareari bidea egiteko rola izango dut"

Maiatzaren 15etik 25era izango da aurtengo Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala, eta dagoeneko martxan daude. Eskoriatzako Euskaraldiko dinamizatzailea Olaia Benito izango da.  2025/02/21 - 11:22:05

Nabigatu euskaraz